Views Navigation

Ekitaldiak

Today
  • Graduazio ekitaldi akademikoa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

    Ekitaldi pribatua.

  • Alardealdia 2025

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Alardealdia urtero egiten da, Irungo hainbat taldek antolatuta, alarde tradizionalerako dirua sustatu eta biltzeko. Bazkaria Ficoban izango da, 14:30etik aurrera, txu-txu trenak Urdanibia azoka-barrutiarekin lotuko duenean. Musika 22:00ak arte izango da.

  • Adeles Gipuzkoa Jardunadia – Lupusa eta Autozainketa: Otsoaren ondotik oinez

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Jardunadia - Lupusa eta Autozainketa: Otsoaren ondotik oinez Adeles Gipuzkoak Urteko Jardunaldira antolatzen du, Lupusean eta autozaintzan interesa duten paziente, senide eta profesionalei zuzendutako topaketa, ikaskuntza eta elkartrukerako gunea Aurten, jardunaldia 2025eko maiatzaren 31n egingo da. "Lupus eta Autozainketa - Otsoaren ondoan oinez" lelopean, gaixotasunaren eta ongizate integralaren hainbat alderdi jorratuko dituen programa oso eta aberasgarria prestatu […]

  • Gure Esku – Konferentzia Subiranista

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Konferentzia Subiranista: "Ahalmen politiko gehiago Euskal Herriarentzat, zertarako?" Programa:  10:00 - Harrera eta agurra 10:15 - Ahalmen politiko gehiago Euskal Herriarentzat, testuinguru globalean herri gisa aritu ahal izateko. Aurkezlea: Naroa Iturri Lizarribar. Urtzi Urrutikoetxea. Kazetari eta idazlea. Antton Rouget. Kazetaria. Maite Ubiria. Kazetaria. 10:45 - Ahalmen politiko gehiago Euskal Herriarentzat, euskal lurraldeen erabaki eta eragiteko […]

  • BIOTERRA 2025

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Euskadiko EKO azoka

  • 2025eko EAEko ehiza azterketen 2. deialdia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Azterketako ikasgaiak Ehiza-baimenaren eta ehizatzeko gaitasunaren azterketaren uztaileko 29ko 160/2014 Dekretuaren II Eranskinekoak izango dira. Informazio gehiago HEMEN

  • Workshop EmPACTi3

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Enplegagarritasun Ibilbidearen 2024-2025 ikasturteko laugarren tailerra egingo da. Tailer hori EmPACTi3 mugaz gaindiko unibertsitateen arteko proiektuak proposatzen du (POCTEFA 2021-2027 programak kofinantzatua).

  • San Martzial 2025 – Atrakzioak eta feriak

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    San Pedro eta San Martzial 2025 jaien harira Ficobako kanpoko aparkalekuan instalatutako feriak eta atrakzioak ekainaren 14ko larunbatetik uztailaren 2ra arte egongo dira zabalik, bi egun horiek barne. Aurten HIRU EGUN HERRIKOI izango dira PREZIO BEREZIEKIN: Ekainaren 14a, larunbata, ekainaren 18a, asteazkena eta uztailaren 2a, asteazkena Ondorengoak dira eguneko ordutegiak: EKAINAK 14, LARUNBATA: 17:00etatik 00:00etara […]

  • Cambridge azterketak

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España
  • IRUNGO KOADRILA EGUNEKO HERRI BAZKARIA ETA DISKOFESTA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Betti Gotti Euskara Elkarteak antolatuta, Irungo kuadrila eguneko bazkari herrikoia ekainaren 21an ospatuko da, San Pedro eta San Martzial jaien egitarauaren barruan.

  • ADINEKOEN OMENEZKO BAZKARIA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    3. pabiloian, Tsunami Orkestrak girotuta

  • La Burger Fest udarako edizioa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Abuztuaren 1etik 17ra, Ficoba burger-paradisua bihurtuko da. Urtarrilean 30.000 pertsona inguru bildu ondoren, uda honetan La Burger Fest itzuliko da gurera, ondo jatea ospatzea helburu bakar duen jaialdiarekin. La Burger Fest jaialdian ez dago lehiaketarik, ez epaimahairik, ezta domina banaketarik ere. Irabazle bakarra jendea da: 20 hanburgesa baino gehiago dastatzeko aukera izango dugu, estilo guztietako […]

  • VIVA EL CIRCO

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Abuztuaren 22tik 31ra, urteko ikuskizun familiar harrigarrienetakoaz gozatzeko aukera izango duzu: VIVA EL CIRCO, egunero emanaldi batekin Ficoban jarritako karpa handi batean. 📅 Datak eta ordutegiak 2025eko abuztuaren 22tik 30era: egunero emanaldi bat 18:30ean 2025eko abuztuaren 31n: emanaldi berezia 12:00etan 🕐 Ikuskizunaren gutxi gorabeherako iraupena: 90 minutu 📍 Kokapena Karpa Ficobako parkingaren esplanadan egongo da […]

