Views Navigation

Ekitaldiak

Today
  • HABE AZTERKETA-DEIALDIAK

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Urriaren 8an eta 9an Ficobako pabiloietan euskara mailak egiaztatzeako azterketak burutuko dira. NOLA IRITSI FICOBARA: Azterketak direla eta, Euskotrenek Lasarte-Oria eta Hendaia arteko tren zerbitzua indartuko du, Ficobarako joan-etorriak errazteko. Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragarri: 944 333 333. Informazioa Euskotren webgunean, Euskotren APP ofizialean eta @euskotren twitter gunean ere eskura daiteke.

  • EuskoSkills 2021

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak EuskoSkills 2021 antolatu du. "EuskoSkills 2021" txapelketa edozein heziketa-ziklotan matrikulatutako ikasleei zuzenduta dago, hau da, Oinarrizko, Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan matrikulatutako ikasleei, baldin eta lehiaketetako bati lotuta badaude.

  • ENTRE MARES

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Erromako portuen kokapenak, azpiegiturak eta antolakuntzei buruzko nazioarteko kongresua.

  • ROMA ATLANTIACA sarearen bilera

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Topaketaren helburu nagusia pandemiak bat-batean geldiarazitako proiektua suspertzea izango da, sarea batez ere kultur turismoa sustatzera bideratuta baitago. Â Oraingoan, sei hiri bazkide izango dira hitzordu berrian, hiri bazkideetako ordezkari politiko eta teknikoekin batera.

  • Enpleguaren Astea

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Enpleguaren astearen edizio berri bat, Bidasoa Activa - Bidasoa Bizirik elkarteak antolatua.

  • KIROL AZTERKETEN DEIALDIA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Hurrengo titulazioen azterketak: MOTOR NAUTIKO PATROIA -OINARRIZKO NABIGAZIOKO PATROIA – JOLAS ONTZIKO PATROIA – YATEKO PATROIA – YATEKO KAPITAINA

  • Irun Zuzenean Aurrez “Viva Suecia”

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Irun Zuzenean jaialdiaren aurreko egunean, Ficoba bisitatuko du egungo talderik nabarmenetako batek: Viva Suecia.

  • Irun zuzenean jaialdia “Olimpia, Sara Zozaya eta La Bien Querida”

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Irun Zuzenean jaialdiaren edizio berria, Ficobako 3. pabiloian izango da. Olimpia, Sara Zozaya eta La Bien Querida izango dira artista nagusiak. Kontzertuak azaroaren 13an izango dira, sarrerak berriz ere doakoak izango dira eta gonbidapenak baimendutako edukieraren arabera banatuko dira, orduan indarrean dauden neurrien arabera.

  • FICOAUTO, Aukerako Ibilgailuen Azokaren IX. edizioa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Azaroak 19, 20 eta 21ean egingo da Ficoauto Irungo Ficobako erakustazokan, eta han izango dira eskualdeko marka eta salerosle nagusiak. Aukerako Ibilgailuen Azokaren IX. edizio honetan, segmentu, gama eta mota guztietako ibilgailuak bilduko dira: erdiberriak, gerentziako ibilgailuak, 0 kilometrokoak, flotetatik eta renting-etik datozenak, preziorik onenetan. Urte amaierako deskontuak aprobetxatzeko aukerarik gomendagarriena!

  • BELDUR BARIK

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Hainbat diziplina artistiko eszenatokiaren gainean, azaroaren 25a, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatzeko.

  • XIV. Nazioarteko Katu Erakusketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Nazioarteko Felina Erakusketak hainbat arrazatako katu ugari ikusteko aukera emango du, horietako asko oso ezagunak ez direnak, Nazioarteko Txapeldun, Nazioarteko Txapeldun Handia, Europako Txapeldun edo Europako Txapeldun Handiaren tituluak lortzeko lehian.

  • Be Veggie festibal beganoa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Be veggie elikadura % 100 begetala eta beganoentzako produktu eta zerbitzuak, osasunatsuak, animalien esplotaziorik gabekoak eta ingurunearekiko jasangarriak diren heinean bultzatzen duen ekitaldia da.

  • Izotz-pista

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Izotz-pista da "Irun, zure Eguberrietako hiriburua" kanpainaren berrikuntza handienetako bat. Irunek azken urteetan horrelako instalazio bat izan badu ere, inoiz ez zen hain handia izan, 1.000 m2 izango ditu. Lehen aldiz Ficobaren kanpoaldean egongo da, eta inoiz baino egun gehiago.

