KONTRATATZAILEAREN PROFILA
- HELBURUA ETA ONARPENA
- KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDEEN INTERPRETAZIOA
- KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDEEKIN LOTURIKO KONTRATUAK
- KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDEEK ARAUTURIKO KONTRATAZIOAREN PRINTZIPIO OROKORRAK
- KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDEEK ARAUTURIKO KONTRATUEI APLIKATU BEHARREKO IZAERA ETA ERREGIMEN JURIDIKOA
- KONTRATAZIO ORGANOAK
- ENPRESARIAREN GAITASUNA ETA KAUDIMENA
- ESKA DAITEZKEEN BERMEAK
- KONTRATUEN PRESTAKETA
- KONTRATISTA AUKERATZEA ETA KONTRATUAK ESLEITZEA
- ARRAZIONALIZAZIO TEKNIKOAREN ARAUAK
- ESKUMENA DUEN JURISDIKZIOA
1.- HELBURUA ETA ONARPENA:
“RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.” sektore publikoaren barnean dago Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legearen (SPKL) 3.1.d) artikuluaren terminoetan. Era berean, “RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.k” esleitzeko boterea du, SPKLaren 3.3.b) artikuluaren arabera.
Kontratazio alorreko barne araubide hauek, erregulazio harmonizatuarekin loturik ez dauden kontratuak esleitzeko “RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.ren” barne prozedurak arautzea dute xede. Kontratu horietan bete egingo dira publizitate, konkurrentzia, gardentasun, konfidentzialtasun, berdintasun eta ez diskriminazio printzipioak, eta baita kontratua ekonomikoki eskaintza hoberena aurkezten duenari esleitzeko baldintza ere, horrekin erabat beterik SPKLaren 175.b) artikuluak xedaturikoa.
“RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.ren” Administrazio Kontseiluak Araubide hauek onartu zituen 2009ko martxoaren 2an hartutako erabakiaren bidez, haren Aholkularitza Juridikoaren txostena ikusi ondoren.2010eko urtarrilaren 1an hasiko dira indarrean eta egun horretatik aurrera hasten diren kontratazio espedienteei aplikatuko zaizkie.
Araubide hauek derrigorrez beteko dira “RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.ren” barne esparruan. Era berean, haiek araututako kontratuen esleipen prozeduretan parte hartzeko interesa duten guztien eskura jarriko dira eta “RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.ren” kontratugilearen profilean argitaratuko dira.
2.- KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDEEN INTERPRETAZIOA
Araubide hauen ondorioetarako, iniziala letra handiz duten terminoek haietan zehaztutako esanahia izango dute eta Araubideetan zehaztuta ez daudenek, berriz, termino horietarako SPKLan zehaztutako esanahia izango dute.
Araubideen arabera SPKLaren agindu bat modu egokituan aplikatu behar bada, edo osorik edo zati batean ez bada aplikagarri, SPKLaren beste artikulu batzuek egiten dituzten agindu harekiko bidaltze-oharrak, Araubide hauen arabera aplikagarriak direnean, egokitze edo derogazio horiekin egin direla ulertuko da.
SPKLaren 76. artikuluan aurreikusitako arauen arabera kalkulatuko da kontratuen balio estimatua, eta ez du barne izango Balio Erantsiaren gaineko Zerga.
SPKLaren II. Eranskinaren 17 – 27 kategorietan dauden zerbitzu kontratuei dagokienean Araubide hauen 9. atalean jasotako zenbatekoa eta “RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.k” eginiko kontratuetan erregulazio harmonizatua bete behar duten zenbatekoak, hala behar badu, Europako Batzordeak zehaztutakoaren arabera eguneratuak daudela ulertuko da SPKLaren Hamalaugarren Xedapen Gehigarrian aipaturiko terminoetan.
3.- KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDEEKIN LOTURIKO KONTRATUAK:
Araubide hauek “RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.k” egiten dituen kostu-handiko kontratu guztietan aplikatuko dira, edozein dela ere haien izaera juridikoa, honako hauetan izan ezik:
- SPKLaren 4. artikuluarekin loturiko negozio eta harreman juridikoak.
