Zer da?

Slow Style Day jardunaldia, Bioterra azoka ekologikoaren barruan sartzen dira, zein ekainaren 7tik 9ra Irungo Ficoban egingo da 16. edizioa. Slow Style Day Bioterra azokak bere eskaintza sustatzeko eta bizitza ekologiko eta iraunkorraren kultura zabaltzeko konpromisoaren beste urrats bat da.

Zure irudiarekin, zure edertasunarekin eta zure zentroarekin berriro bat egiteko jardunaldi bat da. Zure estiloa zehazten ikasiko duzu, zure buruarekin eta ingurumenarekin bat datorren estilo bat. Zure buruari berriro entzuten ikasiko duzu, yogaren eta meditazioaren hastapenak ikasteko eskola baten bidez.

Bizimodu osasungarri baterako oinarrizko ezaupideak emango dizkizugu, zure esentzian sakonduko duzu, eta zure irudiarekin eta modarekin harreman osasuntsua izaten ikasiko duzu. Slow fashion delakorako hurbilketa bat, zure irudia merezi duzun bezala bizitzeko berriro.

Sara López Bilbao yoga irakasle eta Sarah Jewels bitxi delikatuen sortzaileak eta Ana González slow styleko aholkulari eta Hendayestyle webgunearen sortzaileak emango dute.

¿Norentzat da?

Beren bizitzako bridak berriro beren esku eduki beharrean dauden emakumeentzako ikastaro teoriko praktiko bat da. Ikastaroaren bidez, zure esentziaz, zure irudiaz eta zure edertasunaren indarraz gozatuko duzu berriro.

Prezioan sartuta (95 euro)

-Material didaktikoa

-Praktikak egiteko materiala

-Jardunaldietako oihalezko poltsa

-Slow estiloko koadernoa

-Bazkari eta kafe osasungarriak 

Slow Style Day programa:

10:00-10:30Aurkezpenak
10:30-11:45Yoga eskola
11:45-12:00Break osasungarria
12:00-13:30Slow estilorako oinarrizko ezaupideak
13:30-15:30Bazkari osasungarria
15:30-17:00Nork bere estiloa aurkitzeko eta erosketa onak egiteko eskola praktikoa
17:00-17:30Break osasungarria
17:30-18:30Moda munduak sortzen duen kutsadura
18:30-19:30Meditazioari buruzko eskola teorikoa eta meditazio gidatua

 

Izen ematea eta informazioa:

http://bioterra.ficoba.org/micro_Bioterra/biobeauty.asp