Views Navigation

Ekitaldiak

Today
Egun osoa

Euskampus Bordeaux Eguna 2026

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun

Urriaren 15ean eta 16an, 2026ko Euskampus Bordeaux Egunean elkartuko gara, Mugaz Gaindiko Campusa ospatzeko. Espazio bizia da, eta lurraldearekiko errotzea eta nazioartera irekitzea sustatzen ditu; bultzada bikoitza, bi unibertsitate publiko handik, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bordeleko Unibertsitateak, Tecnalia Korporazio Teknologikoak eta Donostia International Physics Center zentroak partekatzen duten —eta urtez urte berritzen duten— anbizioaren adierazpena, euroeskualdeko eta Europako aliatuekin batera; izan ere, hamabost urte baino gehiago daramatzate zubiak josten, ezagutza sortzen, aukerak bultzatzen eta komunitatea egiten