- SPKLaren 13. artikuluaren eta haren kidekoen arabera erregulazio harmonizatuarekin loturik dauden kontratuak, SPKLaren 174. artikuluan xedaturikoak arautuko du horien esleipena.
- Aplikatu beharreko sektore araudiak araututako kontratu eta negozioak edo hark berariaz salbuetsiak, araudi horrek xedaturikoaren arabera esleituko baitira horiek.
4.- KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDEEK ARAUTUTAKO KONTRATAZIOAREN PRINTZIPIO OROKORRAK:
KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDE hauek aplikatu behar zaizkien kontratuek SPKLaren 1. artikuluan jasotako printzipioak izango dituzte arau, eta haien esleipenean publizitate, konkurrentzia, gardentasun, konfidentzialtasun, berdintasun eta ez diskriminazio printzipioak beteko dira, SPKLaren 175. artikuluaren arabera.
“RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.k” tramitaturiko kontratazio prozeduretan aurreko paragrafoan aipaturiko printzipioak beteko direla ziurtatzeko, KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDEEN arabera, aipaturiko printzipio horiek betetzera bideratuko da, beti ere, kontratazio organoen jarduera.
KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDE hauen ondoko ataletan aurreikusitako arauak betetzean ulertuko da bete egin direla printzipio horiek, eta honako jarduera ardatz hauek hartuko dira kontuan haiek aplikatu eta interpretatzeko:
- Ulertuko da publizitate printzipioa bete dela, lizitatzailea izan daitekeen ororen onurarako, difusio eta hedapen baliabide egokiak eta eskuragarriak aplikatzen direnean, baliabide horiek “RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.ren” kontratu informazioa eskaintzen dutenean eta lehiaketarako merkatua zabaltzeko aukera ematen duenean.
- Ulertuko da gardentasun printzipioa bete dela, dagokion kontratua esleitu baino lehen, informazio egokia eman edo zabaltzen bada, lizitatzaile izan nahi duen orok lizitazioan parte hartzeko interesa erakusteko aukera izan dezan. Era berean, printzipio horrek berekin eramango du parte hartzaileek esleitu beharreko kontratuari aplikatu beharreko arauak aldez aurretik ezagutzeko aukera, eta arau horiek enpresa guztiei modu berdinean aplikatuko zaizkiela ziurtatuko du.
- Beharreko neurriak hartuko dira, KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDE hauetan aurreikusitakoaren arabera, lizitatzaile izan daitezkeenek sarbidea izan eta parte har dezaten, kontratua ekonomikoki egokiena den eskaintzari esleitu ahal izateko.
- Konfidentzialtasun printzipioa errespetatzeko, “RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.k” bere gain hartuko du enpresariek eman dioten informazioa, haiek konfidentziala dela esan dutena, ez zabaltzeko obligazioa, baldin eta horretarako arrazoi justifikatuak badaude, eta bereziki, sekretu tekniko edo komertzialak eta eskaintzen alderdi konfidentzialak. Era berean, printzipio hori aplikatzean, kontratuaren exekuzioa dela eta eskuratutako informazioaren izaera konfidentziala errespetatu egingo dute kontratistek, pleguetan edo kontratuan izaera hori eman zaionean, edo berez halakotzat hartu behar denean.
- Berdintasun eta ez diskriminazio printzipioa ziurtatzeko, prozeduren inpartzialtasuna eta berdintasuna ziurtatzeko beharreko neurriak hartuko dira. Neurri horiek honako hauek hartuko dituzte gutxienez:
- Kontratuen xedea ez diskriminatzeko moduan deskribatuko da beti, fabrikazio eta jatorri jakin bat aipatu gabe, produktu partikularrak edo marka, patente, molde, jatorri edo ekoizpen jakin batzuk aipatu gabe, era horretako aipamen bat behar bezala justifikatzen denean izan ezik eta “edo baliokidea” oharra daramanean.
- Europako Batasuneko beste Estatu kideetako lizitatzaileak izan daitezkeenen aurrean diskriminazio zuzena edo zeharkako diskriminazioa eragingo duen baldintzarik ez da jarriko.
