Ficobak epea zabaldu du, zerbitzu-emakidaren araubidean, jatetxea eta kafetegia batera kudeatu eta ustiatzeko lizitazioan parte hartzeko eskaintzak aurkezteko.

Emakidaren ezaugarri nagusiak

  • Espazioa: beheko solairuko kafetegia eta jatetxea, eta kanpoko terraza

  • Iraupena: 10 urte, eta urtez urteko 5 luzapen egiteko aukera

  • Jardueraren hasiera: jarduera berehala has daiteke

  • Ekipamendua: espazioa altzariz guztiz hornituta dago eta sukaldea ekipatuta

  • Inbertsioak: enpresa esleipendunak zenbait inbertsio egin beharko ditu, batez ere irudiari eta dekorazioari lotutakoak, baita mahajantzian ere (ontziteria, mahai-zapiak, etab.)

  • Baldintza ekonomikoak: hilean, kanon finko bat eta kanon aldakor bat, fakturazioaren arabera

 

Ficoba azoka, kongresu eta ekitaldiak antolatzeko gune multifuntzionala eta moldakorra da, bai profesionalei bai publiko zabalari zuzendutakoak. Ekitaldiak hartzeaz gain, Ficobak bere azoka propioak antolatzen ditu eta erakusketarientzat eta bezeroentzat zerbitzu esklusiboen katalogo zabala eskaintzen du, topaketa bakoitza esperientzia eraginkor eta gogoangarria izan dadin.

Esparruan integratuta dauden jatetxe eta kafetegi guneek funtsezko zeregina dute urtean zehar egiten diren ekitaldi ugarietan parte hartzen duten bisitarien, enpresa erakusketarien eta profesionalen esperientzian. Ostalaritza zerbitzu hauek erantzuna ematen diote bai eguneroko jarduerari, bai azoketan, kongresuetan eta ekitaldi berezietan izaten diren jendetza handiko uneei.

Lizitazioa, beraz, aukera estrategikoa da ostalaritza sektoreko enpresentzat, beren jarduera ingurune dinamiko batean garatu nahi badute, ekitaldien egutegi sendotuarekin eta publikoaren joan-etorri etengabe eta anitzarekin.

Prozedurari, baldintzei eta eskaintzak aurkezteko moduari buruzko informazio guztia eskuragarri dago Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforman.