- Kongresua Ficoban izango da, azaroaren 21ean eta 22an, eta hiru mahai-inguru eta bost ponentzia eskainiko dira futboleko eta emakumezkoen kiroleko profesionalen eskutik
- Kirol diputatuak, Goizane Álvarez-ek, honakoa adierazi du: “Plazer bat da Ivana Andrés bezalako futbolariak kongresuan izatea, bere esperientzia entzun eta kirolarien belaunaldi berriak inspiratzeko”
- Ivana Andrés: “Honelako ekitaldi gehiago behar ditugu emakumeen kirolari ikusgarritasuna ematen jarraitzeko. Elkarrekin futbolaren panoraman sakondu, aztertu eta, zergatik ez, baita eraldatu ere egin dezakegu”
- Inskripzioak kongresuaren webgunean egin daitezke: https://congresoff.ficoba.org
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kirol Departamentuak sustatzen duen Emakume Futbolarien Nazioarteko Kongresuak iragarri du zelaian bertan nahiz handik kanpo nabarmentzen diren beste bi hizlari izango direla: Ivana Andrés, munduko txapeldun izan den Espainiako selekzioko kapitaina, eta Olatz Rivera, gizonezkoen nahiz emakumezkoen futbolean ibilbide luzea duen nazioarteko arbitroa.
Kirol diputatuak, Goizane Álvarez-ek, honakoa adierazi du: “Plazer bat da Ivana Andrés bezalako mailako profesionalak kongresuan izatea, bere esperientzia entzun, neska eta mutilen belaunaldi berriak inspiratu eta emakumeek praktikatzen duten futbolari ikusgarritasuna emateko. Hori guztia aztertzea, eta emakumeok askatasunez adierazi eta bizipenak partekatu ditzakegun espazio batean egitea, lagungarria da kirolean genero-arrakala murrizteko ere”.
Ivana Andrés Inter Women (Milango Inter) taldean dabil eta Real Madrideko kapitain izandakoa da, mundu mailako defentsarik ezagunenetakoa da. Funtsezkoa izan zen Espainiako selekzioak emakumezkoen munduko futbol txapelketan lortu zuten garaipenean eta konpromiso izugarria erakutsi zuen zelaian nahiz bestelako gizarte ekimenetan.
Andrések azpimarratu duenez, “Honelako kongresu gehiago behar ditugu ikusgarritasuna ematen jarraitzeko, eta elkarrekin futbolaren panorama aztertu, analizatu eta, zergatik ez, baita eraldatu ere egin dezakegu.” Gizarte Hezitzailea da, Kirol Erakundeen Zuzendaritzan MBA eta Arriskuan dauden Nerabeekin Prebentzio eta Esku-hartze Masterra dituena, eta Ivana bullying-aren eta eskola-jazarpenaren aurkako borrokagatik nabarmendu da, baita genero-berdintasunaren aldeko defendatzaile sutsua ere.
Olatz Rivera: aitzindaria arbitrajean
Olatz Rivera nazioarteko arbitroa da eta gizonezkoen nahiz emakumezkoen futbolean arbitratzen aitzindaria, eta bere esperientziak partekatzen izango dugu kongresuan. Olatz informatikako ingeniaria da eta ingeniaritza konputazionalean masterra du, arbitrajean hamar urte baino gehiagoko esperientzia du eta erakutsi du partida bat zuzentzeko gaitasuna ez dela generoaren araberakoa, presiopean erabakiak hartzeko gaitasunaren araberakoa baizik.
«Arbitro baten gaitasuna ez da generoaren araberakoa, presiopean erabakik hartzeko gaitasunaren araberakoa baizik. Arbitrajea eta futbola dira nire pasioa, eta saiatzen naiz etengabeko erronka gisa hartzen, erabaki bakoitzak egoera berri bat sortzen duelako, eta egoera hori momentuko testinguruaren eta emozioen arabera bilakatzen delako».
Olatz Rivera erreferente da historikoki gizonak nagusi izan diren kirol batean bidea egin nahi duten emakume guztientzat, erakusten baitu futbolean berdintasuna geroz eta hurbilago dagoen helburua dela.
Nazioarteko kongresu bat
Hurrengo hilabetean, aurrekaririk gabeko ekitaldi bat izango dugu Gipuzkoan: Emakume Futbolarien I. Nazioarteko Kongresua, azaroaren 21ean eta 22an, Ficoban. Ekitaldi hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Departamentuak sustatzen du eta diseinatu dute emakumeen futbolaren gaur egungo erronka eta aukerak jorratzeko, Estatuko eta nazioarteko kirolean ezagunak eta entzutetsuak diren parte-hartzaileen eskutik.
Kongresuan landuko diren gai orokorren artean egongo dira emakumezkoen futboleko lesio arriskua, emakumezko entrenatzaileak, talde teknikoak eta arbitrajea, entrenamendua eliteko futbolean, emozioen jasangarritasuna futbolean, erronkak eta aukerak mundu mailako futbolean, sexu indarkeria eta botere abusuak futbolean, eta erakundeak eta emakumezkoen futbola. Programa osatua da, eta zehazki diseinatu da hausnarketa egiteko emakumeen futbolari ikusgarritasuna eta profesionalizazioa eskaintzeko momentu gako honetan.
Informazio gehiago