- Hautagaiei tituluak, ziurtagiriak edo beste era bateko justifikazio dokumentazioa aurkezteko eskatzen bazaie, beste Estatu kide batzuetatik etorritako dokumentuak onartu egingo dira, tituluak, ziurtagiriak eta beste diplomak elkarri onartzeko printzipioaren arabera.
- Interesa erakusteko edo eskaintza bat aurkezteko emaniko epeak egokiak izango dira, beste Estatu kide batzuetako enpresek ebaluazio egokia egin eta eskaintza bat aurkezteko aukera izan dezaten.
- Esleipen prozeduran hornitzaile bat baino gehiago dauden kontratuetan “RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.k” ziurtatuko du horiek guztiek kontratuaren inguruan informazio berdina izan dezaten eta baldintza berdinetan parte har dezaten.
5.- KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDEEK ARAUTURIKO KONTRATUEI APLIKATU BEHARREKO IZAERA ETA ERREGIMEN JURIDIKOA:
“RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.k” eginiko kontratuek kontratu pribatuen izaera izango dute beti, SPKLaren 20.1 artikuluak aurreikusitakoaren arabera.
“RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.ren” kontratazioak, KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDE hauetan arauturikoak, erregulazio harmonizatuarekin loturik ez dauden sektore publikoko erakundeek derrigorrez bete beharreko xedapenak beteko ditu, SPKLak xedaturikoaren arabera. Bereziki, horrek esan nahi du SPKLaren I. Liburuan jasotako arauak aplikatuko direla, (Sektore publikoaren kontratazioaren eraketa orokorra eta kontratuen egitura elementuak”), duten edukiagatik “RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.n” aplikatu behar direnak, sektore publikoaren barneko esleitzeko boterea duen aldetik, Herri Administrazio gisa kalifikatu ezin dena.
6.- KONTRATAZIO ORGANOAK:
Kontratazio organoak Estatutuetan eta “RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.ri” aplikatu beharreko gainerako xedapenetan aurreikusitakoaren arabera zehaztuko dira kasu bakoitzean, beste organo batzuei balioz ematen ahal zaizkien ordezkaritza edo ahalmenei kalterik egin gabe.
7.- ENPRESARIAREN GAITASUNA ETA KAUDIMENA:
7.1 Kontratatzeko gaitasuna.
KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDE hauetan araututako kontratuak, sektore publikoko erakunde guztiei aplikatzen zaizkien SPKLaren 43. artikuluan eta kideko xedapenetan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten pertsonekin soilik egin ahal izango dira. Zehatz adierazteko, SPKLaren 49.1 artikuluan zehaztutako kontratatzeko debekuetakoren bat duten pertsonekin ezin izango da kontraturik egin, eta ezta, buru dituzten pertsonengatik edo beste gorabehera batzuengatik, debeku hori zuten beste enpresa batzuen jarraipena diren edo eraldatze, bat egite edo ondorengotzagatik, haietatik datozen enpresekin ere.
Kasu bakoitzean eskatzen diren gutxieneko gaitasun eta kaudimen baldintzak kontratuaren xedearekin loturik egongo dira eta harekiko proportzionalak izango dira.
7.2. Kontratatzeko gaitasuna egiaztatzea.
Sektore publikoko erakunde guztiei aplika dakizkiekeen SPKLaren xedapenei kalterik egin gabe, kontratatzeko ekonomia eta finantza kaudimenaren eta kaudimen tekniko edo profesionalaren egiaztapena, kasu bakoitzean, kontratuaren zirkunstantziak eta ezaugarriak kontuan harturik, dagokion lizitazioan zehazten denaren arabera egingo da, eta SPKLaren 64 – 68 artikuluetan aurreikusitakoa aplikatu ahal izango da kontratazio organoak hori egokitzat hartzen badu.
Era berean, SPKLaren 54.4 artikuluaren arabera, kontratuaren zirkunstantziak eta ezaugarriak kontuan harturik, hala behar badu, enpresariaren kaudimena dagokion sailkapenaren bidez egiaztatzeko eskatu ahal izango da.