  • BELDURREZKO ZIRKUA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Abuztuaren 22tik 31ra, murgildu umorea eta beldurra uztartzen dituen ikuskizun paregabe batean: EL CIRCO DEL MIEDO. Egunero emanaldiak Ficoban jarriko den karpa handi batean. Emozioz eta adrenalinez beteriko esperientzia, ez da ikusle guztientzat egokia, eta artista eszentriko nazioartekoek ezinezkoa dirudiena errealitate bihurtzen dute, gizakiaren mugak zalantzan jarriz. 📅 Datak eta ordutegiak 2025eko abuztuaren 22tik 30era: […]

  • SIFRA 75 URTE

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    SIFRA, Suministros Industriales Ferretería Ramón Álvarez-en 75. urteurrenaren ospakizun ekitaldia.

    Ekitaldi pribatua.

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Oposizio-Lehiaketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Gipuzkoako Foru Aldundiaren hautaketa-prozesua, oposizio-lehiaketa bidezko sarbiderako 2025.09.18 - C1 eta C2 sailkapeneko plazak deitu dira 10:00h Zortzi basozaintza plaza Bederatzi proiektu eta obretako laguntzaile teknikari plaza Bi prebentzio eta esku-hartze teknikari plaza 13:00h Bi irrati-igorle operadore plaza Zortzi funtzio anitzeko laguntzaile plaza Esteka: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/eusk/bog/2025/07/18/be250718.htm   2025.09.19 - A1 eta A2 sailkapeneko plazak deitu dira 10:30h […]

  • GIPUZKOAKO OUTLET AZOKA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Gipuzkoako Outlet Azokan, bisitariek modan, oinetakoetan, modako osagarrietan eta apaingarrietan, kirol arropan, etxeko tresnerian, etxerako produktuak, atseden-eremuko artikuluak... beherapenak aurkitu ahal izango dituzte. Sarrera 2 €-koa izango da, eta 12 urtetik beherakoentzat doakoa. Salmenta presentziala izango da soilik, leihatilan.

    2€
  • HABE AZTERKETA-DEIALDIAK

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Urriaren 3an eta 4an Ficobako pabiloietan euskara mailak egiaztatzeako azterketak burutuko dira. INFORMAZIO GUZTIA : https://www.habe.euskadi.eus/azterketa-deialdiak/webhabe00-edukiak/eu/  

  • BIDASOA K.Eren ohiko Batzar Nagusia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Ohiko Batzar Nagusia, 18:30etan lehen deialdian eta 19:00etan bigarrenean eta azkenekoan.

  • Tolosako Udalaren Oposizio-Lehiaketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Tolosako Udalaren lehen proba (teorikoa) egiteko deialdia, txanda libreanhamabi administrari plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Administrazio Orokorreko Administrazio Azpieskalako C sailkapen-taldeko C1 azpitaldeko sarbide orokorreko modalitatean. Azterketa 2025eko urriaren 7an (asteartea) egingo da, 11:00etan. Informazio gehiago HEMEN

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Oposizio-Lehiaketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Ogasuneko goi mailako teknikarien hemezortzi plaza oposizio-lehiaketa betetzeko hautaketa prozesuaren B atalaren azterketa urriaren 8an (asteazkena) ospatuko da, 9:30etan

  • Gipuzkoa IndustrySec-en 5. edizioa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Itzuli da Gipuzkoa Industrysec, ZIURek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako urteko zibersegurtasun industrialeko topaketarik handiena. Bosgarren edizio hau 2025eko urriaren 9an izango da, Ficoba azoka-esparruan, eta zibersegurtasunaren eta industriaren sektoreetako adituak bilduko ditu, zibersegurtasuneko ezagutzak, esperientziak eta estrategiak partekatzeko, industria-sareak arlo horretan dituen erronkei aurre egiteko. Zehazki, tokiko eta estatuko erakundeetako hamar bat ahots aditu bilduko ditu, CISOren zibersegurtasunaren […]

  • Donejakue Bidearen Lagunen Elkarteen Urteroko Topaketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Donejakue Bidearen Lagunen Elkarteen Urteroko Topaketa urriaren 10etik 12ra egingo da Irunen, eta Jacobi Irun-Bidasoako Jacobea Elkarteak antolatu du. Asteburu horretan, topaketara joaten diren pertsonek hainbat jarduera egin ahal izango dituzte, eta ekitaldia antolatzen duen elkarteak, kasu honetan Jacobi Irun-Bidasoako Jacobea Elkarteak, erromesaren bordoia emango dio beste elkarte bati, eta hark hurrengo urte osoan zainduko du, beste errelebo bat egin arte. Erromesaren funtsezko balioak islatzen dituen ekintza da, eta ibiltzeko ekintzan gauzatzen da. Topaketak Espainia osoko Donejakue Bideari lotutako 150 pertsona inguru biltzea espero da.

