
Ikasenpresa – Ikasleen Topaketa 2026
21.10.2026
Ikasenpresaren Ikasleen Topaketa urteroko hitzordua da, eta Ikasenpresa ekintzailetza-programan parte hartzen duten FP Euskadiko ikasleek aukera izaten dute esperientziak partekatzeko, ideiak trukatzeko eta ekintzailetza-gaitasunak garatzeko, horretarako antolatutako tailerren bidez.
Ekitaldia urrian egingo da Euskadiko hiru lurraldeetan, eta Gipuzkoan, Ikasenpresa programan parte hartzen duten ikasle guztiak FICOBAn bilduko dira jardunaldi bakarrean. Ekimena topaketarako eta ikaskuntzarako gune bat da, eta lankidetza, esperientzien trukea eta ekintzailetzarekiko interesa duten gazteen arteko sareak sortzea sustatzen ditu.
Topaketa hauen eta Ikasenpresa programaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta iTlent Talentuaren Euskal Institutuak talentuaren garapenarekin eta aukerak identifikatzeko, erronkei aurre egiteko eta horiek hazkunde-aukera bihurtzeko gai diren ekintzaileen prestakuntzarekin duten konpromisoa berresten dute. Era berean, talde-lana eta gizarte-, kultura- eta ekonomia-balioa sortzea bultzatzen dituzte, pertsonen ongizateari eta ingurunearen garapen iraunkorrari lagunduz.
