Loading Ekitaldiak

BASQUE CIRCULAR SUMMIT 2022

23.11.2022 - 25.11.2022


Europako Hegoaldeko erreferentziazko ekitaldi presentziala da, eta Ekonomia Zirkularraren erronka garrantzitsuei buruz ohartaraztea eta euskal ekonomiarako sortutako aukerak aztertzea ditu helburu, bai eta euskal enpresek lankidetza publiko-pribatutik egindako lana nabarmentzea ere, Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Planaren helburuei laguntzeko.

Enpresari eta industriari zuzendutako hiru jardunalditan zehar, alderdi hauek landuko dira:

  • Europako Itun Berdeak bultzatutako Ekonomia Zirkularraren erronka eta aukera berriak euskal enpresei hurbiltzea.
  • Eusko Jaurlaritzak enpresei laguntzeko duen konpromisoa eta horren emaitzak erakustea (metodo berriak, tresnak, gidak eta eskuliburuak…).
  • Euskal enpresek Ekonomia Zirkularraren arloan garatutako lana eta lortutako emaitza berritzaileak (Basque Ecodesign Center, ETE Zirkularra Euskadi eta Ekoberrikuntza-proiektuak) helaraztea.
  • Irizpidea eskaintzea eta euskal enpresak, erakunde publikoak eta toki-erakundeak bultzatzea, bai eta konprometitutako gazteak ere, ekonomia zirkularraren aldeko apustua areagotu dezaten.
  • Euskadi enpresa-ekonomia zirkularrean “Europako hegoaldeko abangoardia” gisa bistaratzea eta nazioartean kokatzea.

Xehetasunak

Hasiera:
23.11.2022
Amaiera:
25.11.2022
Web gunea:
https://basquecircularsummit.eus/eu/

Antolatzailea

IHOBE

Nola heldu

FICOBA