  • “Mugalariak” Familientzako sorman tailerra

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Oteiza eta Basterretxearen tailer-etxearen memoria berreskuratzeko tailerra familian. Maketa bat eta klarionen laborategi bat eraikiz, bi eskultoreen lanak eta etxean bizi izan ziren garaian garatu zituzten proiektu artistikoak interpretatuko dira. Maushaus arkitektura tailerraren eskutik Tailerraren garapena: zatia: sarrera. Tailer-etxearen historiara hurbilduko gara artxibo-irudien, planoen eta abarren bidez. zatia: maketak. Tailer-etxearen forma eta antolamendua hurbilagotik ezagutzeko […]

  • ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Gipuzkoako Foru Aldundiko topografiako ingeniari teknikoko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez eskuratzeko hautaketa-prozesuaren deialdia

  • IRUN KM0 – Bertako Taldeen jaialdia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Bona Dea, Slimfit eta Malforta arituko dira lehenengo, eta, ondoren, Zetak, euskarazko musika elektronikoko eta diziplina anitzeko proiektu artistiko nafar ezaguna, Pello Reparazek sortutakoa.

  • IRUN KM0 – Bertako Taldeen Jaialdia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Kulto Kultibok emango dio amaiera Irun KM0-Bertako Taldeen Jaialdiari, rap eta reggae kontzertu batekin, non Estatuko musika munduko zenbait interprete oso ezagunek parte hartuko duten.

  • Mugikortasun Ziurtatzailea

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Mugikortasun ziurtatzailearen esperientziak itzultzeko bilera, POCTEFA FORMA NAEN Europako proiektuaren barruan.

  • EU INDUSTRY WEEK – LOCAL EVENT

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    POCTEFA COMPET ‘plus proiektuko kideek tokiko ekitaldi bat antolatzen dute Industriaren Eu-ropako Asteen esparruan, mugako eskualdeek ekonomia adimentsu, iraunkor eta integratzaile bihurtzeko bete dezaketen zereginean oinarrituko dena.

  • MARKA SUSPERRALDI EKONOMIKORAKO ERREMINTA GISA: BRANDING PLAN CADENA SER-EK ANTOLATURIK

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Cristina Vicedo Aebrandeko presidentearen eskutik (Brandingeko Enpresen Espainiako Elkartea) Branding iardunaldia Cadena Ser-ek antolatuta.   Saioen AGENDA (edukiera txikiarekin eta beharrezko segurtasun-, urruntze- eta higiene-neurri guztiekin egingo dira) BRANDING PLANeko saio bakoitzak (09:00 eta 13:00) 60 minutu inguruko iraupena du eta eduki hauek ditu: Gonbidatuak banan-banan hartzea. Segurtasun eta higiene eta osasun neurrien azalpen laburra […]

  • KIROLGALA: IRUNGO KIROLAREN OMENEZKO SARIAK

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Borja Olazabal Kiroletako ordezkariak  jakinarazi duenez, Irungo kirolaren omenezko sariak otsailaren 14an emango dira, astelehenarekin, Ficoban egitekoa den ekitaldi batean, 19:30ean. Horrela, iaz pandemiaren ondorioz egin ezin izan zen ekimen bat itzuliko da gurera.

  • DEIALDIA: ADMINISTRARIAK

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Hautagaiei adierazten den ariketa egitera deitzen zaie: 2. ARIKETA: GAI ESPEZIFIKOAK Informazio gehiago Irungo Udalararen web orrian.

  • DINUY ENPRESAREN KONBENTZIOA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Bere 75. urteurrena betetzen duen DINUY enpresaren Konbentzioa.

  • Next Care Ekosistema I. Topaketa.

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    NEXT CAREren ekintza nagusia ABEN (Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa) Eskualdean eragileak eta berrikuntzak lotzen dituzten Lurralde Berrikuntzako Poloak bultzatzea da.

  • II EXPO IPARDIS BASCO

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Hostalaritza sektoreko profesionalentzako azoka pribatua, Ipardis eta Basco banaketa-enpresak antolatuta.

  • ABABOR

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Azoka nautikoa. Topagune bat jada nautikako familiako kide direnentzat, familia horretan sartu nahi dutenentzat eta aisialdiko nautikaren eta uretako jardueren inguruan jarduten duten enpresa eta zerbitzuen sarearentzat.

