
- This event has passed.
‘Zirkularrak – Circulares’ erakusketa
23.11.2022 | 10:30 am - 27.11.2022 | 6:00 pm
‘Zirkularrak- Circulares’ erakusketa ibiltaria FICOBA erakustazokan izango da ikusgai azaroaren 23tik 27ra bitartean, Europako hegoaldeko ekonomia zirkularreko topaketarik handiena den Basque Zirkular Summit biltzarra dela eta.
‘Zirkularrak – Circulares’ erakusketa aukera bikaina da ekonomia zirkularrari buruzko ezagutza sustatzeko. Erakusketa zuzentzen zaie: herritarrei; enpresa ekoberritzaileen garapen arrakastatsuak ezagutzeko eta aplikatzeko interesa duten euskal enpresei; Euskadin ekonomia zirkularra bultzatzeko potentziala duten erakunde eta administrazio publikoei; Euskadiko eta nazioarteko klusterrei eta enpresa-elkarteei; edo Euskadiko eta nazioarteko ezagutza- eta berrikuntza-eragileei.
Ordutegia:
- Azaroak 23: 10:30 – 18:00
- Azaroak 24, 25, 26 eta 27: 10:00 – 18:00