  • Aurrera Mugaz Gaindiko Enpresen Klubaren topaketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Aurrera Mugaz Gaindiko Enpresen Klubak bere kideentzako topaketa berria. Jardunaldian, parte hartzen duten enpresek lankidetza aukera berriak aztertuko dituzte, elkar hobeto ezagutzeko diseinatutako networking dinamiketan parte hartuko dute eta giro lasai eta hurbilean lunch bat partekatuko dute. Mugaz gaindiko enpresa sarea konektatzeko, inspiratzeko eta indartzeko hitzordua.

  • Los Muñecos de la Tarta – IX Ezkontza Azoka

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Zure ezkontza prestatzen ari zara? Asteburu bakar batean, jatetxerik onenak, argazkigintzako eta bideoko profesionalik onenak, bitxigintzako azken nobedadeak, ezkontzako oparitxo eta gonbidapenak, makillajeko azken joerak eta, horrela, egun berezi horretarako beharrezkoak diren zerbitzu guztiak osatu ahal izango dituzu. Joera eta proposamenen espazio bat, zure egun handian bezalaxe esperimentatu eta sentitu ahal izateko.

  • Ikasenpresa – Ikasleen Topaketa 2025

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Ikasenpresa Ikasleen Topaketan Lanbide Heziketako ikasleek beren ekintzailetza-proiektuak aurkezteko eta garatzeko, ideiak partekatzeko eta tailerretan ikasteko aukera izango dute, beren ideiak aberastu ahal izateko. Ekitaldia egun bakar batean egingo da, tailerretan parte hartuko duten ikasle gehiago biltzeko aukera emanez, besteak beste, adimen artifiziala, sormena, finantzak, komunikazioa, balioak eta STEAM. Egitura horri esker, ikaskuntza-esperientzia maximizatu ahal […]

  • LANEAN, mugaz gaindiko I. enplegu azoka

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Urriaren 23an, 9:00etatik 13:00etara, lan bila dabiltzan pertsonek Gipuzkoako, Nafarroako eta Akitaniako 55 enpresa baino gehiagoren eskaintzak eta elkarrizketak izango dituzte. Sarrera doan. Informazio eta eskaintza guztiak hemen: https://www.bidasoa-activa.com/

  • ANTZINAKO OBJEKTU. BILDUMA ETA VINTAGE AZOKA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Antzinako objektu, bildumazaletasun eta vintage azoka Irunen, Ficoban. Publikoarentzako zuzeneko salmenta, urriak 25 eta 26. Zatoz zure altxorra aurkitzera Ficobako 2. pabilioia beteko duten milaka piezen artean: altzariak, portzelanak, lanparak, bitxiak, beirateria, vintage arropa, antzinako panpinak, bildumazaletasuna, numismatika, zigiluak, postalak eta liluratuko zaituzten hainbat eta hainbat gai…URRIAREN 25EKO ETA 26ASTEBURUAN BAKARRIK. Ordutegia: 11.00etatik 21.00etara Sarreraren prezioa: 4€

  • GUREAK 50 URTE

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Gureak-en 50. urteurrenaren ospakizuna. Ekitaldi pribatua.

  • METREX Autumn Conference 2025

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    The Network of European Metropolitan Regions and Area

  • Kirol-azterketen deialdia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    ONP, JOP, Yateko Patroia eta Yateko Kapitaina titulazioetarako azterketa teorikoen 2025eko  3. deialdia. Ordutegiak: Oinarrizko Nabigaziorako Patroia (ONP): 16:00etan (45 minutu) Jolas Ontziko Patroia (JOP): 16:00etan (ordu 1 eta 30 minutu) Yateko Patroia: 16:00 Nabigazio modulua (ordu 1 eta 15 minutu) 17:45 Modulu generikoa (Segurtasuna – Meteorologia) (45 minutu) Yateko Kapitaina: 16:00 Nabigazio modulua (ordu […]

  • XXI. ARINDUZ jardunaldia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Arinduz Euskadiko Zainketa Aringarrien Elkartearen urteko jardunaldia, arlo soziosanitarioko profesionalei, elkarteei eta publiko orokorrari zuzendua, aldez aurretik izena emanda.

