FICOBA: BERRIZ ELKARTZEKO GOGOA

Pozik gaude Ficobako ateak berriro zabaltzeaz esperientzia berriak bizitzeko.

Berriro elkartu ahal izateko, prestatzen aritu gara, higiene eta osasun neurriak hartzen, gure espazioak berrantolatzen, soluzio teknologikoak gehitzen eta proposamen berriak bilatzen.

Gure ahaleginak bisitariak eta edukiera kontrolatuko dituen sistema automatizatu batekin hornitzera bideratu ditugu. Denbora errealean Erakustazokaren pasabide eta ate guztietan banatutako sistema optiko baten bidez, betetze eta jendetzari buruzko informazio zehatza eskainiko duena espazio desberdinetara.

Mila esker itzultzeagatik!

PRESTATU ZURE BISITA

  • Kontsultatu Ficobaren webgunean, edo joan nahi duzun ekitaldiaren webgunean, jende gutxien biltzen duten ordutegiak.
  • Ekitaldiari buruzko informazioa online egongo da eskuragarri: jarduerak, planoak, etab.
  • Irakurri arretaz Ficobak hartu dituen segurtasun eta higiene neurri guztiak.
  • Sarrerak online erosi edo erreserbatu, ekitaldiak hala eskatzen badu.

FICOBARA IRISTEA

  • Erabili eskura izango duzun gel hidroalkoholikoa.
  • Tenperatura-hartuneak egin ahal izango dira.
  • Gogoratu maskara uneoro eramatea.
  • Informazio ohar guztiak eta Ficobako langileenak errespetatu.
  • Ilarak badaude, eutsi segurtasun distantziari, lurreko markak kontutan hartuta.

BISITAN

  • Ficobako espazioen antolaketa eta mugikortasuna berriz diseinatu ditugu, urruntze eta higiene neurriak bermatzeko.
  • Jende gehien ibiltzen den guneen garbiketa indartu dugu, eta barruko espazioetako airearen berrikuntza mailak handitu ditugu.
  • Zure erosotasunerako eta segurtasunerako, edukiera kontrolatuta mantenduko dugu uneoro gure edukieraren % 50 baino gutxiagorekin.
  • Gogoratu maskara uneoro erabiltzen.
  • Ahal dela, txartel bidezko ordainketa erabili.
  • Gogoan izan osasun zerbitzua dugula ekitaldietan zehar.
  • Zalantzarik baduzu, kontsultatu gure langileei, behar bezala identifikatuta egongo dira.