Latern aholkularitzak egindako ‘The Green Revolution’ azterlanaren datuek garbi adierazten dute beganismoarekiko goranzko interesa. Estatuan ia 4 milioi lagun kontsumitzaile veggietzat dute beraien burua, 8 emakumetatik 1ek esaten du veggie dela eta dagoeneko badira V-Labeldun diren 2.500 produktu, eta haragi gorriaren kontsumoak %35ean jaitsi da. Kontsumo mota horrekiko interesa gorantz doa etengabe, eta are gehiago gure eremuko herrialdeetan.

Datu horietan oinarrituta, eta hazteko potentziala duten azokak bilatzeko helburua kontuan izanik, Ficobak abian jarri du Be Veggie azoka, abenduaren 6tik 8ra egingo dena.

Be Veggie azoka Estatuko iparreko eta Frantziako hegoaldeko erreferentzia azoka bihurtzeko xedez sortu da kontsumitzaile beganoentzat eta beganismoarekiko interesa dutenentzat ere bai. Mundu bat da, iraunkortasunarekin, osasunarekin eta animalien ongizatearekin kezkatuta daudenak biltzen dituena.

Be Veggie azokak beganismoarekin interesa dutenen eskura jarriko du %100ean begetala den elikadura-produktuen eta beganoentzako egokiak diren zerbitzuen aukera handiena, hau da, kosmetika naturala, moda, habitata, ostalaritza eta turismoa, bizimodu beganoa ahalbidetzen duten aplikazioak eta zerbitzu teknologikoak.

Erakusketa eskaintzaz gain, Be Veggiek aldi bereko hedapenezko eta izaera ludikoko jarduera-programa bat proposatzen die bisitariei, jardueren artean badaude informazio hitzaldiak, showcooking  eta sukaldaritza saioak chef eta nutrizionista profesionalen eskutik, kontzertuak, foodtruck-ak eta mokaduak… Jarduera horiek antolatu dira Be Veggie topagune eta informazioa , ezagutza eta esperientziak trukatzeko jaialdi bihurtzeko.

 Euskal Kostaldeko Eguberrietako azokatik Be Veggiera

Be Veggie egingo da Euskal Kostaldeko Eguberrietako azoka egin den egunetan Eguberrietako jarduerak ugaritu egin dira Gipuzkoako hiri askotan, eta hori dela eta Ficobak alternatiba  bat bilatu du urteko garai horretarako, eta Be Veggie jaialdian gauzatu da. Ekimen berria datozen urteetan garapen handia izango duen merkatu nitxo batean egingo da, eta hurrengo eguberri denboraldiko ekimenen eskaintza aberastuko du.

Bestalde, Euskal Kostaldeko Eguberrietako azoka desagertuko da Ficobako egutegitik 13 edizioren ondoren, kontuan izanik handik 1.000 erakusketari eta 230.000 bat bisitari izan direla. Datu horiek direla eta hitzordu hori Gipuzkoan egin diren azoka jendetsuenetako bat bihurtu da.

www.beveggie.eus