  • NORTHMARINAS-ANEN BILTZARRA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    NORTHmarinas irabazi asmorik gabeko aisialdiko nautikako elkartea da, Galizian du egoitza, eta Espainia iparraldeko Kantauriar eta Atlantiko isurialde osoan, Frantzian, Ingalaterran eta Portugalen, kide nazionalak eta nazioartekoak biltzen ditu. Penintsulako iparraldean Anenen ordezkaria da.

  • KREA BIDASOA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Bidasoa bizirikek antolatutako ekimena, berrikuntza eta sormenaren azoka. Kreako programak  tailerrak, hitzaldiak, erakusketak eta eskualdean abian jarri diren proiektuen aurkezpenak biltzen ditu.

  • POCTEFA FORMA NAEN jardunaldia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    POCTEFA FORMA NAEN proiektua mugaz gaindiko ekimena da, eta epe luzera mugaz gaindiko euroeskualdean kontratatzen duten sektoreetan mugikortasuna eta integrazio profesionala sustatzea du helburu nagusi.

  • III. Edizioa, GO MOBILITY by MUBIL

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Europako hegoaldeko mugikortasun jasangarriaren ekosistemaren elkargune profesionala da.

  • Euskara-mailak egiaztatzeko azterketaldia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Maiatzaren 4,5 eta 6an euskara maila egiaztatzeako azterketak burutuko dira Ficobako pabiloietan.

  • POCTEFA FORMA NAEN proiektuaren ixte ekitaldia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    POCTEFA FORMA NAEN proiektua mugaz gaindiko ekimena da, eta epe luzera mugaz gaindiko euroeskualdean kontratatzen duten sektoreetan mugikortasuna eta integrazio profesionala sustatzea du helburu nagusi.

  • ARRAZAREN HASIERAKO BERRESPENAK ETA ERREGISTROAK

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Ordutegia: 10: 00etatik 13: 00etara egingo da. Epaile INBITATUA: José Luis ARRUE PINTÓ jauna BALDINTZAK: Eskatzaile guztiek honako hauek bete beharko dituzte: • RRCen kasuan, erantsitako inskripzio-formularioa bete eta Emailez bidali [email protected] helbidera maiatzaren 5a baino lehen, • Arraza-konfirmazioetarako, LOEko inskripzio-egiaztagiria, bi aldeetatik, berrespen-formularioekin batera, eta [email protected] helbidera bidaltzea maiatzaren 5a baino lehen. • RSCEren […]

  • DEIALDIA: ADMINISTRARIAK

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    3. ARIKETA: PROBA PSIKOTEKNIKOAK. Ficobako Auditorioan.

  • 6.edizioa CARAVANTUR, auto-karabana, kanper eta furgoneta azoka

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Badator Ficobara Caravantur azokaren seigarren edizioa, auto-karabana, kanper, furgoneta eta caravaningeko osagarrien erakusketa, salmenta eta alokairuarekin. Anima zaitez, eta goza ezazu azokak eskaintzen dizkizun eskaintza eta berritasunez. Eta zorte on azokako ibilgailuen erosketan edo alokairuan deskontatzeko 600€ko zozketan!

  • MUGAZGAINDIKO LEHENENGO ESKOLARTEKO OLIMPIADAK

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Hendaiako, Hondarribiko eta Irungo udalek Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat Bidasoa-Txingudiko eskola-olinpiadak antolatzen dituzte, Hendaiako Udal Kirol Bulegoarekin elkarlanean.

  • MIGRAZIOAK ULERTU

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    CARITAS GIPUZKOAk antolatutako Migrazioen inguruko jardunaldia,  Elizbarrutiko Eskubidedun Migratzaileak Sarearekin eta Bidasoaldeko Korapilatuz Plataformarekin elkarlanean.

  • Gizarte LANGILEAK – Oposizio-lehiaketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    1. ariketa: Gai orokorrak. Data: 2022ko maia tza ren 27an. Ordua: 09:00. Lekua: 1. pabiloia, Ficoba - Iparralde Hiribidea, 43, Irun. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo baliokide den eta beraien nortasuna zalan tza rik gabe egiazta tzen duen beste dokumentu bat dutela agertu behar dute probara, eta boligrafoa ere bai. Ateak ireki tzea: 08:15etan. Proba […]

  • GAZTEARTEAN ON STAGE – WALLS KONTZERTUA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Walls-en kontzertua, Irungo Laina eta Kepa artisten parte-hartzarekin telonero lanetan eta DJ Lea-ren saioarekin jaia amaitzeko.

