“Tartako panpinak” ohiko beste hitzorduetako bat bihurtu da Ficobako azoka-egutegian. Aurten, laugarren edizioa du, eta ekitaldi sendotu batekin egingo du. Erakusketari-kopuruagatik eta eskaintza askotarikoa delako, derrigorrez bisitatu beharreko azoka bihurtu da ezkontzeaz pentsatzen ari diren edo data 2020 edo 2021erako jarria duten bikote guztientzat.

Eta zer behar du bikote ezkongaiek ezkontza bat antolatzeko? Moda andregaiarentzat eta senargaiarentzat, bitxigintza, edergintza, zapatagintza, argazkigintza, jatetxeak, loradendak, DJak, bidaiak, autokarrak, ezkontza osteko proposamenak, animazioa eta ekitaldiak, bideoak … Eskaintza  zabal horretaz arduratuko dira “Tartako panpinak” azokaren edizio berri honetan izango direla baieztatu duten 20 erakusketariak.

Eta, iaz bezala, Gurutze Gorriak stand bat edukiko du azokan, bikoteak animatzeko beren gonbidatuei opari solidario bat oparitu diezaieten.

Hori guztia azoka-formatu batean, tamainagatik aukera ematen duena bikoteek stand guztiak bisitatzeko eta erakusketarien eskaintza ondo ezagutzeko.

Eta bidean geldialdi bat egin behar denean, showcooking bat antolatu da nitrogeno likidoarekin, Irungo Papperino izozki-dendaren eskutik.

Gonbidapenak

Azokara, ohi denez, dohainik sar daiteke. Hala ere, gonbidapenak eska litezke on-line, formulario txiki bat betez. Antolakuntzatik, posta elektronikoz bidaliko dituzte gonbidapenak, bai bikotearentzat bai haiekin joan nahi duten beste lau pertsonarentzat.

https://www.losmunecosdelatarta.com/invitaciones-de-asistencia

Datu praktikoak:

Urriak 12-13. Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara  eta 15:00etatik 20:00etara

Sarrera eta aparkalekua doan