Gero eta jende gehiagok egiten du nagusiki barazkiz osatutako elikaduraren alde. Estatuan beganoei buruz egindako inkesta nagusiak dioenez –ProVeg Internacional eta VeganaGal erakundeek egin dute–, elikatzeko ohiturak aldatzen ari gara, jasangarritasun arrazoiak eta animaliekiko enpatia direla medio [https://proveg.com/es/que-hacemos/compromiso-corporativo/encuesta-poblacion-veggie-espana/].
Batez ere, 25 urtetik 34 urtera bitartekoen artean eta 35 urtetik 44 urtera bitartekoen artean jazotzen ari da ohitura aldaketa: hurrenez hurren, % 44 eta % 27. Oraindik ere beganoak emakumezkoak dira nagusiki, eta bada bitxikeria bat: oro har, uste dugu elikadura beganoa modernoa dela, eta “kalekumeena”, baina, inkestaren arabera, proportzioan, begano asko daude landa ingurunean.
Gauza bat argi dago: beganismoa joera hutsa baino askoz ere gehiago bihurtu da. Bada, mugimenduari erantzun nahian, martxan dira Be Veggie jaialdiaren laugarren ediziorako prestakizunak.
Hasteko, jaialdiaren webgunea berritu da, egitura soil eta oso bisuala instalatuta. Haren bidez emango da edukien berri: erakusketariak, hitzaldiak, tailerrak eta jarduera paraleloak (kontzertuak, eskaintza gastronomikoa, etab.). Horiei guztiei esker, Be Veggie proposamen erakargarria da beganoentzat eta beganismoak zer eskain diezaiekeen jakiteko eta bertatik bertara ikusteko kuriositatea dutenentzat.
Aurreko edizioetan bezala, kultura beganoa zabaltzen lagundu nahi duten erakunde eta elkarteen interesa piztu du jaialdiak: beste urte batez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Be Veggie babestuko du, eta erakusketan parte hartuko du, moda jasangarriaren inguruko edukiekin, GK Green Fashion moda jasangarriaren klusterraren bidez.
Gainera, sektoreko erakunde aipagarriek ere parte hartuko dute jaialdian, hala nola UVE Unión Vegetariana Españolak (Espainiako Batasun Begetarianoak), zeinak landareetan oinarritutako elikadura sustatzen duen eta hark osasunari, animaliei eta planeta osoari dakarzkien onurak ezagutarazten dituen.
Azken batean, bizimodu % 100 begetala eta beganoentzat egokiak diren produktu eta zerbitzuen erabilera sustatzen dituen ekitaldia da Be Veggie; osasunerako proposamen onuragarri bat, animaliak ustiatzen ez dituena eta ingurumenaren jasangarritasuna sustatzen duena. Horrela, erakusketariak, instituzioak, gobernuz kanpoko erakundeak, elkarteak eta bizimodu beganoan adituak diren pertsonak bilduko dira bertan.
www.beveggie.eus