FICOBA

Irunen kokatuta dago Ficoba, Gipuzkoako Erakustazoka, Donostia-San Sebastián/Baiona eurohiriaren muin-muinean hain zuzen ere. Europar Batasuneko mugaz gaindiko lehen erakustazoka da, eta, bereziki, inguruko ETEei produktuak erakusteko eta merkataritza-harremanak sortzeko esparru ezin hobea eskaintzea du helburu.

FICOBAren xede nagusia Euskal Kostaldearen sustapen ekonomiko nahiz kulturalean laguntzea da.

Hori lortzeko, honako jarduera hauek egiten ditu:

  1. Txingudiko Badian eta, zehazki, Gipuzkoako Erakustazokan egiten diren merkataritza arloko jardunaldiak (azokak, erakusketak, areto monografikoak, etab.) sustatu, antolatu edo zuzentzea.
  2. Azoken sektore merkadologikoarekin lotura duten ikastaroak, mintegiak, mahai-inguruak, hitzaldi-zikloak, kongresuak, sinposioak, solasaldiak eta azterketa- eta ikerketa-saioak antolatzea.
  3. Liburuxkak, monografiak eta informazio- eta dibulgazio-argitalpenak idaztea, editatzea, diruz laguntzea eta banatzea.
  4. Estatistika-inkestak sustatzea, diruz laguntzea edo egitea.
  5. Prentsan, irratian, telebistan eta abarretan informazio-kanpainak antolatzea.
  6. Lehiaketak, baimenak eta abar deitzea.
  7. Euskal Kostaldeko ekonomia eta kultura sustatzen laguntzen duen edozein zerbitzu sustatzea.
  8. Beste edozein jarduera, FICOBA FUNDAZIOARI bere helburuak ahalik eta ondoen betetzen laguntzen dion neurrian.

2021KO DATUAK

239
Ekitaldi

10
Azoka eta erakusketak

83.760
Bisitari

23,5M€
Inpaktu ekonomikoa

MISIOA, IKUSPEGIA ETA BALIOAK

Misioa

Ficoba azpiegitura moderno eta erabilera anitzekoa da. Inguruko eragileekin kolaboratuz eta efizientzia ekonomiko eta enpresarialaren irizpideekin kudeatzeko ereduan oinarritzen da, eta horren helburua da Euskal Kostaldeko kultura eta ekonomia garatzea azokak, kongresuak, bilerak eta beste jarduera batzuk eginez.

Ikuspegia

Asmoa du erabiltzen dutenek eta bezeroek ikustea dagoen tokiko gizartearentzako zerbitzu- eta hurbiltasun-bokazioa duen antolakundea dela.

Azokaren eta bileren sektorean eredu berriak inplementatuz eta gardentasunez kudeatuta bere sektorean bokazio berritzailea duena.

Eta dibulgatzeko bokazio osoarekin. Euskal Kostalde berrian Irungo ikono bihurtzeko ideiarekin.

Balioak

  •  Gardentasuna eta efizientzia kudeaketan.
  • Zerbitzu-bokazioa.
  • Euskal Kostaldeko 3 hizkuntzen erabilera normalizatua.
  • Ingurumenarekiko konpromisoa.
  • Inguruarekin kolaboratzea.

ABANGOARDIAZKO ERAKUSTAZOKA

Erakusketetarako 5.000 m2-ko azalera estalia eta estali gabeko 6.500 m2-ko erakusketa-azalera eskaintzen ditu Ficobak, guztira 70.000 m2-ko instalazioetan. Dimentsio horiek zerbitzu pertsonalizatuen eta nahierakoen eskaintzan oinarritutako kudeaketa-estiloa errazten dute.

Instalazioen diseinuari esker, azpiegitura moldaerrazekoa da Ficoba.Hiru pabilioi, auditorioa, aretoak eta erabilera anitzetarako hall-a ditu, ekintza-mota anitz hartzeko modukoak: azokak, hitzaldiak, enpresa-batzarrak, erakusketak, kontzertuak edo ikuskizunak. Eduki hori astero aldatzen da, ekitaldiak antolatzen dituen profesional- talde batek lagunduta, bezeroen ideiak egia bihur daitezen.

Azoka profesionalen eta ekintza jendetsuen programazio mistoa burutzeko apustua egin du Ficobak.Baina, bertako lantaldeak antolatutako aretoez gain, bestelako ekitaldiak antolatzeko Erakustazokaren instalazioak behar izan ditzaketen kanpoko eragileentzako ere ateak irekita dituzte.Gainera, guztion esku (baita bezero edota bisitarientzako ere) 1.000 plazako doako aparkalekua dugu.