Accesibilidad

Web honek helburuen artean du edozein erabiltzailek irisgarritasun osoa izatea

Irisgarritasuna da informaziora iristea urritasunak, ezgaitasunak edo minusbaliak inolako muga ez direlarik. Asko dira gure orrietako informazioa eskuratzen dutenak gure oso bestelako testuinguruetatik; izan ere…

  • Entzumen, ikusmen, mugikortasun arazoak izan ditzakete.
  • Zailtasunak izan ditzakete irakurtzeko edo ulertzeko.
  • Agian, ezin dute teklatua edo sagua erabili
  • Testua soilik irakurtzen duena, pantaila txikia edo konexio mantsoa izan dezakete
  • Eta abar

Irisgarritasuna ez da interesgarria ezgaitasuna dutenentzat soilik; orokorrean hobetu egiten du weberako irispidea.Horretarako, gure irisgarritasunerako ildoak honako hauek dira:

  • WAI (Web Accessibility Initiative) protokoloaren WCAG arauak betetzea (Web Content Accessibility Guidelines), A mailan. Arau horiek mundu osoan daude indarrean eta aitorpen ofiziala dute Interneteko estandar gisa W3Cren aldetik (World Wide Web Consortium).
  • Test de Accesibilidad Web (TAW)-ren bidez, aipaturiko ildoak betetzen direla egiaztatzea. Hori Lana eta Gizarte Gaietako Ministerioak sustatutako tresna da, Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizarteko Zerbitzuen Legeak xedatutakoaren arabera.

Gure irisgarritasun politikaren gorabeherak

Tamalez, badira webeko eduki batzuk irisgarritasuna mugatua dutenak eta lekuko gainerakoen maila lortzen ez dutenak. Ibilbide birtuala da (Flashean egina erabat) eta eskuerako PDF dokumentuetako batzuk ere badira.

Jakina, konsziente gara portale honetarako irispidea hobetu daitekeela, eta horretan ari gara lanean. Ahalegin horretan laguntzera gonbidatzen zaitugu azalpenak edo iradokizunak eginez