  • ALARDEALDIA 2022

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Alardealdia 2022: Bazkari herrikoia Ficoban

  • ENPLEGUAREN XXVII. ASTEA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    40 enpresak parte hartuko dute, 200 lanpostu baino gehiago betetzeko 100 lan-eskaintza ingururekin. Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa activa-ren bitartez, Enpleguaren Astearen XXVII. edizioa antolatu dute ekainaren 1erako Ficoban. Pandemiaren murrizketen ondoren, aurten ere ohiko formatua hartu du ekitaldiak, eta helburua da eskualdeko enpresei giza baliabideen beharretara egokitutako profilak ematea, bai eta enplegua aktiboki bilatzen […]

  • BIOTERRA 2022

    FICOBA 2 Avenida Iparralde 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko azoka

  • 2022ko Ehiza azterketaren deialdia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Azterketa 2022ko ekainaren 11n egingo da, 10:00etan, FICOBAn (Irun, Gipuzkoa). Azterketa egiteko eskaera Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko apirilaren 20tik maiatzaren 25era. Azterketa egiteko tasa 11,33 eurokoa da. Izena emateko epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez duten pertsonak ez dira inskribatutzat joko. Azterketa honelakoa izango da: test motako 31 galderari erantzutea, eta erreserbako hiru galderari erantzutea, galderaren bat baliogabetzen bada. Hori […]

  • Kirol 2022

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Kirola, osasuna eta ongizatearen inguruko Euroeskualdeko topaketa.

  • HERRI BAZKARIA 2022

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Herri bazkaria ekainaren 25an, larunbatean, ospatuko da. Ficoba-ko pabiloietan egingo da eta azken urteetan bezalaxe, 1. eta 2. pabiloietan bazkaria ospatuko da eta 3. pabiloian barra eta dantzaldia antolatuko dira. 1800 pertsona inguru bilduko dira. Prezioa 20 eurokoa izango da. Sarrera bakoitzeko euro bat, sortu berri den Aitzondo euskara elkarteari emango zaio. Aurtengo zapiaren kolorea, […]

  • DONOSTI CUP-en Ficoba jangela

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Ficobako 2. pabiloia uztailaren 3tik 8ra jangela handi bihurtuko da berriro, eta Donosti Cup-eko parte-hartzailek bazkaldu eta afaldu ahal izango dute egunero. Horrela, Irunen, Hondarribian eta Hendaian ostatu hartzen duten taldeek joan-etorriak murriztuko dituzte eta Bidasoako eskualdeko baliabide turistikoez gozatzeko denbora gehiago izango du. Halaber, FICOBAko hall nagusian uztailaren 3an, igandea, emango die Donosti CUPeko […]

  • Monsters World Tour ikuskizuna

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Monsters World Tour, Peter Stey-k sortutako motor ikuskizuna, autoekin, motoekin, quadekin, traktoreekin eta benetako monster kamioi amerikarrekin. Sarrerak salgai hemen  

  • DEIALDIA: GIZARTE LANGILEA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Irungo Udaleko gizarte-langilearen deialdiaren 2. ariketa. Ordua: 09:00. Lekua: Ficoba – Iparralde Hiribidea, 43, Irun. Izangaiek Nortasun Agiria edo bere nortasuna argi eta garbi egiaztatzen duen agiri baliokidea eta boligrafoa eraman beharko dituzte probara. Ateak 08: 30etan irekiko dira. Proba egingo den auditorioan sartzeko ateak 08: 30etan irekiko dira; beraz, hautagaiei gomendatzen zaie aldez aurretik […]

  • 9.Edizioa EXPOGROW

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Hitzordua Irungo Ficoba erakustazokan izango da irailaren 9 eta 10ean, eta sektoreko erakusle profesional handienak bilduko ditu berriro Eztabaidaz, berrikuntzez eta musikaz gozatzeko aukera izango da munduko erakusleiho ikusgarri honetan. Expogrowko antolakuntzak, kalamuaren azoka bat baino zerbait gehiago, jakinarazi du desagertu ez den pandemia honen ondorioz ia bi urteko asaldura sozioekonomikoaren ondoren, uste duela iritsi […]

