Europar Batasuneko proiektu lehiakor bat da, FEDER funtsek diruz laguntzen dutena, POCTEFA deialdiaren baitan. Egitasmoa hiru erakunderen artean garatu da: Etcharry Formation Développement, Nazaret Zentroa eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte Laneko Saila. Sarea proiektuaren oinarria da gizarte esparruko profesionalak hurbiltzea (haurrak eta mendekotasuna duten adineko pertsonak babestea).
Sarea proiektuak mugaz gaindiko profesionalen trukea proposatzen du, gizarte esku hartzearen esparruan (haurrak eta mendekotasuna duten adineko pertsonak babestea). Ekimen honen helburua da mugaren bi aldeen artean jakintza trukatzeko dinamikak eta tresnak bideratzea, horrela jardunbide egokiak ezagutzeko eta etorkizunean transferentziak eta egokitzapenak egin ahal izateko. Horiei esker lanbideko eta prestakuntzako jardunbideak koherenteak izatea lortu nahi da, hala, onuradunek arreta eta laguntza hobea izan dezaten.