    Izena emateko epea urriaren 24ra arte egonen da zabalik

  • BELDUR PASABIDEA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Santiagoko Deabruak elkartea Pasaje del Terror ikonikoaren hemezortzigarren edizioarekin itzuliko da aurten. Oraingo honetan, ikusleek Pozosombrío del Diablo herri misteriotsuko kaleak zeharkatuko dituzte, izaki, susto eta iluntasunez betetako gune beldurgarria, 100 metro baino gehiagoko ibilbidean eta 10 gune tematikotan, 30 aktore ingururekin. SARRERAK – AURTEN ERE ONLINE  Sarrera 15 minutuko ordu-tarteetan antolatzen da, eta sarreraren […]

  • FICOAUTO, Aukerako ibilgailuen azoka

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Aukerako Ibilgailuen azokaren XIII. edizioak eskualdeko marka eta salerosle nagusiak bilduko ditu, bisitariei segmentu, gama eta mota guztietako ibilgailuak eskaintzeko: erdi-berriak, gerentzia-ibilgailuak, 0 Km, flotetatik eta renting-etik datozenak, preziorik onenetan.

  • NEXT-CARE III. TOPAKETA. Emaitzak eta ikaskuntzak

    Jardunaldi honen helburua ebidentziak partekatzea, mugaz gaindiko esperientziatik jasotako ikaskuntzak kontrastatzea eta bizi-luzerako berrikuntza-politikak bultzatzeko palanka berriak aktibatzea da.

  • “Muga: aukera edo oztopo?” – Bai Euskarari Elkartearen foroa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Gaiaren inguruko hainbat ertzen inguruan arituko dira, Nagore Arin Berria-ko kazetariak gidatuta: HITZALDIA: "Nola garatu zure enpresa mugaz gaindiko testuinguruan?" Joan Blanco. Bihartean proiektuaren koordinatzailea. KASU PRAKTIKOAK  Lansarean lan-ataria (Amaia Atxukarro) Elkar (Julen Agirrezabalaga) Izarkom (Iker Garaialde) Euskal Moneta (Nikolas Blain) Foroari buruzko informazio gehiago Izen-emateak

  • “Lateralitatea eta Ikasketa” ikastaroa, Jordi Catalán Balaguer Doktorearekin

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    EGITURA: Lateralitatearen oinarri neurologikoak eta garapena. Eskola-ikaskuntzetan duen inplikazioa. Trebetasun bisualak eta lateralitatea. Lateralitate-nahasteetan ohikoenak diren sintomak. Lateralitatearen eta dislexiaren arteko lotura. Aurrelateralitatea eta lateralitatea ebaluatzeko testak. Lateralitate-nahaste ezberdinen tratamendu terapeutikoa. Lateralitate berantiarra, gurutzatua, kontrajarria eta baldintzatua. Lateralitate-nahasteak dituzten haurrentzako egokitzapenak eskolan.   Kurtsoren ordutegia : 10:00-13:00 / 15:30 - 18:30 Izen-emateak [email protected] helbidean.

  • Hondarribiko Udalaren hautaketa prozesuak

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Hondarribiko Udalaren hautaketa prozesuak, oposizio-lehiaketa bidezko sarbiderako: Administrazio orokorreko teknikari (kontratazio arduraduna) plaza bat. Hirigintzako Administrazio Orokorreko teknikari plaza bat. Bi arkitekto plaza.   Informazio gehiago HEMEN

  • Lurraldebusen autobus berrien aurkezpena

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Modernizazioa, pertsonen eta Gipuzkoaren zerbitzura Jendaurreko ekitaldia. FICOBAko 3.Pabiloian. 

  • GIPUZKOAKO ZAINDARI

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    2025eko Turismo Sarien banaketa-gala. Gonbidapen bidezko ekitaldia.

  • BE VEGGIE, Euskadiko jaialdi beganoa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Euskadiko jaialdi beganoa Ficoban 2025eko abenduaren 6tik 8ra, Be Veggie Ficobara itzuliko da, Euskadiko jaialdi begano bezala inoiz baino sendotuago. Helburua argia da: elikadura %100 begetala, kontsumo arduratsua eta jasangarritasuna sustatzea, publiko orori egokitutako esperientzia batean. Sarrera doakoa da, eta jarduerak guztiontzat pentsatuta daude. Horrela, jaialdiak komunitatea biltzen du, jakin-mina pizten du eta ohitura osasungarriak […]

  • Aitortza ekitaldia Antxon Lafonti

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Aitortza ekitaldia GAINDEGIAko sortzaile-kide, Baionako merkataritza eta industria ganbarako zuzendari eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko presidente izan zen Antxon Lafonti.

  • “44 tona indarrean, azterketa eta eraginak” jardunaldia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Uztailaren 23an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean PJC/780/2025 Agindua, gehieneko pisuetan eta dimentsioetan aldaketak sartzen dituena, bai eta multzo euro-modularren erabileran eta baimenean ere. Hiru hilabete geroago, urriaren 23an, indarrean sartu ziren lurralde nazional osoko barne-garraiorako 44 tonak. Zisterna-ibilgailuek izan ezik (44 tona garraiatu ahal izango dituzte 2026ko urtarrilaren 23tik aurrera), hori egiteko gaitasun teknikoa […]

  • URTE AMAIERAKO GALA – 22 ACADEMY

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Datorren abenduaren 20an, 22 Academyk Urte Amaierako Gala ospatuko du Ficoban, oso ekitaldi berezia, non eskolako ikasleek ikasturtearen hasieratik ikasitako guztia erakutsiko duten. Aukera paregabea talentuz, ahaleginez eta dantzarako grinaz betetako eszenaratzeaz gozatzeko. Aurten bi saio izango dira galan, familia eta ikusle guztiak hartu ahal izateko: Lehen saioa: 17:00 Bigarren saioa: 18:30 Erakustaldiak adin guztietako […]

  • bueltan da La BURGERFEST!