Enpresariak bete behar dituen gutxieneko kaudimen baldintzak eta hura egiaztatzeko eskaturiko dokumentazioa adieraziko dira lizitazio iragarkian eta zehaztuko dira kontratuaren pleguan, KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDE hauen arabera hura eska badaiteke.
8.- ESKA DAITEZKEEN BERMEAK:
Kontratuaren zirkunstantziak eta ezaugarriak kontuan harturik, kontratazio organoak bermea aurkezteko eskatu ahal izango die lizitatzaileei edo hautagaiei esleipena egiten den arte beren eskaintzak mantenduko dituztela ziurtatzeko, eta esleipendunari bermea eskatu ahal izango zaio prestazioa zuzen eta behar bezala gauzatuko dela ziurtatzeko.
Berme horren zenbatekoa kasu bakoitzean zehaztuko da kontratuaren zirkunstantziak eta ezaugarriak kontuan harturik.
SPKLaren 84. artikuluan aurreikusitako moduetako batean aurkeztu ahal izango dira eskatzen diren bermeak.
9.- KONTRATUEN PRESTAKETA:
SPKLaren II. Eranskinaren 17 – 27 kategorien barnean dauden 206.000 €-ko edo kopuru horretatik gorako zerbitzu kontratuen prestaketan SPKLaren 121.1 artikuluan eta kideko xedapenetan aurreikusitakoa beteko da.
KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDE hauek gai dituzten gainerako kontratuetan, plegu bat egin beharko da zenbatekoa 50.000 €-tik gorakoa bada, SPKLaren 121.1 artikuluak eta kideko xedapenek zehaztutako edukiarekin, eta SPKLaren 104. artikuluak xedaturikoa beteko da halaber.
Osagarri gisa, pleguak, hala behar badu, dagokion informazioa jasoko du KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDE hauen kideko atalekin bat.
SPKLaren 121.1 artikuluaren edukia eta KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDE hauen kideko atalak kontuan harturik, Pleguetan honako aipamen hauek jasoko dira ezinbestean, kontratazio organoak egokitzat hartzen diren kontu osagarriez gainera:
- Kontratuaren oinarrizko ezaugarriak.
- Aldagaiak onartzeko erregimena.
- Eskaintzak hartzeko modalitateak.
- Lizitazioan parte hartzeko interesa duten enpresariei eskatzen ahal zaizkien gutxieneko gaitasun eta kaudimen baldintzak.
- Kontratazio organoak egokitzat hartzen duenean, proposamenak aurkezteko gonbita izango duten hautagaiak aukeratzeko orduan kontuan hartuko diren kaudimen irizpide eta helburuak, eta eskaintza aurkezteko gonbita jasoko duen hautagai kopuru gorena. Kopuru hori ez da hirutik beherakoa izango.
- Kontratua esleitzeko ekonomikoki egokiena den eskaintza zehazteko ebaluatuko diren irizpide tekniko eta ekonomikoak.
- Aurkeztutako dokumentazioa kalifikatu, eskaintzak baloratu eta esleipen proposamena egingo duen balorazio organoaren eraketa, kontratazio organoak egokitzat hartzen duenean.
- Aukeratutako lizitatzaileek edo lizitatzaileak, hala behar badu, aurkeztu behar dituzten bermeak.
- SPKLaren 104. artikuluaren arabera, hala behar badu, bidezkoa den informazioa lan kontratuen subrogazio baldintzei dagokienean.
- Hala behar badu, enpresariak ezartzen duen konfidentzialtasun betebeharraren hedapen objektiboa eta denbora hedapena.
- Hala behar badu, lizitatzaileen aldetik informazio osagarria lortzeko aplika daitezkeen epeak eta eskaintzak edo, hala behar badu, parte hartze eskaerak aurkezteko epeak, eta baita aurkeztutako dokumentazioa zuzentzeko epeak ere kontratazio organoak egokitzat hartzen badu.
- Kontratua formalizatzeko epea, hamar egun naturalekoa ez den beste epe bat jarri nahi denean.
- KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDE hauen 10.3 atalean definituriko 3. Mailako kontratuetan, kontratazio organoak aukeratutako esleipen prozeduraren justifikazioa KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDE hauetan aurreikusitako terminoetan.
10. KONTRATISTA AUKERATZEA ETA KONTRATUAK ESLEITZEA:
10.1 Kontratuen mailak.
KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDE hauek aplikatzeko eta kontratu bakoitzaren esleipenean aplikatu beharreko prozedurak eta baldintzak zehazteko, honako maila hauek bereizi dira (aurrerantzean, bat bakarra “Maila”, eta multzoan “Mailak”):
- 1. Maila. Maila hau izango dute:
- Balio estimatua 50.000 €-tik beherakoa duten obra kontratuek.
- Balio estimatua 18.000 €-tik beherakoa duten gainerako kontratuek.
- 2. Maila. Balio estimatua honako hauen artean duten kontratuak:
- 50.000 € eta 1.000.000 € arteko obra kontratuak direnean.
- 18.000 € eta 100.000 € arteko gainerako kontratuetan.
- 3. Maila. Balio estimatua 2. Mailakoena baino handiagoa duten kontratuak eta erregulazio harmonizatuarekin loturik ez daudenak.
10.2. Publizitatea:
Edozein dela ere kontratuaren Maila, haren balio estimatua 50.000 €-tik gorakoa denean, “RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.ren” kontratugilearen profilean sartu beharko da lizitazioari dagokion informazioa. Halaz ere, hedapenerako baliabide osagarriak erabili ahal izango dira, egokitzat hartzen bada, kontratuaren zirkunstantziak eta ezaugarriak kontuan harturik, aldizkari ofizialetara, tokiko argitalpenetara eta Europako Batasuneko Aldizkari Ofizialera jotzeko aukera inolako mugarik gabe jasoaz. Era berean, egokitzat hartzen bada, ekitaldi bakoitzean edo urte askotako denboraldi batean esleitzeko asmoa dagoen kontratuei buruzko iragarkiak argitaratu ahal izango dira aldez aurretik.
Honako informazio hau izango du lizitazio iragarkiak:
- Kontratuaren funtsezko xehetasunen deskribapen laburra.
- Kontratua esleitzeko prozedura, eskaintzak (prozedura irekian) edo parte hartzeko eskaerak (prozedura negoziatuan eta prozedura murriztuan) aurkezteko epea adierazita, eta baita enpresekin negoziatu behar diren alderdi ekonomiko eta teknikoak ere (prozedura negoziatuan).
- Kontratazio organoak egokitzat hartzen duenean, proposamenak aurkezteko gonbita izango duten hautagaiak aukeratzeko orduan kontuan hartuko diren kaudimen irizpide eta helburuak, parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea adierazita kasu horretan.
- “RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.rekin” harremanetan jartzeko gonbita, informazio osagarria lortzeari begira.
Nolanahi ere, kontratuaren zirkunstantziak eta ezaugarriak kontuan hartuta bidezkoa denean, iragarkiaren edukia zabaldu edo informazio osagarria sartu ahal izango da kontratugilearen profilean.
200.000 €-tik beherako obra kontratuak direnean eta 60.000 €-tik beherako gainerako kontratuetan, ez da beharrezkoa izango lizitazio iragarkia eta dagokion Plegua kontratugilearen profilean argitaratzea, nahikoa izango baita egin nahi diren kontratuak eta horretarako aurreikusitako epeak hartan generikoki azaltzea.
Aurreko paragrafoetan zehaztutakoari kalterik egin gabe, argitara emateko beharrik ez da izango SPKLaren 154 – 159 artikuluetan jasotako prozedura negoziatuaren kasuetan, legezko testu horrek 161. artikuluan zehaztutakoaren arabera, argitara emateko beharrik ez dagoenean.
10.3 Esleitzeko prozedurak:
“RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.k”, kontratuak esleitzerakoan, Maila bakoitzerako jarraian azaltzen diren bermeak errespetatuko ditu gutxienez.
