Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Bioterra Euskadiko Azokaren aurkezpenean iragarri zen bezala, ozeanoen eta itsasoen egoerak garrantzi handia du edizio honetan (Ficoba, ekainaren 7tik 9ra).

Egingo den lehenengo sentsibilizazio ekintza datorren maiatzaren 19an (igandea) izango da. Deialdi bat egin zaie gai horiekin interesatuta dauden guztiei itsasoko zabor bilketa egiteko xedeaz. (izen-emateak: campusdss@surfrider.eu)

Hitzordua 10:00etan da Txingudi Ekoetxean, Plaiaundiko Parke Ekologikoan (Irun). 24 hektarea zabal den parke hori aukeratu da toki hori balio ekologiko handikoa delako, Txingudi-Bidasoa LIC Interes Komunitarioko Eremu eta ZEPA Hegaztientzako Babes Eremu Berezi gisa aitortua baita, Ramsar Hitzarmeneko hezeguneetako zerrendan  jasota baitago. Hala ere, eremu hori mehatxupean dago Irun hirigunetik oso gertu dagoelako eta marearen isuriak paduretan itsas zaborra garraiatzen duelako .

Bioterrak Surfrider entitatearekin batera antolatu duen ekintza horretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Surfrider entitatearen xedea ozeanoa, uhinak eta itsasertza babestea eta aintzat hartzea da eta 25 urteko ibilbidea du.

10:00 Hartzaileei harrera egitea eta jardueraren azalpena Txingudi Ekoetxean.

  • 10:20 Materialen banaketa
  • 10:30 Jarduketa eremurako desplazamendua
  • 10:45 Zabor bilketa
  • 11:30 Hondakinak kuantifikatzea
  • 12:15 Amaierako argazkia

 

Informazio gehiago bioterra.ficoba.org