Loading Ekitaldiak
  • This event has passed.

UNIBERTSITATERA SARTZEKO EBALUAZIOA

8.06.2021 - 10.06.2021


Datozen ekainaren 8an, 9an eta 10ean (ohiko deialdian) eta uztailaren 6an, 7an eta
8an (ezohiko deialdian) egingo dira 2021-2022 ikasturtean Unibertsitatera Sartzeko
Ebaluazioko azterketak. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzako
Hezkuntza Sailak elkarlan estuan jardun dute ikasturte osoan, USE proba osasunbermerik handienekin burutu dadin.
Egungo egoera aintzat hartuta, unibertsitate publikoak eta Hezkuntza Sailak ohi baino
egoitza kopuru handiagoa mantendu dute azterketak osasun-baldintzarik onenetan
egin daitezen. Horrela, aurtengo proban, EHUren hiru campusetako ohiko egoitzei
beste hiru batuko zaizkie: BEC Bizkaian, FICOBA Gipuzkoan eta Iradier Arena Araban.
Iazko esperientzia positiboa gogoan, ordutegia berregin da aurten ere higiene-,
segurtasun- eta antolaketa-neurriak betetzen direla bermatzeko, bai eta ikasleen
itxaronaldiak eta atsedenaldiak hobetzeko ere. Parte-hartzaileek azterketa egiteko
behar duten idazmahaiko materiala eraman beharko dute, nork berea, (boligrafoak,
erregelak, kalkulagailua…), eta ezarritako gutxieneko segurtasun-distantzia mantendu
beharko dute, aldi oro. Maskara uneoro erabiltzea ere nahitaezkoa izango da.
Ikasgelara sartu aurretik, pertsona guztiek eskuak garbitu beharko dituzte urarekin eta
xaboiarekin, edo geletarako sarbideetan jarritako soluzio hidroalkoholikoarekin.
Dagokion epaimahaiko buruak edo idazkariak emandako jarraibideak bete beharko
dira beti.

Xehetasunak

Hasiera:
8.06.2021
Amaiera:
10.06.2021

Nola heldu

FICOBA
Avenida de Iparralde, 43
20302 - Irun
Gipuzkoa
España
+ Google Map
Telefonoa:
943667788