• Mugikortasun iraunkorraren azokaren sustatzaileek azokaren datak aldatzea erabaki dute, pandemiaren bilakaerak sortutako ziurgabetasuna dela eta, eta estatuko eta nazioarteko bisitarien etorrera errazteko.

COVID-19aren pandemiaren egungo bilakaeraren ondorioz, Go Mobility by MUBILen administrazio bultzatzaileek 2022ko martxoaren 2ko eta 3ko azokaren datak, hasiera batean aurreikusitakoak, 2022ko apirilaren 27 eta 28ra aldatu dituzte.

Go Mobility by MUBIL azokaren hirugarren edizioan 80 enpresa baino gehiagok bertaratuko direla baieztatu dute. Merkaturatzea azokaren beste edizio batzuetan baino erritmo biziagoan garatu da, agerian utziz enpresek aurrez aurreko topaketei berriro ekiteko gogoa dutela eta industria erakusketa hau erreferentziazko hitzordu gisa ikusten dutela.

Hala eta guztiz ere, pandemiaren bilakaerak eragindako ziurgabetasuna ez du aukera ematen egoera nahiko egokia eskaintzeko, bisitari nazionalen eta nazioartekoen bertaratzeak behar bezala erantzun diezaien enpresa erakusketarien itxaropenei.

Gaur iragarritako daten aldaketarekin, Go Mobility by MUBILen antolakuntzak azokaren hirugarren edizioa baldintza ezin hobeetan egin ahal izatea eta Europa hegoaldeko mugikortasun iraunkorraren erreferentziazko hitzordu gisa finkatzea nahi du.

Go Mobility by MUBILi buruz
Go Mobility by MUBIL azoka MUBIL Fundazioak (Mugikortasun Berriko Poloa) sustatzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz esparruaren barruan sortua eta Ficobarekin lankidetzan antolatua, eta foru erakundearen beraren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du. MUBILek bultzatutako mugikortasun estrategiaren erakustokia da, baita sektore horretako ekosistema osoarena ere; izan ere, Gipuzkoak eta Euskadik industria sare eskarmentuduna eta berritzailea dute balio kate osoan zehar banatuta.
www.gomobility.eus