  • EXFILNA ‘2022: 60. FILATELIA ERAKUSKETA NAZIONALA eta 9. ECC

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    60. Filatelia Erakusketa Nazionala – Exfilna 2022 – Espainiako Filatelia Txapelketa Irungo Ficoba Erakustazokan egingo da 2022ko irailaren 21etik 25era. Espainiako Filatelia Elkarteen Federazioak, Correos y Telégrafos Estatuko Sozietateak eta Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteak antolatuko dute, Irungo Udalaren babesarekin. Halaber, 9. ECC (Europako Bilduma-Konbentzioa) egingo da, ANFILek antolatuta.

  • Mugaz gaindiko enpresa-lankidetzarako topaketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Hiru Ganberek -CCI Bayonne Pays Basque/Gipuzkoa Ganbera/Nafarroako Ganbera, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdearekin sinatutako hitzarmen estrategikoaren esparruan, mugaz gaindiko topaketa bat proposatzen dizuete datorren irailaren 27an Ficoban.

  • IRUN ZUZENEAN FESTIBALA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Irun Zuzenean 2022 festibalak hamar talde edo bakarlari ekarriko ditu Irunera, Zahara eta Ivan Ferreiro kartelburu gisa nabarmenduta.

    Eurekin batera, gaur egungo musika eszenako izen ezagunak eta gure geografia osoko jaialdi ugaritan presente daudenak: Ginebras, Maika Makovski, Maren, Ezpalak, Dupla, Jordana B eta Impacto Vudu. Aipatzekoa da Malforta herriko taldeak festibal honetan errepikatuko duela, Irungo festetan talde bozkatuenetako bat izan ondoren.

  • Araudi aldaketari eta hiri eraldaketari buruzko jardunaldiak

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Emisio baxuko eremuak (EBE) indarrean sartzear dira, eta estatuko 149 hirik eremu horiek antolatu beharko dituzte urte honen amaiera baino lehen. Bestalde, Mugikortasun jasangarriaren eta Garraioaren Finantzaketaren Legea ere aurki onetsiko dute, eta 2023ko lehen hiruhilekoan indarrean jarriko dela espero da. Arau-aldaketa horien ondorioz, bizkortzen ari da hiri gero eta jasangarriagoak izateko trantsizioa. Hiri-inguruneen paradigma […]

  • Euskara-mailak egiaztatzeko azterketaldia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Urriaren 7 eta 8an euskara maila egiaztatzeako azterketaldia burutuko dira Ficobako pabiloietan.

  • AD’IP AZOKA, ERAIKUNTZA LEHORREKO SISTEMEN, SABAI FALTSUEN, ISOLAMENDUEN ETA ESTALDUREN INSTALATZAILEEN ESPAINIAKO ELKARTEA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    FERIAD’IP, bere bigarren edizioan, Eraikuntza lehorreko sistemen, sabai faltsuen, isolamendu termikoen, isolamendu eta egokitze akustikoen, suaren aurkako babes pasiboaren, iragazgaitz diren estalduren eta dekorazio-estalduren topagune eta berrikuntzarik handiena izango da, bai barrualdeetarako, bai inguratzaileetan aplikatzeko, hala nola, Soinutegi eta Instalazio sistema egokietarako, Samienteetarako, esaterako. FERIAD’IP, aurrez-aurreko topaketarako aukera bikaina izan zen, aurrerapenak eta produktu eta sistema […]

  • Bidasoa Atletiko Taldeko urteko gala

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Bidasoa Atletiko Taldearen urteroko gala, non klubak 2022ko atleta eta gertaera garrantzitsuenak saritzen, aipatzen eta omentzen dituen.

  • KIROL AZTERKETAK

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Aisialdiko titulu nautikoen azterketak PNB PER urria-octubre 2022 P YATE - C YATE urrria - octubre 2022

  • XV. Nazioarteko Katu Erakusketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Felina Nazioarteko Erakusketak 27 arrazatako 140 katu ikusteko aukera eskainiko du. Katuok Nazioarteko Txapeldun, Nazioarteko Txapeldun Handi, Europako Txapeldun edo Europako Txapeldun Handi tituluak lortzeko lehiatuko dira. Havana Brown, Toyger, Japanese Bobtail, Pixie Bob eta Kurilian Bobtail izango ditugu arraza berrienen artean. Erakusketa Ficobako 1. pabiloian egingo da, 10: 00etatik 18: 00etara, bai larunbatean, bai […]

