BasQuisiteren bigarren edizioak Euskadiko, Nafarroako eta Galizia bezalako beste eskualdetako elikagaigintzako ehun ekoizle baino gehiago bilduko ditu Ficoban datorren ostegunean, maiatzak 30. Aurten, Galizia izango da autonomia erkidego gonbidatua. 4000 m²-ko hedapenarekin, BasQuisite arrakastatsua izatea espero da. Izan ere, 100 erakusketarik bertan egongo direla baieztatu dute, eta, horrez gain, nazioko eta nazioarteko ehunka erosle etorriko dira, eta Euskadiko eta ondoko lurraldeetako HORECA arloko ehunka bisitari profesional ere bertaratuko dira. Erakusketan elikagaien eta edarien 1000 erreferentzia inguru egongo dira erakusgai Ficobako azoka-eremuan, eta negozioak egiteko bideratuta dauden bilerak eta topaketak sustatuko dituzte.

Horrez gain, Basquisitek elikagaigintzarekin lotutako start-up delakoei bideratutako gune bat edukiko du, eta baita eQuipa izeneko beste eremu bat ere, HORECA sektorerako eta elikagaigintzareko makineria- eta ekipamendu-enpresei zuzendua.

Erakusketak badu beste indargune bat: BasQuisite Jardunaldiak, Barra de Ideas-en, ostalaritzako sektorearekin lotutako ekitaldi-antolatzaile famatuaren, lankidetzarekin antolatuak. BasQuisite Jardunaldian ostalaritzako 4 aditu handik ostalaritzako sektorearekin lotutako hitzaldi interesgarriak eskainiko dituzte, 10:00ak eta 13:00ak bitartean. Joera gastronomikoak, nola kudeatu taberna bat salmentak handitzeko, langileen kudeaketa eta arrakasta-kasuak… Horiek dira, besteak beste, batez ere ostalaritza-establezimenduetako  gerenteei eta jabeei zuzenduriko jardunaldian jorratuko diren gaiak. Hauek izango dira 4 hizlariak: Eva G. Hausmann, sukaldaria eta joeretan aditua, Juanjo Martínez, jatetxe-aholukaria eta Capritx-en jabea, Nuño Urrea, Horeca iLab-eko CEO, eta Ramón Dios, Gastrocoaching-eko zuzendaria.

BasQuisiteren jarduera-programaren baitan, Artisau Garagardoen Kongresu bat ospatuko da. Edgar Rodríguez sumillerak, “etorkizun handieneko sumillerrari Sari Nazionalak (garagardoari eta bere uztartzeei aplikatua)”, “La cerveza y sus maridajes” izeneko txostena aurkeztuko du. Eta ordu bateko atsedenaldiaren ondoren, mahai-inguru bat egingo da, Euskal Garagardo Elkartea Basque Beer-en lehendakariarekin (Jabi Ortega), Zapiain-en banatzailearekin (Jon Eskisabel) eta Irungo Boulevard Garagardotegiko Jabearekin (Mikel Llucia).

BasQuisite Elikagaigintzako Azoka Profesionala da. Azoka elkanogroup enpresak antolatu du, eta Eusko Jaurlaritzaren – HAZI, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du. Laguntzaileen artean, hauek ditugu: INTIA (Nafarroako Gobernua), Euskadiko Elikaduraren Klusterra, Nagrifood (Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Klusterra), Comercial Hostelera, Ficoba, Gipuzkoako Ostalaritza, Bizkaiko Ostalaritza Elkartea, Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkartea, SEA Arabako Enpresak eta Errioxako Ostalaritza Elkartea.