Loading Ekitaldiak

Herri Bazkaria eta Diskofesta 2026

20.06.2026 | 2:15 pm - 8:30 pm


Betti Gotti Euskara Elkarteak antolatuta, Irungo kuadrillen bazkari herrikoia ekainaren 20ean ospatuko da, San Martzial jaien egitarauaren barruan.

IZEN-EMATEA / TXARTELEN EROSKETA

Izen-ematea www.bettigotti.eus webgunearen bidez egingo da, maiatzaren 28an, osteguna, 12:00etatik aurrera.

Koadrila bakoitzak webgunean argitaratuko den galdetegia bete beharko du, honako datu hauek emanez:

  • Izena eta 2 abizenak
  • NAN zenbakia
  • Adina eta jaiotze data
  • Mugikor zenbakia
  • Herria
  • Koadrilak adostutako goitizen motza
  • Guztira zenbat txartel nahi diren
  • Dieta bereziak: zenbat eta zeintzuk

Eskaera behar bezala bidali ondoren, baieztapen-mezu bat jasoko da.

Antolakuntzak egun batzuk beharko ditu eskaera guztiak kudeatzeko. Ondoren, email bat bidaliko zaio koadrila bakoitzeko arduradunari, eskaera baieztatu eta ordainketa egiteko.

ORDAINKETA

Ordainketa honako modu hauetan egin ahal izango da:

  • Bizum bidez
  • Txartel bidez

 

Informazio gehiago HEMEN

Xehetasunak

  • Data: 20.06.2026
  • Ordua:
    2:15 pm - 8:30 pm

Antolatzailea

Nola heldu

FICOBA
Avenida de Iparralde, 43
20302 - Irun
Gipuzkoa
España
+ Google Map
Telefonoa:
943667788