• Azokako batzorde teknikoak bilera egin du gaur goizean Ficoban
  • Azoka egiteko sei hilabete falta direlarik, dagoeneko erakusketa-espazioaren % 30 komertzializatu da.
  • MUBIL Mobility Expo apirilaren 17 eta 18an egingo da Ficoban

 MUBIL Mobility Expo Europako hegoaldeko mugikortasun jasangarriaren industriako azoka profesionaleko batzorde teknikoa gaur goizean bildu da , azokaren egoitza izango den Ficoban.

Topaketaren bidez, antolaketa nola doan jakin ahal izan da; esaterako, erakusketa-enpresak nola erakartzen ari diren eta jarduerak nola antolatu diren; izan ere, horrela bihurtzen da MUBIL Mobility expo mugikortasun jasangarriaren balio-katearen topagune profesionala, betiere ulertuta garbia, irisgarria, segurua eta konektatua dela mugikortasun jasangarria. Espazio horretan, eragile publiko eta pribatu nagusiak biltzen dira, eta bertan, irtenbide industrialak eta digitalak aurkitzen dira, mugikortasun jasangarriak gaur egun dituen beharrei eta gerora izango dituen erronkei erantzuteko.

Alde horretatik, merkaturatzeari buruzko lehen datuak jakinarazi dira. Hala, bada, dagoeneko salduta dago erakusketa-eremuaren % 30, eta datu horrek sektorearen erantzun ona iragartzen du. Izan ere, mugikortasun adimentsua eta jasangarria nazioarteko erronka handienetako bat den honetan, erabaki ugari hartzen ari dira, batez ere erronka horri aurre egiteko irtenbideak hartzeko erritmoari dagokionez.

Horregatik, MUBIL Mobility Expo aukera paregabea da, eta areago edizio honetan, mugikortasun jasangarriaren balio-kate osoak erronka horri aurre egiteko informazioa, irtenbideak, ikuspegiak eta konpromisoak parteka ditzan.

Hori dela eta, aurten, MUBIL Mobility Expok aberastu egingo ditu, benetako arazoen inguruan elkarrizketarako espazioak sortzeko sektorekako eztabaida-foroak. Horren barruan sartuko baitira, adibidez, hidrogeno berdearen alternatiba, azken miliako garraioa edo karga-azpiegitura.

Halaber, garrantzi berezia emango zaie enpresa erakusketarien proposamenei. Enpresa horiek beren hitzaldiak aurkeztu ahal izango dituzte, betiere aurretik aditu-batzorde batek hautatuta.

Bi ekimen berri, estatuko eta nazioarteko hizlarien ohiko hitzaldi-programara gehituko direnak. Dibulgazio-jarduera hori City Market Place-rekin osatzen da. Ekimen horretan, Europako hainbat hiri biltzen dira, mugikortasun jasangarriaren erronka zehatzak aurkezteko, bai eta enpresak ere, erronka horiei aurre egiteko produktuak, zerbitzuak eta irtenbideak proposatzeko.

MUBIL Mobility Expo

Euskadi abangoardian dago mugikortasun jasangarrirako produktu, zerbitzu eta soluzio berriak ikertzen, fabrikatzen, garatzen eta zabaltzen ari diren eskualdeen artean.

Ahalegin horrekin bat egin du MUBIL Hub Euskadiko mugikortasun adimentsu eta jasangarriko guneak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Energiaren Euskal Erakundearen babesa du. Xedea du sektore horretan dauden gaitasunak indartzea, sektorearen garapena bultzatzea eta alor horretako enpresa-sareak nazioartean duen lehiakortasuna eta posizionamendua indartzea.

Hain zuzen ere, Euskadin industria-sare esperientziaduna eta berritzailea dago balio-kate osoan banatuta: erreferentziazko enpresak, Europan aintzatetsitako zentro teknologikoak edo kluster dinamiko eta espezializatuak, talentua biltzen duten unibertsitateak, lanbide-heziketako zentroak, ekintzailetza-ekimenak eta mugikortasuneko soluzio berritzaileak definitu eta hedatzen aitzindari diren eragile publikoak.

Horrek guztiak behar adinako masa kritikoa sortu du MUBIL Mobility Expo bezalako proiektu bat abiarazteko. Proiektua Euskadin sortu zen, baina Europako hegoalde osoari begiratzen dio. MUBILek bultzatzen du MUBIL Mobility Expo hitzordua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntzarekin.

MUBIL Mobility Expoko batzorde teknikoa osatzen dutenak    

MUBIL Mobility Expoko batzorde teknikoa mugikortasun jasangarriarekin eta energiarekin lotura duten erakunde publikoetako, enpresetako, zentro teknologikoetako eta elkarteetako ordezkariek osatzen dute.

  • AEDIVE (Ibilgailu elektrikoa garatzeko eta bultzatzeko enpresa-elkartea)
  • BRTA-Basque Research and Technology Alliance
  • Gipuzkoako Merkataritza Ganbera
  • Energiaren klusterra
  • Euskadiko Mugikortasunaren eta Logistikaren klusterra
  • Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • EIT Innoenergy (European Institute of Innovation & Technology)
  • EIT Urban Mobility (European Institute of Innovation & Technology)
  • Energiaren Euskal Erakundea
  • Eusko Jaurlaritza
  • CAF-Solaris taldea
  • Ibil
  • Indar (Ingeteam Taldea)
  • Irizar e-mobility
  • MUBIL
  • Euskadi-Nafarroa-Akitania euroeskualdearen bulegoa
  • Petronor
  • Tecnalia

 

https://www.mubilexpo.eus/