• Azoka abenduaren 18tik 20ra izango da Ficoban 10: 00etatik 20: 00etara
• Doako sarrera eta aparkalekua

Ficoauto, Gipuzkoako Okasioko Ibilgailuen Azoka, Ficoban urtero egiten duen hitzordura itzuliko da, joan den azaroan pandemiak eragindako mugikortasun murrizketak direla eta, ohiko eguna hilabete atzeratu ostean.

Ficobako barneko hiru pabiloietan askotariko gama eta modeloak aurkitu ahal izango dira, poltsiko guztiak egokiak, hala nola hiri-utilitarioak, gama altuko modeloak, Km0 unitateak, demo ibilgailuak, SUV eta gama altuko berlinak… 20 erakusketa enpresaren eskutik, horien artean Gipuzkoako kontzesionario nagusiak, bai eta salerosketan espezializatutako enpresak ere.

Urtearen amaiera izaten da autoa estreinatzeko unerik onena, markek eta kontzesionarioek stocka likidatzeko promoziorik oldarkorrenak jartzen baitituzte martxan aurtengo ekitaldia amaitu aurretik.

Gainera, aurten pizgarri gehigarri bat dago auto berri bat erosteko; izan ere, urtarrilaren 1ean indarrean sartuko da Europako araudia, autoaren emisio ofizialak WLTP zikloaren barruan homologatzen dituena. Auto askok gainditu egingo dute matrikulazio zerga ordaintzetik salbuetsita uzten dituen muga, eta beste batzuek, aldiz, mailaz aldatuko dute, eroslearentzako tarifa are gehiago igoz, ibilgailuaren azken prezioa % 5 handituta, ANFAC  Automobil eta Kamioien Fabrikatzaileen Espainiako Elkartearen arabera.

Ingurune segurua
Ezin dugu ahaztu pandemia egoeran jarraitzen dugula, eta, beraz, Ficoauton COVID-19 protokolo bat aplikatuko da. Protokolo horretan, beharrezkoak diren segurtasun eta higiene neurri guztiak hartuko dira, hala nola maskara nahitaez erabiltzea, tenperatura hartzea eta azokara bisitatzeko zirkuituaren noranzko bakarra, pilaketak saihesteko eta segurtasun distantzia zaintzeko, besteak beste.

Ficobaren neurriek azoka eroso bisitatzeko aukera ematen dute, uneoro edukiera kontrolatuarekin eta edukieraren % 50era mugatuta. Halaber, azokaren ordutegia luzatu da, eta ostiral goizean irekiko dute, 10: 00etatik aurrera.

Datu praktikoak:

– Ostirala, larunbata eta igandea (10:00 – 20:00)
– Doako sarrera eta aparkalekua.
– Ficoba azoka-esparrua 1., 2. eta 3. pabiloiak
– Euskotren: Irun – Ficoba geltokia
– Segurtasun-protokoloa https://ficoauto.diariovasco.com/medidas-higienico-sanitarias.php