Loading Ekitaldiak
  • This event has passed.

BASQUE CIRCULAR SUMMIT 2022 “Walking the talk”

23.11.2022 - 25.11.2022


Europako Hegoaldeko erreferentziazko ekitaldi presentziala da, eta Ekonomia Zirkularraren erronka garrantzitsuei buruz ohartaraztea eta euskal ekonomiarako sortutako aukerak aztertzea ditu helburu, bai eta euskal enpresek lankidetza publiko-pribatutik egindako lana nabarmentzea ere, Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Planaren helburuei laguntzeko.

Enpresari eta industriari zuzendutako hiru jardunalditan zehar, alderdi hauek landuko dira:

  • Europako Itun Berdeak bultzatutako Ekonomia Zirkularraren erronka eta aukera berriak euskal enpresei hurbiltzea.
  • Eusko Jaurlaritzak enpresei laguntzeko duen konpromisoa eta horren emaitzak erakustea (metodo berriak, tresnak, gidak eta eskuliburuak…).
  • Euskal enpresek Ekonomia Zirkularraren arloan garatutako lana eta lortutako emaitza berritzaileak (Basque Ecodesign Center, ETE Zirkularra Euskadi eta Ekoberrikuntza-proiektuak) helaraztea.
  • Irizpidea eskaintzea eta euskal enpresak, erakunde publikoak eta toki-erakundeak bultzatzea, bai eta konprometitutako gazteak ere, ekonomia zirkularraren aldeko apustua areagotu dezaten.
  • Euskadi enpresa-ekonomia zirkularrean “Europako hegoaldeko abangoardia” gisa bistaratzea eta nazioartean kokatzea.

Programa osoa hemen duzu eskuragarri.

Sarrera doakoa da saio guztietan, soilik aldez aurretik izena eman behar duzu. ***Izen-emate epea bukatu da. Infoirmazio gehiagorako:944 05 78 86***

 

 

Xehetasunak

Hasiera:
23.11.2022
Amaiera:
25.11.2022
Web gunea:
https://basquecircularsummit.eus/eu/

Antolatzailea

IHOBE
Phone
944 23 07 43
View Antolatzailea Website

Nola heldu

FICOBA
Avenida de Iparralde, 43
20302 - Irun
Gipuzkoa
España
+ Google Map
Telefonoa:
943667788