
III. Lanean Mugaz Gaindiko Enplegu Azoka
22.10.2026 | 9:00 am - 1:30 pm
Lanean Mugaz Gaindiko III. Enplegu Azoka Ficobara itzuliko da, enpresen eta enplegu bila ari diren pertsonen arteko topagune gisa.
Jardunaldian, bertaratzen direnek lan-eskaintzak ezagutu, hautagaitzak aurkeztu, enpresekin zuzenean harremanetan jarri eta hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izango dute, baita mugaz gaindiko enpleguari eta lan-mugikortasunari buruzko informazioa eta baliabideak eskuratu ere.
Azokan Euskadiko, Nafarroako eta Frantziako enplegu-zerbitzuak egongo dira, baita mugaren bi aldeetako tokiko enplegu-erakundeak ere.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan Bidasoa activa erakundearekin (943 509 600).
