Ficobak, Gipuzkoako eta ondoko lurraldeetako enpresentzako erakusleiho izateko duen bokazioan, produktu berri bat jarri du eskura. Eraikineko hainbat tokitan egin daitekeen showroom industrial bat da, baina erakustazokako pabiloiak dira egokienak, beren altueragatik, tokiagatik eta erresistentziagatik. Showroom iragankor bat bezala erabili ditzakete enpresek –Gipuzkoako toki bakarra–, beren produktuak bezeroei erakusteko edo erakustaldiak egiteko. Halaxe egin du Corsam-ek, eskailera-sistema modular berritzaile bat aurkezteko Ficoba aukeratuta.

Eskailera-sistema modularra: prozesua

Corsam-ek Ficoban aurkeztu duen sistemaren berritasuna eraikitze prozesuan datza. Eta patentatu egin dute gainera. Eskailera-kaxa kendu ondoren, eskailera-sistema modularra muntatzen du Corsam-ek, eraisten ari den eskaileraren egiturarekin hibridatuz. Horrela, igogailua jartzeko obrak egiten diren bitartean, bizilagunek eskailerak erabiltzen jarraitu dezakete etxebizitzetara sartzeko. Eta lehen igogailu batentzat lekurik ez zegoen tokian, lekua egiten hasten da, jasotzailea jartzeko eta eskaileretarako.

Sistema modular honek kalitatea eta azkartasuna bermatzen ditu, eta kostuak ere murrizten ditu, 2 hilabete inguru hobetzen baitu muntatze-denbora.

Erronka bat, aurkezpen-gutun gisa

Bere eskailera-sistema modularraren aurkezpen-gutun gisa, erronka bat planteatu du Corsam enpresak, eta gaur eguerdian egin da Ficoban. Iñigo Lavado erakustazokako chefak paella bat egin duen denboran, Corsam-eko langileak gai izan dira benetako obretan erabiltzen dituzten bezalako hiru solairuko altuerako azpiegitura bat muntatzeko.