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Urtarrilaren 29tik otsailaren 1era, La Burger Festek FICOBAn lur hartuko du berriro, urtea behar den bezala inauguratzeko: burgers basatiak, eta hotzari buruz ulertzen ez duen giroa. Publiko guztientzako hitzordu gastronomikoa, DOAKO SARRERA ETA APARKALEKUAREKIN. Euskotren Ficoba-Irun tren geltoki propioa. Ordutegiak Ostegun eta ostirala 18:00-00:00 Larunbat eta igandea 13:00-00:00   Foodtruck-ak Hanburgesak ARDE Gourmet: La Fantasmada […]

  • AFOMEF lurraldeak eraldatu eta Europa hurbiltzen duten proiektuak

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Jardunaldiak AFOMEFen gobernantzan parte hartzen duten erakunde ordezkari instituzionalak, POCTEFA programako arduradunak eta Europako Batzordeko adituak bilduko ditu, baita proiektuak gidatzen eta gauzatzen dituzten talde teknikoak, tokiko erakundeak eta mugaz gaindiko lankidetzaren funtsezko eragileak ere.

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Oposizio-Lehiaketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    B ATALAren ondorengo azterketen deialdia:   9:30h -   Balio anitzeko laguntzaileen 8 plaza 13:00h - Irrati-igorle operadoreen 2 plaza

  • Workshop EmPACT i3

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Enplegagarritasun Ibilbidearen 2025-2026 ikasturteko bigarren tailerra,  EmPACTi3 mugaz gaindiko unibertsitateen arteko proiektuaren eskutik datorrena (POCTEFA 2021-2027 programak kofinantzatua).

  • Raid Solidarioa – Twing Raid 2026

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Ezinbesteko hitzordu solidario eta abenturazale gisa finkatu ondoren, Twing Raid raid solidarioak 2026ko otsailaren 24ean hartuko du berriro irteera FICOBAn eta 10 egunetan zehar 1000 parte-hartzaile inguruk 500 Twingo-etan 4000 kilometro egingo dituzte Marrakechera iritsi arte. Restos du Coeur ekimenari esker, parte hartzaileek ekarritako elikagaien eta higiene-produktuen 2.000 kg kolektibo behartsuei banatuko zaizkiela aurreikusten da. […]

  • Antxeta Irratia 25 urte

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    25 urte dira Antxeta Irratia Bidasoa eskualde zabaleko uhinak euskaraz astintzen hasi zenetik

  • Andaluziako Eguneko Sevillana Topaketa Ficoban

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Sevillana Topaketa Ficoban Andaluziako Eguna ospatzeko aukera paregabea da, musika, dantza eta gastronomia tradizionala uztartzen dituen jai-egun batekin. Ekitaldi honek sevillanak maite dituzten pertsonak biltzen ditu, giro hurbil, parte-hartzaile eta publiko guztientzako egokian. Gainera, Ficobako azpiegitura eroso eta irisgarriak ospakizuna lasai eta atsegin bizitzeko aukera ematen du. Topaketa 12:00etan hasiko da, bazkaria 14:00etan izango da, […]

  • Irungo Udalaren oposizio-lehiaketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Administrazio Orokorreko goi-mailako teknikariaren 5 plaza betetzeko prozesuaren bigarren ariketa. Probak 2 ordu eta erdi iraungo duela aurreikusten da. Informazio gehiago HEMEN

  • XI. IRUN EKINTZAN SARIAK: IRUN INNOVA, IRUN TRANSFORMA.HIRI-ONDAREA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Irun Ekintzan Sarien helburua berrikuntzaren kultura sustatzea eta hiriko enpresa-sarea modernizatzen laguntzea da, berrikuntza zeharka bultzatuz enpresaren esparru guztietan eta tokiko jarduera ekonomikoaren sektore guztietan.