- 1. Mailako kontratuak: Esleipen zuzena.1. Mailako kontratuak zuzenean esleitu ahal izango zaizkio jarduteko gaitasuna duen edozein enpresariri, prestazioa emateko beharreko gaitasun profesionala baldin badu, eta eskaintza egiteko enpresari bakar bati eskatuko zaio, eskari gutunaren bidez.
Kontratuaren zirkunstantziak eta ezaugarriak kontuan harturik, goragoko mailetakoren batentzako aurreikusitako esleipen arauak aplikatu ahal izango zaizkie 1. Mailako kontratuei. - 2. Mailako kontratuak: Prozedura negoziatua.2. Mailako kontratuak modu negoziatuan aplikatuko dira, honako arau hauek kontuan harturik:
- Ahal den guztietan, “RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.k” eskaintza eskatuko die kontratua aurrera eramateko gaitasuna duten hiru enpresari gutxienez. Eskaintza aurkezteko gonbita egin behar zaien enpresen artean egongo dira horretarako aurreikusitako epean lizitazioan parte hartzeko interesa erakutsi duten enpresak. Halaz ere, kontratazio organoak egokitzat hartzen badu, kaudimen irizpide objektiboak ezarri ahal izango ditu proposamenak aurkezteko gonbita egin zaien hautagaiak aukeratzeko interesa erakutsi dutenen artean. Era berean, gonbita egiteko hautagai kopuru gorena ere finkatu ahal izango da, baina inoiz ez dira hiru baino gutxiago izango. Kontratuaren iragarkian jaso ahal izango diren irizpide objektibo horiek dagokion pleguan jaso beharko dira gutxienez.
- Kontratazio organoak, egokitzat hartzen duenean, balorazio organo bat osatu ahal izango du teknika mailan kontratua konplexua izateagatik edo kontratuak zirkunstantzia edo ezaugarri bereziak izateagatik, pleguan horrela adierazita. Aurkeztutako dokumentazioa kalifikatzeaz, eskaintzak baloratzeaz eta kontratazio organoari esleipen proposamena aurkezteaz arduratuko da organo hori.
- “RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.k” kontratuaren edozein alderdi negoziatu ahal izango du lizitatzaileekin, hala behar badu, dagokion pleguan zehaztutakoaren arabera, eta negoziazioa egiten den bitartean lizitatzaileek tratu berdina izan dezaten arduratuko da eta ez du bereizkeriaz informaziorik emango.
- Beti ere, ekonomikoki egokiena den eskaintzari esleituko zaio kontratua, Pleguan zehaztutako irizpide ekonomiko eta teknikoen arabera.
- “RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.k” idatziz jasota utziko ditu egindako gonbitak, jasotako eskaintzak eta horiek onartzeko edo baztertzeko arrazoiak.
- 3. Mailako kontratuak: Prozedura irekia, murriztua edo elkarrizketa lehiakorra.Prozedura irekia izango da kontratuen Maila hau esleitzeko prozedura arrunta.
Prozedura irekia do murriztua aplikatzen den kasuetan, SPKLaren 141 – 152 artikuluetan aurreikusitakoak izango dira aplikagarri, honako egokitzapen hauekin:
- Ez dira aplikatuko lizitatzaileei eman beharreko informazioari dagozkion epeak, ezta parte hartzeko proposamenak edo eskariak aurkezteari dagozkionak ere, iragarkian edo, hala behar badu, pleguan zehazten diren epeek ordezkatuko dituzte horiek. Zehazten diren epeak egokiak izango dira beti, lizitatzailea izan daitekeen orori, Europako Batasuneko beste Estatu kide batzuetako enpresak barne, ebaluazio egokia egin eta eskaintza aurkezteko aukera eman ahal izateko.
- Kontratazio organoak, egokitzat hartzen duenean, balorazio organo bat osatu ahal izango du teknika mailan kontratua konplexua izateagatik edo kontratuak zirkunstantzia edo ezaugarri bereziak izateagatik, pleguan horrela adierazita. Aurkeztutako dokumentazioa kalifikatzeaz, eskaintzak baloratzeaz eta kontratazio organoari esleipen proposamena aurkezteaz arduratuko da organo hori, baina adituen komitearen esku hartzeari dagokionean SPKLaren 134.2 artikuluak aurreikusitakoa ez da aplikagarri.
