- Eztei Azokaren zazpigarren edizioa urriaren 14 eta 15ean egingo da
- Sarrera eta parkinga dohainik dira
Ezkontza antolatzen ari bazara edo laster antolatzea pentsatzen baduzu eta zure egun berezi hori ahaztezin bihurtzeko aukera onenen bila bazabiltza, ezin duzu VII. Eztei Azoka galdu.
Ezkontza baten plangintza erronka bat izan daiteke; horregatik, VII. Eztei Azokak dena errazagoa bihurtzen du, adituak leku bakar batean biltzen baititu. Hemen, bikoteek inspirazioa aurkitu, aholku baliotsuak lortu eta hurbiletik ezagutu ahal izango dituzte beren ezkontzaren kontu bakoitzerako dauden aukerak.
‘Los muñecos de la tarta’ azokaren edizio berri honek ezkontzetarako zerbitzu hornitzaile onenak bilduko ditu asteburu bakar batean. 20 erakusketa enpresa baino gehiago, eztei jantziak neska eta mutilarentzako, jatetxeak, bitxigintzako azken berrikuntzak, bidaiak, DJak, makillajeko joera berrienak eta abar eta abar. Joera eta proposamenetarako espazio bat da azoka, eta bertan, ezkongaiek beren egun handia nolakoa izango den esperimentatu eta senti dezakete.
Nobedadeak
Aurten, nobedadea da beste enpresa erakusketari batzuek ere bat egin dutela “Los muñecos de la tarta” azokarekin. Esaterako, Fototxelfie (fotomatoia), Sugarri jatetxea (Río Bidasoa hotela) eta El Atelier (dekorazioa).
Bestalde, Eztei azokak “on line erreserba” egiteko aukera sartu du webgunean. Bikoteek webaren bidez bete ditzakete beren datuak, eta, Ficobara iristen direnean, izena eman eta zuzenean sartuko dira azokara.
Halaber, ‘Los muñecos de la tarta’ azokak bere irudia ere berritu du, bai webgunean (www.munecosdelatarta.es) bai sare sozialetan.
Nobedade horiek sendotu egin dute, ‘Los muñecos de la tarta’ eztei azoka Gipuzkoako erreferentzia izan dadin.
Datu praktikoak
Data eta ordutegiak: urriaren 14 eta 15ean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Sarrera eta aparkalekua dohainik.