ANTOLATU ZURE EKITALDIA
Irunen kokatuta dago Ficoba Gipuzkoako Erakustazoka, Donostia-San Sebastián/Baiona eurohiriaren muin-muinean hain zuzen ere. Europar Batasuneko mugaz gaindiko lehen erakustazoka izateko asmoz sortu zen, eta, bereziki, inguruko ETEei produktuak erakusteko eta merkataritza-harremanak sortzeko esparru ezin hobea eskaintzea du helburu.
Diferentziatzeko dimentsio eta posizionamendua eskaintzen du Ficobak.Izaeraz eskualdekoa eta mugaz gaindikoa izanik, neurriz “eskuragarria” izatea ere abantaila itzela da, zerbitzu pertsonalizatuak eta egokituak zuzenean eta modu eraginkorrean eskaintzeko aukera ematen baitu.Horretarako, diseinu zainduko azpiegiturak ditu Ficobak, eta erakusketetarako nahiz telekomunikazioetako tresna modernoenekin hornituta dago.
2018KO DATUAK
257 Ekitaldi | 18 Azoka eta erakusketak |
197.188 Bisitari | 33,6M€ Inpaktu ekonomikoa |
EKITALDI MOTAK
Azokak, ikuskizunak, ekitaldi jendetsuak eta erakusketak
Zerbitzuen karpeta oso-osoa dugu, azoka, gaikako parkeak, jaialdiak eta erakusketak bezalako ekintza handiak antolatzen dituztenentzako informazio tekniko zabalarekin.
Kongresuak, hitzaldiak eta batzarrak
Negozio-batzarrak, mintegiak, kongresuak eta konbentzioak egiteko hornidura eta erraztasun oro.
Ekitaldiak, galak eta kultur ekitaldiak
Galak, aurkezpen-ekitaldiak, sari-banaketak… Zerbitzu-eskaintza zabala dugu ekitaldi bereziak eta paregabeak antolatzeko.

ZURE ESKU DITUZUN ESPAZIOAK
Barrualdea





