• Erakusketarien erdiak baino gehiago frantziarrak dira
  • Erakusketa apirilaren 30ean egingo da, eta 165 arrazako txakurrek parte hartuko dute.
  • Aparkalekua doan da

 

Gipuzkoako Nazioarteko Txakur Erakusketak Ficoban egingo du 41. Edizioa. Oso hitzordu berezia da, zeren pandemiagatik erakusketa prestigiotsu hau ezin izan baita egin 2020tik 2022ra.

Poza da antolakuntzaren aldartea ondoen definitzen duen hitza. Gainera, harrituta daude zeinen erantzun ona izan duen deialdiak, 650 txakurrek izena eman baitute, haietatik erdiak baino gehiago Frantziatik etorrita. Txakurrek nazioarteko puntu bat irabazteko aukerak erakarri du hainbeste jende Frantziaren mugatik hain kilometro gutxira.

Deialdia Frantziatik harago ere iritsi da, eta Italiatik eta Danimarkatik iritsitako txakurrak ere ikusi ahal izango ditugu Ficoban. Gipuzkoako Nazioarteko Txakur Erakusketan parte hartzen duten epaileen goi-mailako kalitateak erakartzen ditu erakusketari horiek.

Nazioartean ospe handia duten epaileak dira, eta nazionalitate askotakoak: espainiarrak, daniarrak, finlandiarrak edo serbiarrak. Horiek arduratuko dira txakurrak baloratzeaz, 165 arraza baino gehiago 11 taldetan banatuta. Eta haiek erabakiko dute zein txakurrek merezi duen Erakusketako Txakur Onenaren titulua eta Berorren Maiestate Erregearen Kopa irabaztea. Gainera, jardunaldian emango diren ehun trofeo eta domina baino gehiago ere banatu beharko dituzte txakurren artean.

Arrazen arragoa

Gipuzkoako Txakurren Nazioarteko 41. Erakusketa honetan 165 arraza egongo dira ordezkatuta. Horien artean nabarmentzekoak, Retriever Labradorrak (22 txakur), Setter Ingelesa (18 txakur), Martín Espainiarra (15) eta Whippet (15).

Erakusketa beti aukera bat da gure kaleetan ia batere ikusten ez diren arrazak ezagutzeko. Adibidez: Bedlington Terrier, Lakeland Terrier, Welsh Terrier, Irish Terrier,

Norwich Terrier eta West Highland White Terrier.

Aurreko edizioetan bezala, lehiaketaz gain, stand-gune bat ere egongo da, txakurrak zaintzeko, entretenitzeko eta, oro har, haien eguneroko bizitzarako hainbat materialez hornitua. Gainera, etxeko gazteenek aurkezle gazteen lehiaketan parte hartu ahal izango dute, eta txakur-aurkezle aditu bihurtzeko prestatzen hasi.

 Lehiaketa

Parte hartzen duten txakur guztien artean arraza bakoitzeko alerik onenak aukeratuko dira. Lehiaketa 09:30ean hasi da eta 19:00ak aldera bukatuko da. Finaletan, 16:00etatik aurrera, arraza bakoitzeko txakur onenak Ohorezko Ringera pasatuko dira lehiatzeko. Lehenik, taldeko onena aukeratuko dute, eta, ondoren, hamaika hautatuko dituzte Erakusketako Txakur Onenaren titulua eta Berorren Maiestate Erregearen Kopa irabazteko.

Erakusketan, beste bi sari ere ematen dira, interes berezikoak hazleentzat. Bata Espainiako Txapelketarako Gaitasun Agiria da, eta bestea, Nazioarteko Gaitasun Agiria.  Sari horiez gain, beste final handi batzuetan ere parte hartzen dute txakurrek, sari hauek irabazteko: Bikotekide Onena, Hazte Sortarik Onena, Beterano Onena, Gazte Promesa Onena, Txakurkume Onena eta Espainiar Arraza Onena.

Datu praktikoak

Erakusketa zabalik dago jende ororentzat. Prezioa, berriz, 5 euro helduentzat, eta 3 euro 10 urtetik beherako umeentzat.

OSO GARRANTZITSUA

Indarrean dagoen Erakusketa Araudiaren arabera, ERAKUSKETAREN BARRUTIAN EZIN DIRA SARTU LEHIAKETAN PARTE HARTZEN EZ DUTEN TXAKURRAK, eta txakur-salmenta ere ezin da egin.