Tatuajeen jatorria Euskal Mitologia bezain zaharra da, zeina Europako aberatsenetakoa den.Kultura askotan daude tatuaje jakin batzuk eramaileak espiritualki babesten dituztela esan nahi dutenak. Euskal Herrian, esaterako, eguzkiloreak etxeak babesten ditu espiritu txarretatik, sorginetatik, gaixotasunen jeinuetatik, ekaitzetatik, tximistetatik eta izaki mitologiko gaiztoetatik.

Euskadiko Tatuajearen Nazioarteko Konbentzioak mugarik gabe eboluzionatu dezan eragingo du Eguzkilorearen Babesak, eta Europa-mailan lehen erreferente gisa finkatu da lehenengo ediziotik.Asian Tatuajearen Artean espezializatutako prentsan liderra den “TattooBurst” aldizkari entzutetsuak hautatu du, eta Euskadi TattooConvention 50. Ale bereziko azalean nabarmendu, eta erreportaje zabal bat egin du.Lehenengo edizioan, hainbat kontinentetako 18 herrialdetako 200 tatuatzailek beren konfiantza jarri zuten “MLBC”ren profesionaltasunean, zeinak 18 urteko ibilbidea ospatu zuen Tatuajearen Nazioarteko Konbentzio Nagusi hau sortuz, eta bigarren edizioak Eguzkilorearen Eragin Positiboa gozatuko du.

Ficoba, Gipuzkoako Erakustazoka tatuajearen artea maite duten milaka eta milaka lagunen txokoa bihurtuko da.Tatuajearen artean are eta indar handiagoz distira egingo du edizio honetan, eta Showak, Performanceak, Hiri Dantzak, Body Painting eta jarduera ugari ere egingo dira eszenatoki nagusiak.

Gogoratu: 2019ko martxoaren 22, 23 eta 24an etengabe isuriko da tinta Euskadin.

Jaso ezazu berritasun guztien informazioa konbentzioaren web orrian: www.spaintattooexpo.com/euskadi.

Facebook ekitaldi ofiziala – https://www.facebook.com/events/590657904638094/

“MLBC”ren Facebookeko orri ofiziala – https://www.facebook.com/SPAINTATTOOEXPO

Instagram  –  www.instagram.com/spain_tattoo_conventions/

Twitter – @Spaintattoo