Gaur goizean, Ficoban, sektoreko beste eragile batuen laguntzaz aurkeztu da Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Bioterra, Euskadiko Azokaren edizioa.  16 urte daramatza Bioterra Estatuko ekoizle, langile eta banatzaile garrantzitsuenak biltzen eta merkataritzako harremanak bultzatzen; hori dela eta, sektoreko azoka garrantzitsuenetako bat bilakatu da.

Proposamenaren profesionaltasunaz nabarmentzen da Bioterra, bai antolamenduaren ikuspegitik bat edukien proposamenagatik. Horiexek baloratzen dute erakusketariek, zeinek, bestalde, kalitatezko bisitariak erakartzeko eta Frantziarekiko hurbiltasuna ere azpimarratzen dute: horiek bereizten dute azoka eta erakargarri bihurtzen dute ondoko herrialdean bidea urratu nahi duten horientzat.

Iraunkortasunaren aldeko bataila bi tokitan egiten da: ideien esparruan eta ekintza zehatzen esparruan Horregatik, aurten , ekainaren 7tik 9ra, programa bat planteatzen du Bioterrak; bertan, iraunkortasuna ekintza edo hausnarketa “makro” litezkeen horien inguruan, eta baita ekintza txikietan eta eguneroko erabakietan, zeinek Lurra toki iraunkorragoa egiten laguntzen duten.

Itsasoak, plastikoa, garbiketa ekintzak

Bioterran ohikoak diren gaiak ahaztu gabe, ozeanoen zein itsasoen egoerak garrantzi berezia hartuko du edizio honetan. Motorrak berotzen joateko, maiatzaren 19an,  25 urte baino gehiagoko ibilbidea duen Surfrider,ozeanoa, uhinak eta itsasertza babesten zein balioesten duen entitatearekin batera, itsasoko zabor bilketa bat egingo da.  Ekintza Txingudiko Ekoetxearekin plantetatzen da, 24 hektareako hedadura duen Plaiaundiko Parke Ekologikoaren barruan. Eremu hori aukeratu da toki hori balio ekologiko handikoa delako, Txingudi-Bidasoa LIC Interes Komunitarioko Eremu eta ZEPA Hegaztientzako Babes Eremu Berezi gisa aitortua baita, Ramsar Hitzarmeneko hezeguneetako zerrendan  jasota baitago. Hala ere, eremu hori mehatxupean dago Irun hirigunetik oso gertu dagoelako eta marearen isuriak paduretan itsas zaborra garraiatzen duelako .

Era berean, azoka egin bitartean, Surfrider entitateak itsasoko hondakinak sailkatzeari buruzko tailerrak antolatuko ditu, helduentzat zein umeentzat, maiatzaren 19ko bilketan jasotzen diren hondakinez, Ocean Initiatives ekintzetan erabiltzen den protokolo zientifikoari jarraituz eta datuak Ingurumeneko Europako Agentziaren  Marine Litter Watch aplikazioan sartuko dira.

Itsasoen iraunkortasunaren inguruan ere, GAEA Elkarteak “Eta nik, zer egin dezaket” galdera egingo du zuzenean  Bioterran.  Plastikoaren inguruan egindako ikerketak erakutsiko dizkigute; izan ere, plastikoa isilean bilakatu da gure eguneroko bizitzaren protagonista etengabeko presentziarekin. Elementu horrek gure ingurua kolonizatuz joan da. Munduari bira ematen ari zaio…. Eta ez du alde egiteko inolako asmorik.

GAEA Elkartearen xedea da ingurune naturala defendatzea eta babestea, eta, nagusiki, itsasokoa, inpaktu antropogenikoa murriztea eta itsasoko bizitza kontserbatzea gizartean sentsibilizazioa, kontzientzia eta hedapena eginez.

Horretarako, bitartekoak murrizteko eta berrerabiltzeko proiektuak bultzatzen dituzte eta aldaketa bat bultzatzen dute egungo kontsumo ereduan, jende askok ikusten ez duen toki batean dagoen arazoa ikusaraziz, itsas hondoan hain zuzen ere.

Erabateko garrantzia du ideia hau bultzatzea:  keinu txikiek eragin handia dute eta denok asko egin ahal dugu gure etorkizunaren eta planetaren etorkizunaren alde.

Nekazaritza ekologikoak gora egiten jarraitzen du Euskadin

Nekazaritza ekologikoak nahiko osasun ona du Euskadin. Azken 10 urteetan gorantz egin du era iraunkorrean horretan ari direnen kopurua eta landutako azalera, elikagai ekologikoen kontsumoan dauden zifretara iritsi arte, izan ere, kontsumo horrek goira egiten du merkatuan dagoen eskaintza handiagotzen den neurrian.

Gaur Ficoban egin den Bioterraren aurkezpen prentsaurrekoan komentatu bezala, ENEEK Euskadiko Elikaduraren eta Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluak adierazi duenaren arabera, 2018an ere zifra positiboak lortu dira nekazaritza ekologikoan, %8ko hazkuntza izan da Euskadin inskribatutako langileen kopuruan, eta %5ekoa, nekazaritza ekologikoaren azaleran.  2018ko abenduan langileen kopurua 585eko zen eta landutako azalera guztia, 4.466 hektareakoa. Fakturazioari dagokionez, 42.458.592 €ra igo da, 2017ko bikoitza baino gehiago.

Aurreko ekitaldien bezala, Gipuzkoa da eragin txikiena duena lurraldearen hedapenari dagokionez 848  hektarearekin, baina langile kopururik altuena du eremu horretan: 227. Bizkaiak 883 hektarea ditu eta Arabak, 2.735.

Laborantza motaren arabera, bazka, belardia, zuhainak eta proteaginosak Euskadiko laborantza ekologikoaren %63 dira; horien ondoren, mahatsa, frutak eta zerealak daude.

Transformatzeko enpresa ekologikoei dagokienez, jarduera garrantzitsuenak okintza, kontserba begetalak, sagardoaren fabrikazioa, esnekiak transformatzeko enpresak eta zatiketa aretoak.

ENEEK 2019ko Bioterran

Aurten ere ENEEK entitateak aktiboki parte hartu du Euskadiko agente ekologikoek ezagutaraz dezaten beraien eskaintza anitza Bioterrako publikoari: barazkiak, landareak, kontserba begetalak, plater prestatuen kontserbak, ogiak, gazta sagardoa, ardoa eta fruitu lehorrak.

Era berean, produktu ekologikoen bertako ekoizpenak dituen onurak eta horien kontsumoak publikoarentzat zein ingurumenarentzako onurak ikusarazteko xedeaz, showcooking jarduerak antolatu ditu ENEEK eta Bioterraren antolatzaileen eskura jarri ditu produktu ekologikoen lote batzuk, zeinak orduro zozketatuko dira azokak irauten duen hiru egunetan.

Datu praktikoak

Bioterraren 16. edizioak ekainaren 7tik (ostirala) ekainaren 8ra (igandea) bitartean irekiko ditu ateak.

Azoka zabalik egongo da 10:00etatik 20:00etara, etenik gabe, ostiralean eta igandean; larunbatean, berriz, 21:00ak arte egongo da irekita. Sarreraren prezioa: 3€ (12 urte arteko umeek, dohainik). Doako aparkalekua. Euskotrenen geltokia, 50 metrora.

 

http://bioterra.ficoba.org