Giza Eskubideei buruzko Foroa “Tokiko aktoreen papera haien defentsan eta sustapenean”

FICOBA Avenida de Iparralde, 43, Irun

Hausnarketa-gune honetan, Giza Eskubideen aldeko lanean adituak diren hainbat gizarte-eremuetako pertsonak eta erakundeak biltzen dira, hainbat kolektibok testuinguru edo gizarte-errealitatetan jasaten dituzten eskubide-urraketei begiratzeko, eta, era berean, udalerri mailan eskubide horien urraketaren inpaktua murrizteko eta herritarren bizi-baldintzak hobetzeko egiten den lanean sakontzeko.