  • ENPLEGUAREN XXVIII. ASTEA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa activa-ren bitartez, Enpleguaren Astearen XXVIII. edizioa antolatu dute azaroaren 3an Ficoban. Horren helburua eskualdeko enpresei giza baliabideen beharretara egokitutako profilak ematea da, bai eta enplegua aktiboki bilatzen ari diren pertsonei ere, enpresekin harreman zuzena izatea eta lanpostu bat lortzeko aukera izatea. Enplegu Astearen edizio berri hau sarrera librekoa da, ez da beharrezkoa […]

  • Deialdia: Kanpainetan laguntzeko erdi mailako teknikaria

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Gipuzkoako Foru Aldundiaren kanpainetan laguntzeko erdi mailako teknikariaren deialdiaren lehen ariketa Ordua: 10:00 h. Lekua: Ficoba  – Iparralde Hiribidea, 43, Irun.

  • Uhinak

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Mugaz gaindiko V. Kongresua

  • FICOAUTO, Aukerako Ibilgailuen Azoka

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    icoauto azoka ospatuko da hurrengo azaroan. Hitzordua 2022ko azaroaren 18, 19 eta 20an izango da Irungo Ficoba erakustazokan, honako ordutegian: - Ostirala 18, 16:00-20:00 - Larunbata 19 eta igandea 20, 10:00-20:00 Aukerako Ibilgailuen azokaren hamargarren urteurrenak eskualdeko marka eta salerosle nagusiak bilduko ditu, bisitariei segmentu, gama eta mota guztietako ibilgailuak eskaintzeko: erdi-berriak, gerentzia-ibilgailuak, 0 Km, flotetatik eta renting-etik datozenak, preziorik onenetan. Laster emango ditugu aurtengo berrien […]

  • Anaka Kofradiaren V. Kapitulua

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Anaka Kofradiak ohorezko kofradiak izendatzeko protokolozko ekitaldia berreskuratuko du.

  • BASQUE CIRCULAR SUMMIT 2022 “Walking the talk”

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Europako Hegoaldeko erreferentziazko ekitaldi presentziala da, eta Ekonomia Zirkularraren erronka garrantzitsuei buruz ohartaraztea eta euskal ekonomiarako sortutako aukerak aztertzea ditu helburu, bai eta euskal enpresek lankidetza publiko-pribatutik egindako lana nabarmentzea ere, Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Planaren helburuei laguntzeko. Enpresari eta industriari zuzendutako hiru jardunalditan zehar, alderdi hauek landuko dira: Europako Itun Berdeak bultzatutako […]

  • ‘Zirkularrak – Circulares’ erakusketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    ‘Zirkularrak- Circulares’ erakusketa ibiltaria FICOBA erakustazokan izango da ikusgai azaroaren 23tik 27ra bitartean, Europako hegoaldeko ekonomia zirkularreko topaketarik handiena den Basque Zirkular Summit biltzarra dela eta. ‘Zirkularrak – Circulares’ erakusketa aukera bikaina da ekonomia zirkularrari buruzko ezagutza sustatzeko. Erakusketa zuzentzen zaie: herritarrei; enpresa ekoberritzaileen garapen arrakastatsuak ezagutzeko eta aplikatzeko interesa duten euskal enpresei; Euskadin ekonomia zirkularra bultzatzeko potentziala duten erakunde eta […]

  • Deialdia: Suhiltzaileak

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Euskal Autonomia Erkidegoko Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzuen Administrazio Bereziko Eskalan, Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzua, azpieskala operatiboa, suhiltzaile kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren oposizioaren proba.

  • VII edizioa – Irun Open Innovation

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Bi urte daramatzagu "Ekintzaren hamarkada"n lanean, eta garaia da Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko hartzen ari den bidea aztertzeko. Hala, Irungo Udalak IRUN OPEN INNOVATIONen VII. edizioa antolatu du, ekonomiaren ikuspegitik ez ezik, pertsonen eta ingurumenaren ikuspegitik ere. Eta gizartearen eremu guztietan iraunkortasunaren bilaketa eskaintzen ari den aukera errealen berri emateko, programa bat prestatu da, non berrikuntza soziala […]

  • BE VEGGIE

    Be Veggie ekitaldiak elikadura % 100 begetala bultzatzen du eta beganoentzako produktu eta zerbitzuak, osasunatsuak, animalien esplotaziorik gabekoak eta ingurunearekiko jasangarriak diren heinean.

