Ikuskizun horretan, bere borondatez ibilbidean sartzen den jendearekin elkarren eraginean aritzen dira pertsonaiak. 30 lagun baino gehiago egongo dira lau bat ordutan, ibilbideko leku jakinetan, haientzat prestatutako pertsonaiaren papera jokatzen. Aktore horiek jendeari une dibertigarria eta entretenigarria pasaraziko diote, aurreko hamalau edizioetan egin duten bezala.

Ekitaldia 2018ko urriaren 27an izango da, 18:00etatik 22:00etara. Irungo FICOBA Erakustazokan egingo da. 200 metro inguruko ibilbide batean banatuko dira pertsonaia guztiak.

Aurten, horrez gainera, ikuskizun monografiko bat prestatu dugu, erabat berria, pertsonaia berriekin, ibilbideko girotze desberdinarekin, efektu bereziekin … Era berean, eta iaz bezala, sarrerak aurretik salduko dira (ikuskizunekoordutegiarekin)  3€-tan. Sarrera horiek AMAIA KZ-ko leihatilan jarriko dira salgai, Irungo (Gipuzkoa) Pio XII plazan, urriaren 24, 25 eta 26an, arratsaldez (17:30h -19:30h). Ikuskizunaren egunean FICOBAn bertan salduko dira geratzen diren sarrerak  17:45etik aurrera.

Azkenik, gogorarazten dizuegu FICOBAko aparkalekua dohain dela eta Euskotren (topoa) geltoki bat dagoela barrutiaren aldamenean.

Informazio gehiago:

  • 648 028 590 telefonoan
  • www.santiagokodeabruak.es.tl  atarian
  • santiagoko.deabruak@gmail.com posta elektronikoan.
  • Bestela Facebook, Instagram eta Twitter-en aurkituko gaituzu.