13.812 izan dira aurten Ficobako Eguberrietako Haur Parkearen bisitariak. Batezbeste 1.150 lagun, abenduaren 26an hasi eta urtarrilaren 4an amaitu, egun bat gutxiago izan duen edizioan.

Bisitari gehienak Gipuzkoakoak izan dira, baina Iparraldeko familien presentzia ere (%10) finkatu egin da; Nafarroatik etorritako jendea, berriz, %3ra iritsi da.

Eskualdeen arabera, Bidasoaldekoak izan dira bisitari gehienak (%48), eta jarraian Donostialdekoak (%24) eta Oarsoaldekoak (%18).

Bestalde, azpimarratu beharra dago gero eta heldu gehiagoren presentzia (%47); beraz, esan liteke ekitaldi hau familia-proposamen bilakatu dela. Haurrek zein beren laguntzaileek positiboki baloratu dute Eguberrietako Haur Parkearen eskaintza. %80k balorazio positiboa edo oso positiboa eman diote; iazko edizioan, berriz, %74k egin zuen balorazio hori. Datu onak, Eguberrietako Haur Parkearen eskaintza aberastu izanaren ondorio direnak; izan ere, jarduera berriak sartu dira babesle berrien eskutik, babesle horiek Ficobako Eguberrietako Haur Parkean beren marka-balioak ezagutzera emateko erakusleiho erakargarri bat aurkitu dutelako.

Azkenik, azpimarratzekoa da ikastetxeen erantzuna; haintxe izan da ona, ezen hiru izatetik lau izatera pasa dira haientzat erreserbatutako egunak. Formatu honi esker, 2.589 ikaslek gozatu ahal izan dute Ficobako Eguberrietako Haur Parkeaz. Atal honetan azpimarragarria da ikasle nafarren presentzia, 254 izan baitira. Ikastetxeetako ikasleek zein horien laguntzaileek 8,5eko batezbestekoa eman diote Eguberrietako Haur Parkeari; gainera –eta hau izan da ondoen baloratutako ekimena– Parkera Topoan doan joateko aukera izan dute, Euskotrenen babesari esker.

 

http://pin.ficoba.org