• Ezkontzen azokaren zortzigarren edizioa urriaren 19an eta 20an izango da, Irunen.
  • Sarrera eta parkinga doan izango dira.

Urriaren 19an eta 20an, Ficoban, Gipuzkoako ezkontzen azoka nagusia egingo dute, Los muñecos de la tarta. Zortzigarren edizioa izango da hau, eta ezkontzetarako zerbitzuetan espezializatutako hogei erakusketari baino gehiago bilduko dira, bikoteei beren ezkontzaren xehetasun guztiak planifikatzen laguntzeko: soinekoak, trajeak, argazkiak, bideografia, bitxiak, animazioa, bidaiak, dekorazioa, gastronomia…

Aurten, bost erakusketari berrik parte hartuko dute azokan, ekitaldiari freskotasuna eta berritasuna emateko; tartean, Viajes El Corte Inglés, eztei bidaiak antolatzeko erreferentzietako bat, bikoteak beren maitasuna ospatzeko bidaia perfektua diseinatzeko prozesuan gidaria, eta bi proposamen gastronomiko berritzaile eta mugikor: Swell Kombi, garagardoak eskaintzen dituen food truck bat, ezkontza informaletarako aproposa, eta Aqua Vitae, koktel eta konbinatu pertsonalizatuetan espezialista, ospakizunari ukitu berdingabe eta sofistikatua emateko ezin hobea.

Era berean, Mauboussin bitxigile prestigiotsuak  ere batuko dira azokara, diseinu esklusiboen autoreak, bikoteei elkarrekiko bizitzaren hasiera markatzeko eraztun perfektua aurkitzen laguntzeko, baita A&B SHOWS animatzaileak ere, ikuskizun eta entretenigarri pertsonalizatuen bidez ekitaldi eta ezkontzetarako esperientzia paregabeak sortzen adituak.

Horrela, erakusketari berri horiek erakarrita, Los muñecos de la tarta erreferentzia sendoagoa izango da ezkontza pertsonalizatu eta plangintza lanetan hasten direnetik esperientzia ahaztezin bat bizi nahi duten bikoteentzat. Gainera, betiko erakusketariek ere parte hartuko dute, iazko arrakasta errepikatzeko eta beren onena eskaintzeko. Hona hemen erakusketari guztien zerrenda: https://www.losmunecosdelatarta.es/expositores/.

Ekitaldi digital eta irisgarria

Aurten ere, bisitariek ilararik ez egiteko aukera izango dute, www.losmunecosdelatarta.es webgune ofizialean aurrez erregistratuta: online formulario bat bete besterik ez dute egin behar, eta zuzenean sartu ahalko dira erakustazokara, esperientzia arin eta erosoagoa bizitzeko.

Datu praktikoak

  • Egunak: 2024ko urriaren 19a eta 20a
  • Ordutegia: 11:00-14:00 eta 16:00-20:00
  • Sarrera eta parkinga, doan