• Jadanik Estatu osoko Lanbide Heziketako 25 ikastetxek eman dute izena soldadura txapelketarako
  • 2023ko martxoaren 8an eta 9an egingo da UNIRE, Ficoban (Irunen)

Ficobak, CESOL Soldaduraren eta Lotura Teknologien Espainiako Elkartearekin elkarlanean, soldaduran eta lotura teknologietan espezializatutako lehenengo azoka sustatu du, eta enpresa mundua harrera bikaina egiten ari zaio azokari. 2023ko martxoaren 8an eta 9an egingo da, Ficoban. Erakusketarien zerrenda UNIRE azokaren webgunean dago jadanik, https://expounire.org/listado-expositores-unire/ helbidean.

Profil desberdineko enpresak dira, eta, horrela, bermatuko da prozesu industrialetan aipatutako teknologiak erabiltzen dituzten sektore ekonomikoetako bisitariek bisitaldi bakarrean ezagut ditzaten soldaduraren eta material anitzeko lotura teknologien (desmuntagarrien zein desmuntaezinen) balio katearen inguruko proposamen guztiak.

Sektore hautako fabrikatzaile eta banatzaileak daude erreserba egin duten enpresen artean: soldadura eta ebaketarako ekipamendu eta produktuak; kontsumigarriak, gas industrialak, betegarriak eta eranskinak; itsasgarriak; segurtasun eta babes ekipamenduak; ebaketa; eraldaketa;  konformazioa;  konponketa eta soluzio automatizatuak; homologazioa eta ziurtapena; ikuskapena eta saiakuntzak; prestakuntza; metrologia eta sentsoreen teknologia;  aholkularitza; gainazalen teknologia eta tratamendu termikoa; soldadura eta lotura teknologien esparruko ikerketa eta berrikuntza; eta ingeniaritza. Gainera, badira sektoreko elkarteak ere.

Oraindik ere badago azokan espazioa erreserbatzeko aukera, www.expounire.org webgunearen bitartez. Gainera, azaroaren 30era bitartean, baldintza hobeetan izena eman ahalko da.

Soldadura txapelketa: 25 ikastetxek eman dute izena

Ez da ohikoa soldadura txapelketak antolatzea, hainbat eskakizun bete behar baitira. UNIRE azokak, ordea, sektorearen topagune izan nahian prestakuntzaren esparruan ere, hura zer garrantzitsua den aditzera eman nahi du, eta I. UNIRE Soldadura Txapelketa antolatu du, ikasle eta irakasleek beren abileziak erakusteko. Fronius eta Nippon Gases izango dira babesleak, eta, baieztatu dutenez, EAE osoko, Zaragozako, Burgosko, Madrilgo, Valentziako, Huelvako, Cádizeko, Bartzelonako, Nafarroako eta Murtziako ikastetxeek parte hartuko dute.

Gainera, simulazio gune bat jarriko da, Seaberyk babestutakoa, nahi dutenek beren abileziek erakuts ditzaten.

Informazio gehiago:  www.expounire.org