INGURUA

TURISMO, KULTURA ETA AISIALDIRAKO ESKAINTZA ZABALA

Turismorako ingurune paregabea da Euskal Kostaldea, naturak eskaintzen duen edertasuna, ondare historiko eta kultural anitzarekin uztartzen baita. Pirinioen begira kokatuta dagoen gune hau Kantauri itsasora eta Ozeano Atlantikora begira dago.

KIROLA ETA AISIA

Eskualde honek aisia- eta kirol-jardueren eskaintza zabala garatu du bere bainuetxe- hiri esanguratsuenen inguruan, hala nola Donostia eta Biarritz. Hala, bi hiri horien inguruan, eta justu bien arteko distantzia parekidean dagoen Bidasoa-Txingudi eskualdean (FICOBA kokatuta dagoen espazioan), honakoak azpimarratuko genituzke:

Kirol portuak

Erakustazoka erdigune hartuta 50 kilometroko erradioan sei KIROL PORTU daude, guztira 2.000 amarradura baino gehiagorekin: Hondarribia, Hendaia, Donostia-San Sebastián, Zumaia, Angelu…

Hipodromoa

Lasarteko HIPODROMOA Donostiatik bost minutura dago, eta udaberri/udaldian hainbat lehiaketa antolatzen ditu.

Golfa

Hamasei GOLF-zelai daude inguruetan, besteak beste Biarritzekoa, kontinente osoko bigarren zaharrena, baina bada besterik: Hondarribia, Donostia, Zarautz edo Angelun.

Kasinoak

KASINOAK Donostian, Hendaian, Donibane Lohizunen eta Biarritzen erruletan, bakaran eta abarretan jokatu nahi duten bisitariei ateak irekitzen dizkiete.

Itsasoko kirolak praktikatu ahal izateko hondartza-azpiegiturak ere baditu Euskal Kostaldeak, eta, besteak beste, Frantzian sona handikoa den Surf lehiaketaz gozatzeko aukera ere bada Biarritzen.

Europako mendi-kate garrantzizkoenetakoa den Pirinio mendien oinetan kokatuta dago Bidasoa-Txingudi eskualdea, eta hargatik, mundu osoan gehien praktikatzen den neguko kirola ere esku-eskura dugu, bi ordu baino gutxiagora: eskia.Hainbat kilometro pista eta kirol hori praktikatzeko beharrezkoak diren instalazio oro dituzten estazio anitz aurkituko ditugu Pirinioetako gailur elurtuetan.

Eskualde honetan garatzen diren bestelako kirol-jarduerak ere aski ezagunak dira: pilota-jokoak eta traineru-estropadak.Pilotari dagokionez, Profesional mailako Munduko Zesta Punta Txapelketa eta Urrezko Eskularrua jokatzen dira urtero Donibane-Lohizuneko Jai-Alai pilotalekuan.

Donostia – San Sebastián Turismo emandako argazkia.

KULTURA ETA TRADIZIOAK

Donostia – San Sebastián Turismo emandako argazkia.

Donostia hiriak esparru kulturalean ikuskizun mota anitz eskaintzen dizikigu: Jazzaldia, Bach Jaialdia, Musika Hamabostaldia (Espainiako musika klasikoko jaialdietan zaharrenetakoa), Zinemaldia, antzerki-emanaldiak, etab.Horretaz gain, hiriburuko eta inguruetako hainbat museotan arteaz gozatzeko aukera izango dugu: San Telmo, Chillida Leku eta Zuloaga Etxea. Zientziaz gozatu nahi izanez gero, Aquariuma eta Kutxaespazioa ditugu. Eta moda-munduarentzako erreferentea ere bada: Balenciaga Museoa.

Bestalde, Biarritzen ere hainbat jarduera antolatzen dira, esaterako Zine Latinoamerikarraren Jaialdia, Bidaia Argazkilaritzarena, dantza-jaialdiak (Les Temps d´Aimer) eta musika klasikoaren denboraldia ere. Beste museoen artean Itsasoaren Museoa eta Txokolatearen Museoa nabarmentzen dira.

GASTRONOMIA

Eskaintza turistikoaren eta kulturalaren artean kokatuko genuke eskualdeko gastronomiarena, ospe itzela baitu.

Michelin gidako izarrak dituzten jatetxeak apartekoak badira ere, bada bestelakorik, tradizioa eta berritasuna uztartuz modu apalagoan dastaketak erritual bilakatzen dituenik.Ohiko platerrak eskaintzeaz gain, Donostian eta inguruko hainbat herritan dauden jatetxe eta taberna askok pintxoak (miniaturazko sukaldaritza) eskaintzen dituzte.

Horren guztiaren osagarri, ostalaritza-eskaintza zabala ere badugu eskualdean eta inguruetan: paradoreak, kategoria ezberdinetako hotelak, nekazal-etxeak eta ostatu xarmagarriak.

Ostatu hartzeaz gain, horietako zenbaitetan, gainera, tratamendu terapeutikoak ere eskaintzen dituzte: itsasoko urarekin Hendaian, Donostian, Donibane-Lohizunen eta Biarritzen; edo barnealdeko bainu-etxeak Zestoan eta Kanbon (“Belle Époque” garaiko xarma mantentzen dute).

Euroeskualde honetako turismo eta kultura eskaintza osoa ikusi ahal izango da Euskal Kostaldeko Nazioarteko Azokan.

Donostia – San Sebastián Turismo emandako argazkia.