Artisau-garagardoak gero eta jarraitzaile gehiago dituela gauza jakina da. Gora eta gora doa garagardo mota hau aukeratzen duten kontsumitzaileen kopurua eta, horren ondorioa da Ficoban hirugarren aldiz egingo den Bask’n Brew Beer Festival moduko azokek eragiten duten interesa.

Aurten azokara tokiko, nazioko eta nazioarteko 20 garagardogile bilduko dira. Esan behar da garagardogile berriak datozela azokara Madrildik eta Bartzelonatik, eta nazioarteko ekoizleak ere bai, esaterako Belgikatik (Oud Beersel), Britainia Handitik (Track) eta Holandatik (Uitje). Denak ere azokara etortzen den jendearen esanetara egongo dira, kañak jartzeko nahiz kontsumitzaileei informazioa emateko.

Zatoz Bask’n Brew-era eta itzuli doan topoan

Azokara datozenek garraio-kontua errazagoa eduki dezaten, aldi berean garraio publikoaren erabilera sustatuz, ostiraletik larunbaterako goizaldean, 01.30ean, Bask’n Brew-eko antolatzaileek Euskotrenen Topo zerbitzu berezi bat prestatu dute, Ficobatik irten, ohiko geltokietan gelditu eta Lasarteraino joango dena.

400 pertsonarentzat dago tokia, eta horiek nahitaez eduki behar dute Bask’n Brew txartel berezia; txartel hori doan banatuko da azokan 23.30etik aurrera.  Ezingo dira trenean sartu Mugi txartela, joan-etorriko txartela edo unean bertan erositako txartela duten bidaiariak, dauden tokiak mugatuak direlako.

Food trucks eta DJ

Bask’n Brew Beer Festival azokaren beste erakargarritasun batzuk zuzeneko musika eta eskaintza gastronomikoa dira. Ostiraleko musika girotzea Landerground DJ-ren kontura izango da 20.00etatik aurrera. Larunbatean, berriz, Revolutionary Brothers DJ-en + Eiraren txanda izango da 17.00etatik 19.00etara eta 22.00etatik 24.00etara.

Eta 100 garagardo-motaz eta gehiagoz gozatzen jarraitzeko, azokak bere eskaintza gastronomikoa berritu du; 7 foodtruck izango dira bertan: Txile, Japonia eta Alemaniako janari tipikoa, urdaiazpiko iberikoa  edo bagelak, besteak beste.

Datu praktikoak

Ordutegia:

Ostiralean, martxoaren 8an, 18:00 – 01:00

Larunbatean, martxoaren 9an , 12:00 – 01:00

Prezioa

5 euro egunean (edalontzi ofiziala barne)

12 urtetik beherako umeek, doan.

 Antolatzaileak:

 Parte hartuko duten garagardogileak

  • Bidassoa Basque Brewery
  • Mala Gissona
  • Basqueland Brewing Project
  • Laugar Rebel Beers
  • La Quince
  • Sesma Brewing
  • Gora Craft Beer
  • Refu
  • Azimut Brasserie
  • Effet Papillon
  • Uiltje
  • Cervezas La Pirata
  • Oud Beersel
  • Cierzo Brewing
  • Drunkan Bros
  • Stone Brewing
  • Cerveza península
  • Milana
  • Cervezas Yria
  • Track Brewing

 http://www.basknbrew.beer/