  • CARAVANTUR, Caravaning, Camper eta Furgoneten azokaren 10. edizioa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Caravantur azokaren hamargarren edizioa Ficobara itzuliko da, autokarabana, kanper, furgoneta eta caravaning osagarrien erakusketa, salmenta eta alokairuarekin. Anima zaitez, eta goza ezazu azokak eskaintzen dizkizun eskaintza eta berritasunez. Azokara zure etxeko animaliarekin joateko aukera izango duzu, betiere lotuta eta jabearekin batera badoa. Ordutegiak: Ostirala, martxoak 6: 16:00-20:00 Larunbata, martxoak 7: 10:00-20:00 Igandea, martxoak 8: 10:00-19:00 Informazio gehiago; HEMEN

  • Eskola Kirolaren Gipuzkoako Jira

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Eskola Kirolaren programan hainbat egokitzapen egin behar izan dira azken hilabeteetan, auzitegietako ebazpen ezberdinek eraginda. Testuinguru horretan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta lurraldeko eragileek helburu berari eusten diogu: Gipuzkoako eskola-ume guztiei kirol-hastapen egokia eta kalitatezkoa bermatzea. 2025eko abenduan, Gipuzkoako Batzar Nagusiek aho batez onartutako txostenak ereduaren etorkizuneko pausoak markatuko ditu. Dokumentuan proposatutako irtenbideak garatzeko, ezinbestekoa izango […]

  • KREA BIDASOA 2026

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Bidasoa bizirik elkarteak Krea Bidasoa antolatu du esperientziak trukatzeko, harremanak egiteko, lankidetza-aukerak identifikatzeko eta enpresa-proiektu eta joera berriak ezagutzeko.

  • 4. IPARDIS BASCO AZOKA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    4. Expo Ipardis Basco 2026 azokak ostalaritzako, sukaldaritzako eta elikadurako profesionalak bilduko ditu berriro Ficoban, sektoreko berrikuntzak aurkezteko eta kalitatezko merkataritza-harremanak sustatzeko diseinatutako jardunaldi batean. Azoka profesionala da, Ipardis eta Basco banatzaileek sustatua, eta bere ikuspegi praktikoagatik eta horeca kanalari zuzendutako hornitzaileen, marken eta irtenbideen hautaketa zainduagatik nabarmentzen da. 2026ko edizioak gune pribilegiatua eskainiko du produktu berritzaileak deskubritzeko, joerak ezagutzeko, sinergiak sortzeko eta Euskal Herriko, Nafarroako, Akitaniako eta inguruko beste lurralde batzuetako enpresen arteko lotura sendotzeko. Ezinbesteko hitzordua da merkatuaren beharrei aurrea hartu nahi dietenentzat eta beren sare profesionala bultzatu nahi dutenentzat, hurbileko eta balio erantsi handiko giroan. Profesionalentzako doako sarrera, formularioa betez eta sarreran gonbidapena erakutsiz.

  • Workshop EmPACT i3

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Enplegagarritasun Ibilbidearen 2025-2026 ikasturteko hirugarren tailerra,  EmPACTi3 mugaz gaindiko unibertsitateen arteko proiektuaren eskutik datorrena (POCTEFA 2021-2027 programak kofinantzatua).

  • MUBIL Mobility Expo 2026

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Europako hegoaldeko mugikortasun jasangarriaren balio-katearen azoka profesionala da: garbia, irisgarria, segurua eta konektatua. Eragile publiko eta pribatu nagusiak biltzen diren gunea da. Bertan, egungo beharrak eta mugikortasun jasangarriaren etorkizuneko erronkak konponbidean daude.

  • ADI BIDASOA topaketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, ADI BIDASOA antolatu zuten martxoaren 27an FICOBAn. Hirugarren edizio hau Bidasoa Txingudin kirola egiteari buruzkoa izango da. Topaketa hasteko, kirolaren egungo testuinguruaren sarrera egingo da mugaz haraindiko eremuan, kirolak lurralde-kohesiorako tresna gisa duen ahalmenaren adibide izango diren lau lekukotza eta esperientzia errealeko multzo bati bide emateko: • […]

  • XIX. Nazioarteko Katu Erakusketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Nazioarteko Katu Erakusketak  arraza anitzeko katuak ikusteko aukera eskainiko du. Katuak Nazioarteko Txapeldun, Nazioarteko Txapeldun Handi, Europako Txapeldun edo Europako Txapeldun Handi tituluak lortzeko lehiatuko dira.

  • Criaturas Jurásicas – Dinosauro animatronikoen erakusketa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Bizi ezazu familia osoarentzako esperientzia paregabe bat historiaurreko mundu batean zehar, non dinosauroak mugitu, arnasa hartu eta orro egiten duten zure begien aurrean. Ibilbidean zehar espezie bilduma ikusgarri bat ezagutu ahalko duzu, Tyrannosaurus Rex edo Velociraptor bezalako haragijaleetatik belarjale eta hegalari handietaraino. Gainera, erakusketak jarduera interaktiboak biltzen ditu, hala nola paleontologia guneak, fosilak, gaztelu puzgarriak, […]

  • Ondorengotzei buruzko jardunaldia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Herentzia bat nola planifikatu ulertzen du, eta arazo legalak, fiskalak eta familiarrak saihesten ditu, Pagoa Consultoras by Talenomek antolatutako doako jardunaldi horretara joanda. Izen emateak hemen.

