• Soldadura eta lotura-teknologien azokaren lehen edizioan 68 enpresa erakusketarik eta 2.000 bisitari profesionalek hartu dute parte

(Irun, 2023ko martxoaren 10a). UNIREk, Ficoban martxoaren 8an eta 9an egin den soldaduraren eta beste lotura-teknologia batzuen inguruko Estatuko lehen industria-azoka espezifikoak, ateak itxi ditu, eta enpresa erakusketarien zein bisitari profesionalen gogobetetze-maila handia lortu du.

Enpresa erakusketariei egindako inkestetan, enpresa horiek azokaren kalitate orokorra baloratu dute, 5etik % 4,17rekin. Emaitza bikainak izan dira lehen edizioa egin berri duen azoka honetarako.

UNIREn parte hartu duten pertsonek horrelako azoka baten beharra azpimarratu nahi izan dute. Azoka horrek soldaduraren eta lotura-teknologien garrantzia azpimarratzen du, produktu industrialen ehuneko oso handi batean baitaude, eta azken produktuaren fidagarritasuna horren kalitatearen araberakoa baita.

Era berean, erakusketa eskaintzarekin batera 25 konferentzia sektorial, standetako erakustaldi, soldadura korner bat eta CESOL, Asociación Española de Soldadura y Tecnologías de Unión elkartearen XXIII. Jardunaldi Teknikoak ere egin dira Ficobako auditorioan, martxoaren 7tik 9ra.

UNIRE I. Soldadura Lehiaketa

Zalantzarik gabe, UNIRE I. Soldadura Lehiaketa izan da azokako beste erakargarrietako bat. Sektoreak asko baloratzen du ekimen hori, baita ikastetxeak,  prestakuntza handiko profesionalak behar dituztelako, eta parte hartzaileek berek ere.

Lehiaketak Estatu osoko 23 ikastetxetako 36 ikasle bildu ditu (Euskal Autonomia Erkidegoa, Zaragoza, Burgos, Madril, Valentzia, Huelva, Cadiz, Bartzelona, Nafarroa eta Murtzia) eta, epaimahaiaren hitzetan, maila eta kalitate altuagatik nabarmendu da.

Informazio gehiago: www.expounire.org