  • Giza Eskubideei buruzko Foroa “Tokiko aktoreen papera haien defentsan eta sustapenean”

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Hausnarketa-gune honetan, Giza Eskubideen aldeko lanean adituak diren hainbat gizarte-eremuetako pertsonak eta erakundeak biltzen dira, hainbat kolektibok testuinguru edo gizarte-errealitatetan jasaten dituzten eskubide-urraketei begiratzeko, eta, era berean, udalerri mailan eskubide horien urraketaren inpaktua murrizteko eta herritarren bizi-baldintzak hobetzeko egiten den lanean sakontzeko.

  • MOTOR KICK FEST

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Musika, motorrak eta kontaktu kirolak elkartuko diren jaialdia da. Dena egun bakar batean uztartzea da ideia.

  • “Encanto” pelikularen musikala

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Aurten Pauso-k Dancek Disney-ren "Encanto" pelikularen egokitzapena aukeratu du Gabonetako musikalerako, dantza, musika eta kolore askorekin. Madrigal familiaren historia kontatzen du Kolonbiako herri txiki batean. "Encanto" poza, magia eta ilusioa da. SAIOAK: 1. emanaldia: 16:00etatik 17:45etara 2. emanaldia: 18:30etatik 20:30etara

  • Gabonetako Campusa – Ayamendi Gimnasia Erritmikoko Kluba

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Abenduaren 26tik 29ra, Ayamendi Gimnastika Erritmikoko Klubak gimnastikarekin lotutako honako tailer hauek emango ditu: Lehiaketako makillaje-tailerra. Orrazkera eta motots tailerra. Sareen diseinua. Marrazki lehiaketa. Txapelketetara eramateko pankarta diseinatzea. Bideoak ikustea. Altxorraren bila   Izena emateko eta informazio gehiagorako: Telefonoa: 620 726 505 / 618 142 146 Emaila: [email protected] 

  • BASQUISITE, Exquisite Foods & Beverages Show 3. edizioa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    BasQuisite Premium Produktu eta Ekoizleen Elikagai Azoka Profesionalaren helburua  gure enpresen jarduera komertziala eta esportatzailea sustatzea da. Hirugarren edizio honetan, kalitate handiko produktuak dituzten enpresen aldeko apustua egiten da berriz ere, eta euskal sektore horeca indartsuko erosleak, retail espezializatuko kategoriako erosleak, Espainia osoko kateak eta banatzaileak eta Europako eta mundu osoko gourmet produktuen eta edarien […]

  • Àngels Barceló Hoy por Hoy programarekin, Ficoban publikoari irekita

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Hoy por Hoy irrati saio liderraren edizio berezia 08:00etatik 12:20ra Ficoban. Àngels Barcelók zuzendutako tarteak mugikortasun jasangarrian jarriko du arreta, pertsonen ongizatearen funtsezko zati gisa eta hirien elementu eraldatzaile gisa.

  • Oposizio-lehiaketa. Goi-mailako Eskala Juridikoa. Enplegua finkatzeko prozesu berezia.

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Goi-mailako Eskala Juridikoko enplegua finkatzeko prozesu bereziaren oposizio-faseko proba. FICOBARA TOPOZ! Zatoz Ficobara Euskotrenen Lasarte-Oria > Hendaia linea erabiliz. Linea horretako Irun-Fiocba geltokia esparrutik metro gutxira dago. Ordutegi zehatzak Euskotrenen webgunean, aplikazio ofizialean eta 944 333 333 telefonoan kontsulta daitezke.

  • Oposizio-lehiaketa. Ibaiondo heziketa-zentroko hezitzaileak. Enplegua finkatzeko prozesu berezia.

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Ibaiondo heziketa-zentroko hezitzaileen enplegua finkatzeko prozesu bereziaren oposizio-faseko proba. FICOBARA TOPOZ! Zatoz Ficobara Euskotrenen Lasarte-Oria > Hendaia linea erabiliz. Linea horretako Irun-Fiocba geltokia esparrutik metro gutxira dago. Ordutegi zehatzak Euskotrenen webgunean, aplikazio ofizialean eta 944 333 333 telefonoan kontsulta daitezke.