  • FLASHBACK 2026

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    FLASHBACK itzuli da eta aurten are epikoagoa izango dela agindu du!
    Apirilaren 18an, Ficoba gau ahaztezin baten agertoki bihurtuko da. Presta zaitez zure bizitzako unerik onenak musikarik onenarekin, espero ez dituzun ezustekoekin eta beste inon aurkituko ez duzun energia basatiarekin berpizteko.

  • Bidasoa Eskualdeko Lanbide Heziketako Azoka Ficoban

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Bidasoa Eskualdeko Lanbide Heziketako Azoka Ficoban izango da 2026ko apirilaren 21ean, eskualdeko gazteei Lanbide Heziketako aukerak gerturatzeko helburuarekin. Ekimen honek ikasleen orientazioa erraztu nahi du, etorkizun profesionala modu informatuan aukeratzeko aukera eskainiz. Gainera, azokan parte hartzen duten ikastetxeek —CIFP Bidasoa LHII, CIFP Plaiaundi LHII, Irungo La Salle eta Mendibil Prestakuntza Zentroa— euren prestakuntza eskaintza aurkeztuko […]

  • GIPUZKOAKO TXAKUR ERAKUSKETA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    GIPUKOAKO NAZIOARTEKO TAKURREN AZAROA GIPUKO TAKUR KLUBAK urtero antolatzen duen ekitaldi ospetsua da

  • Euskara-mailak egiaztatzeko azterketaldia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Euskara mailen egiaztapena maiatzaren 7, 8 eta 9an Ficobako pabiloietan Informazio gehiago hemen.

  • Erbestearen oroimen eta omenaldi eguna

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Irungo alkate Cristina Labordak iragarri duenez, aurten, hirian egingo da Memoria Demokratikorako Estatu Idazkaritzak Erbestearen Biktimak Omentzeko Egunaren bueltan antolatzen duen ekitaldi instituzionala. 11:30etik aurrera izango da, Ficobako auditoriumean, eta Irun eta Abenida zubia memoria demokratikoa berreskuratzeko erreferentziazko leku bihurtuko ditu. Ekitaldiak ordubete inguru iraungo du, eta biktimei eta haien senideei eskainitako omenaldi batek, musika […]

  • Cluster Eguna 2026 – Retail eta horeca kontsumo eredu berrien aurrean

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Basque Food Clusterrek Cluster Eguna ospatzen du, Euskadiko elikaduraren erreferentziazko ekitaldia. Hitzordu saihestezina da euskal elikagaien sektorean, eta urtero enpresetako profesionalak eta ekosistemako eragileak biltzen ditu, balio katearen etorkizuna elkarrekin partekatu, konektatu eta eraikitzen jarraitzeko. Edizio honetan, kontsumo-ereduen bilakaerari eta horiek retail eta horekan duten eraginari helduko zaie. Bi kanalen arteko mugak desitxuratzen diren testuinguru […]

  • LANEAN, MUGAZ GAINDIKO II. ENPLEGU AZOKA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Lanean Mugaz Gaindiko II. Enplegu Azoka  (Poctefa EFA 154/04), maiatzaren 21ean Ficobako azoka-barrutian egingo dena, topaketa bat da. Bere helburu nagusia da langileak behar dituzten enpresei eta lana bilatzen duten pertsonei elkargune bat eskaintzea, bertan beren hautagaitzak aurkeztu eta hautaketa-prozesuak egin ahal izateko. Azokan Euskadiko, Nafarroako eta Frantziako enplegu-zerbitzuak egongo dira, baita mugaren bi aldeetako […]

  • Enplegu publikoaren deialdiak – Gipuzkoako Foru Aldundia

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Datorren maiatzaren 26an, Ficoban enplegu publikoko hainbat deialditako probak egingo dira. C2 azpitaldea Ordua: 10:30 OP2025/08 Garbikuntza-jantokiko langilea OP2025/09 Gidaria OP2025/10 Ingurumeneko langilea OP2025/11 Sukaldari laguntzailea OP2025/12 Suhiltzailea C1 azpitaldea Ordua: 13:30 OP2025/05 Instalazioetako teknikari laguntzailea OP2025/06 Laborategiko teknikari laguntzailea OP2025/07 Zerga agentea Izangaiei  garaiz etortzea eta aurrez euren deialdiaren informazio ofiziala berrikustea gomendatzen zaie. […]

  • EmPACT i3: 25-26 ikasturteko emaitzen aurkezpena

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Enplegagarritasun Ibilbidearen 2025-2026 ikasturteko emaitza aurkezpena,  EmPACTi3 mugaz gaindiko unibertsitateen arteko proiektuaren eskutik datorrena (POCTEFA 2021-2027 programak kofinantzatua).

