I.- DEIALDIAREN XEDEA
Deialdi honen xedea da Bidasoko Erakustazokan kokatutako gune bat eskaintzea, alokairu zibileko erregimenekoa, bulego gisako erabilpen bakarrekoa, ondoren zehazten diren baldintzetan.
Deialdia Oinarri hauetan eta ekainaren 2ko 9/2016 Legean eta Kode Zibilean alokairuei buruz ezartzen denaren arabera arautuko da. Alokairua hautaketarako prozesu publiko baten bidez egingo da, berdintasuna, meritua, gaitasuna eta publizitatea bermatzen duena.
II.-GUNEAREN DESKRIBAPENA
41 m2-ko barruko bulegoa, honela banatuta:
- 12,2 m2 erabilgarrietako harrera, klimatizazio independentea duena.
- 14 m2 erabilgarrietako bulego banagarria. Itxitura batez bi bulegotan bereiz litekeena, obrako horma-armairu banarekin, sabairainokoa, 2,4 m-ko zabalerakoa eta klimatizazioa.2, 8 m2ko biltegia eta berezko komuna.
III.- ESKATZAILEEN BETEKIZUNAK ETA MERITUAK
Hornikuntza honetara aurkeztu ahal izango dira ondoko betekizunak betetzen dituzten guztiak:
- Gutxienez,2 urteko jarduera aurretik.
- Gune horretan egingo den jarduera garatzeko derrigorrezkoak diren altak, lizentziak, baimenak eta eskumenak edukitzea.
- Ordainketa guztiak egunean daudela egiztatzen duen agiria eta zorrik ez edukitzea Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekin, ezta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere.
- Garatuko den negozioaren edo jardueraren azalpen-memoria.
Era berean, baloratu eta aintzat hartuko dira ondoko merituak:
- Egitekoa den jarduerak euskal kostaldearen sustapenean izango duen eragina.
- Negozioak/aktibitateak Ficoba Fundazioaren helburuekiko bateragarritasuna.
- Negozioaren antolamenduak bat egitea Erakustazokan garatzen diren jardueren antolamendura eta funtzionamendura, baita Ficoba Fundazioaren jardueretara ere.
Eskatzen diren betekizunak betetzen diren eta adierazitako merituak baloratzerako, erreferentzia data eskaintza hau argitaratzen den eguna izango da, eta egun horretan bertan irekiko da eskaerak aurkezteko epea.
IV.- ESKAERAK AURKEZTEA
Eskaerak Ficoba Fundazioaren bulegoetan aurkeztu ahalko dira (Iparralde hiribidea 43, 20.302 Irun), Fundazioaren Kudeatzailetzari zuzenduta, edo Ficoba Fundazioaren web orriko posta elektronikoaren bidez (ficoba@ficoba.org) 14 egun naturaleko epean, iragarkia Ficoba Fundazioaren web orrian (www.ficoba.org) argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuta.
Eskaerek ondoko betekizunak bete beharko dituzte onartuak izan daitezen:
- hautagaiek adierazi beharko dute eskaintza honetan eskatzen diren baldintza guzti- guztiak betetzen dituztela.
- Hautaketa Organoak baloratu ahal izateko, hautagaiek beraien datuez eta arestian aipatutako memoriaz gain, egokitzat jotzen dituzten datu eta dokumentu guztiak aurkeztu beharko dituzte.
V.- EBAZPENA
Hautagaitzak onartzeko epea amaituta, Ficoba Fundazioko hautaketa organoak aztertu eta ebaluatuko du aurkezten den dokumentazioa eta parte hartzeko betekizunak betetzen dituzten pertsonen zerrenda egingo du, eta zerrenda bat argitaratuko du Ficoba Fundazioaren web orrian, prozesuari amaiera emanez baztertutakoei dagokienez.
Fundazioko hautaketa organoak ebaluatuko du hautaketa prozesuan onartutako pertsonen alderdi formalak eta jarduerari zein ibilbide profesionalari buruzkoak, eskatzaile bakoitzak alegatu eta egiaztatutakoa eta dokumentazio osagarria kontuan izanik.
Hautagaiei buruzko aipatutako balorazioa, gehienez,hilabeteko epean berraztertuko du Ficoba Fundazioak eta horretarako, behar duen aholku teknikoa eskatu ahalko du, eta hautagaiei deitu ahalko die elkarrizketa pertsonalak egiteko.
Dagokion Ebazpena jakinarazi ondoren, dagokion alokairu kontratazioa formalizatuko da, Kode Zibilean araututa, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik, salbu eta Ficoba Fundazioak prozesua luzatzea erabakitzen badu , arrazoitutako ebazpenaren bitartez.
Prezioa hileroko 565,22€-koa izango da (zergak eta hornidurak barne ez daudela).
Kontratua urtebetekoa izango da eta kontratazio organoak urtero berriztatu ahalko du gehienez 9 urtez. Horretarako FICOBA FUNDAZIOAK jakinarazpen frogagarria helaraziko dio KONTRATATZAILEARI, gutxienez bi hilabeteko aurrerapenarekin kontratua bukatzen denean edo uneko luzapenean eta derrigorrezkoa izango da KONTRATATZAILEARENTZAT.
Ficoba Fundazioak inolako alokairurik ez egitea erabaki ahalko du eskabideetako bakar bat ere ez dela egokia irizten badu.