SPKLaren 164. artikuluan jasotako balizkoak gertatzean, elkarrizketa lehiakorraren prozedura aplikatzea erabaki ahal izango da; kasu horietan SPKLaren 163 – 167 artikuluetan xedaturikoa izango da arau, prozedura irekiari edo murriztuari dagokienean aurreko paragrafoetan zehaztutako egokitze berdinekin.
10.4 Kontratista aukeratzea.
Aurreko kasu horietan guztietan, kontratistaren aukeraketaren berri emango zaie prozeduran parte hartu dutenei eta “RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.ren” kontratugilearen profilean argitaratuko da, kontratuaren zirkunstantziak eta ezaugarriak kontuan harturik beste zerbait erabakitzen denean izan ezik.
10.5 Kontratuak formalizatzea.
Hala behar badu dagokion pleguan jasota daudenean izan ezik, “RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.k” egiten dituen KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDEekin loturiko kontratuek ondoko aipamen hauek jaso beharko dituzte ezinbestean, SPKLaren 26. artikuluaren arabera:
- Aldeen identifikazioa.
- Sinatzaileek kontratua izenpetzeko gaitasuna dutela egiaztatzen duen agiria.
- Kontratuaren xedearen definizioa.
- Kontratuari aplikatzen ahal zaion legeriaren aipamena.
- Kontratua osatzen duten dokumentuen aipamena. Kontratuan hala zehazten bada banaka aipatze hori hierarkizatu ahal izango da, aldeek erabakitako lehentasun ordenaren arabera ordenatua; kasu horretan, eta ageriko okerra dagoenean izan ezik, dagokion nagusitza zehazteko erabiliko da hitzartutako ordena, hainbat dokumenturen artean kontraesanak baldin badaude.
- Benetako prezioa edo hura zehazteko modua.
- Kontratuaren iraupena edo hura gauzatzen hasteko eta bukatzeko aurreikusitako datak, eta baita luzapena edo luzapenak ere, aurreikusita badaude.
- Prestazioen harrera, entrega edo onartze baldintzak.
- Ordainketa baldintzak.
- Kontratua deuseztatzeko balizkoak.
- Aurrekontu kreditua edo kontaduria programa edo berrespena, prezioa haren kargura ordaintzeko, hala behar badu.
- Hala behar badu, kontratistari ezarriko zaion konfidentzialtasun betebeharraren hedapen objektiboa edo denbora hedapena.
Izaera orokorrez, gehienez ere hamar egun naturaleko epean formalizatuko da kontratua kontratista aukeratzen denetik aurrera kontatuta, dagozkion plegu edo eskaintzetan bestelako epe bat zehaztu denean izan ezik.
“RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.ren” kontratu baimena kontratuaren formalizazioaren bidez adieraziko da, ulerturik horrekin egina dagoela kontratua.
11. ARRAZIONALIZAZIO TEKNIKOAREN ARAUAK:
Bere kontratuen esleipena arrazionalizatu eta agintzeko “RECINTO FERIAL DEL BIDASOA – BIDASOAKO ERAKUSTAZOKA, S.A.k” enkante elektronikoak egin, erabaki markoak amaitu, sistema dinamikoak artikulatu edo obra, zerbitzu eta horniduren kontratazioa beste zerbitzu edo beste elkarte edo erakunde batzuetan zentralizatu ahal izango ditu, SPKLaren 132 eta 178 – 191 artikuluek xedaturikoa beterik, eta KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDE hauetatik etorritako egokitzapenak aplikatuko dira kasu bakoitzean.
12. ESKUMENA DUEN JURISDIKZIOA:
Jurisdikzio ordena zibila izango da KONTRATAZIORAKO BARNE ARAUBIDE hauek gai dituzten kontratuen prestaketa, esleipen, ondorio, betetze eta iraungitzeei buruzko auziak erabakitzeko eskumena duen jurisdikzio ordena.