Gure bizitzetan gero eta sartuago dago kirola, bai maila pertsonalean bai profesionalean. Interes hori enpresa-jarduera bihurtzen da, eta, ondorioz, sektore ekonomiko garrantzitsua bihurtu da kirola.

Era berean, berrikuntzak eta aurrerapen teknologikoek aukera bat aurkitu dute kirolean ere hedatzeko. Ez dago kirolik iraultza teknologikoa izan ez duenik.

Eta zer esan kirolari amateurrek kirola egunero egiteko sartu dituzten berritasun teknologiko guztien gainean. Bestalde, gero eta interes gehiago dago kirolagatik, eta horren ondorioz, asko ugaritu dira kiroletako herri-ekitaldiak.

Gai horiek guztiak jorratuko dira Kiroltech biltzarraren lehenengo edizioan. Urriaren 17an izango da, Ficoba Gipuzkoako Erakustazokan.

Kongresu honen helburua da kirolaren industria garatzeko berrikuntzak eta irtenbideak ezagutzera ematea. Halaber, kiroleko, berrikuntzako eta teknologiako ordezkarien arteko harremanak indartu ere egin nahi ditu, esperientzia-trukearen eta jardunbide egokien bidez eta sinergiak eta kolaborazio-dinamikak sortuz.

Helburu horiek lortzeko, kirolaren industriarekin lotura duten enpresa eta pertsonen topagune bat izango da Kongresua. Publiko espezializatua: Administrazio publikoko, eta kirol-klub eta -federazioetako ordezkariak ez ezik, kirol-ekitaldiak antolatzen dituztenak ere bai, eta inbertsio-funtsetakoak edo kirol-marketineko enpresetakoak, besteak beste.

Hiru txosten-multzo

Hiru gairen inguruan artikulatutako programa bat proposatzen du Kiroltech-ek: kirolaren industriaren eraldaketa eta iraultza, XXI. mendea berrikuntza teknologikoaren mende gisa eta kirol-ekitaldiak industriaren motor gisa.

Txostengile nazional eta internazionalak arduratuko dira gaiak garatzeaz. Hamar txosten eta mahai-inguru egingo dituzte, eta bertan, kirolaren industriaren inguruan eztabaidatuko da, berrikuntzaren, kiroleko start up-en edo kirol-ekitaldien industriaren errentagarritasunaren aldetik.

Kiroltech-en programa ia itxita dago, eta biltzarraren web orrian argitaratuta dago. Plácido Rodríguez Oviedoko Unibertsitateko Ekonomia Departamentuko unibertsitate-eskolako katedratikoa eta Kirolaren Behatoki Ekonomikoko zuzendariak emango du inaugurazioko hitzaldia, eta gai honetaz jardungo du: ‘Kirolaren industria: abiadura egokian al goaz ala ez dago zirkulazio-araurik?’.

Hortik aurrera, hainbat hitzaldi egingo dira, hala nola Global Sports Innovation Center powered by Microsoft (GSIC) enpresako Iris Córdoba manager nagusiak emango duena ‘Teknologia, berrikuntza eta kirola informazioaren tratamenduan: digitalizazioa’ gaiari buruz.

Benjamin Penkert SportsTech-eko adituak Europako SportsTech enpresen ekosistemaren ikuspegi orokor bat eskainiko digu.

E Sport-ak goraka ari dira egiten. Unión Deportiva Las Palmas Fundazio Kanariarreko proiektu-koordinatzaile Milagros Luis Brito arduratuko da kirol horiek eta beroriek duten gero eta garrantzi handiagoa zertan dautzan erakusteaz biltzarkideei.

Datu-azterketaren eremuan, Xabet enpresako Alberto Condek hitzaldi bat emango du “Big dataren eragina kirolean eta kirolariaren osasunean’ gaiaz.

Ekitaldien eremuan, Palco 23 aldizkariko zuzendari March Menchen-ek ‘Kirolaren industria eta kirol-ekitaldiak zenbakitan’ gaiari buruz hitz egingo du.

Kiroltech biltzarra Ficobak sustatzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuaren babesarekin, eta batzorde antolatzaile bat du, foru-erakundeak berak, Ficobak eta Bic Gipuzkoa Up Euskadik osatua, eta aholkulari-mahai bat ere bai, zeinean Fortuna Kirol Klubak, Donosti Cupek eta Get in enpresak parte hartzen duten.

http://www.kiroltech.eus