  • BIOTERRA 2026, Euskadiko EKO azoka

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Osasuna zuretzat, osasuna planetarentzat. Ekologikoa hobeto bizitzeko mugimendu kolektibo gisa.Bioterra eboluzionatzen ari da eta Bioterra berria osasunaren inguruko mugimendu bat da, bere sustraia arlo ekologikoan aurkitzen duena. Gaur egun, inoiz baino gehiago, ulertzen dugu osasuna elikadura ekologikoaren, kosmetika naturalaren, moda iraunkorraren, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta mugikortasun kontzientearen arteko elkargunea dela.Izan ere, ekologikoa ez da ingurumen-aukeraketa […]

  • V FUTBOL SARIAK 2025-26 GALA DEL FUTBOL DE GIPUZKOA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Stadium Galen mendeurrena dela eta, Gipuzkoako Futbol Federazioak ekitaldi bat ekarriko du Irunera, denboraldiko kirolari nabarmenenak eta gure lurraldeko futbolaren alde lan egiten duten pertsonak saritzeko.

  • Brioche Pasquier Irun 20. urteurrena

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Ekitaldi pribatua. Brioche Pasquier Irun enpresako langileek 20. urteurrena ospatuko dute, Irungo Bentak auzoko fabrikan lehen ekoizpen-lerroa abian jarri zutenetik.

  • 2026ko San Martzial jaietako atrakzioak eta barrakak Ficoban

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    San Pedro eta San Martzial jaietako barrakak eta atrakzioak Ficobako kanpoko aparkalekura itzuliko dira aurten ere. Ia hiru astez, haurrek zein helduek atrakzioez, jolasez eta jai giro apartaz gozatzeko aukera izango dute familia osoarentzako prestatutako gune batean. Egun bereziak Atrakzioek prezio bereziak izango dituzte egun hauetan: Ekainaren 13a, larunbata Ekainaren 18a, osteguna Uztailaren 2a, osteguna […]

  • Irailean fakturazio elektronikoa iritsiko da Frantziara: aldaketa abian da.

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Saioan, araudiak nori eragiten dion, funtsezko epeak eta garaiz egokitzeko beharrezkoak diren ekintzak azalduko dira, modu praktikoan. Gainera, partekatuko da Talenomek nola lagun dezakeen aldaketa modu errazean eta konplikaziorik gabe ezartzeko. Informazio gehiago HEMEN 

  • Mugaz Gaindiko V Mini Olinpiadak

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Ekainaren 17an, Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudiko Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, Bidasoa-Txingudiko eskola arteko Mini Olinpiaden edizio berri bat antolatuko dute. Jardunaldi honen bidez, Irun, Hondarribia eta Hendaiako haurrek eskualdeko kirol eskaintza ezagutzeko aukera izango dute, jolasa eta dibertsioa oinarri direla. FICOBA erakustazokan hogei bat tailer eta jarduera antolatuko dira 2014 eta 2018 artean […]

  • IRUN 2040 Plan Estrategikoa

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Irun 2040ra arte gidatuko duen garapen-orria zehaztuko duen plan honen Batzorde Sustatzailearen jardunaldi parte-hartzailea.

  • Herri Bazkaria eta Diskofesta 2026

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Betti Gotti Euskara Elkarteak antolatuta, Irungo kuadrillen bazkari herrikoia ekainaren 20ean ospatuko da, San Martzial jaien egitarauaren barruan. IZEN-EMATEA / TXARTELEN EROSKETA Izen-ematea www.bettigotti.eus webgunearen bidez egingo da, maiatzaren 28an, osteguna, 12:00etatik aurrera. Koadrila bakoitzak webgunean argitaratuko den galdetegia bete beharko du, honako datu hauek emanez: Izena eta 2 abizenak NAN zenbakia Adina eta jaiotze […]

  • Adinekoen omenaldi-bazkaria 2026

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Sanpedro eta Sanmartzialetako egitarauaren barruan adinekoentzat antolatu ohi den bazkaria uztailaren 1ean izango da, asteazkena, 14:00etatik aurrera, Ficoban. Irunen erroldatuta dauden eta 2026ko ekainaren 24rako 65 urte bete dituzten pertsonek parte har dezakete ekimenean. Nahi dutenentzat autobus zerbitzua jarriko da 12:30ean Fermin Calbeton kaleko autobus geltokitik Ficobaraino. Azken irteera 13:30ean izango da. 17:00etatik aurrera, autobusa […]

  • LEVEL UP PRESTAKUNTZA EKITALDIA

    FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun, Gipuzkoa, España

    Zure negozioaren hazkundea ez da zorte kontua, estrategia kontua baizik. Orain salmenten kontrola hartzen duenak fakturazioaren egonkortasuna eta etorkizuna bermatzen ditu.
    Doako konferentzia, aldez aurretik izena emanda.