Ezkondu nahi? Ez galdu hitzordu ezinbesteko hau

  • Bederatzigarren edizioan, azokak kokalekua aldatuko du: Ficobako eraikin nagusitik 1. pabiloira eramango da
  • Hitzordua: urriaren 18an eta 19an
  • Sarrera eta aparkalekua doan

“Los muñecos de la tarta” ezkontza azokaren bederatzigarren edizioak berrikuntzak dakartza. Ia hamarkada bat ospatzen daramanez geroztik, azoka Gipuzkoako bikoteentzat ezkontza prestatzeko hitzordu nagusi bihurtu da. Ekitaldiak izan duen harrera onak antolatzaileei Ficobako 1. pabiloira aldatzera bultzatu die, horrek enpresa erakusle gehiago hartzeko eta bisitarien esperientzia hobetzeko aukera emango du.

Dena eskura, leku bakar batean
Ficobako 1. pabiloian ezkontza prestaketetarako beharrezko guztiaren eskaintza aurkituko dute bikoteek: bidaiak, DJ-ak, argazkilaritza, ezkontza jantziak, oinetakoak, dekorazioa, bideografoak, makillajea, aliantzak, festa aretoak, fotomatoiak…

Bikoteek lasaitasunez bisitatu ahal izango dituzte stand guztiak eta erabakiak hartu egun berezi horretarako. Helburu hau lortzeko ez da joan etorri askorik behar izango: asteburu bakarrean, bisita bakarrarekin, aukera guztiak eskuragai. Azokaren asmoa bikoteek joera berrien berri izatea da, zerbitzuak konparatzea eta inspirazioa lortzea euren gustu eta beharretara egokitzen diren proposamenekin.

Ilara saihestu nahi?
“Los muñecos de la tarta” azokaren bereizgarrietako bat erosotasuna da. Hori dela eta, bikoteek eta laguntzaileek online izena emateko aukera dute azokaren webgunean: https://www.losmunecosdelatarta.es/registrate/

Datu praktikoak
• Datak: 2025eko urriaren 18a eta 19a
• Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
• Sarrera eta aparkalekua doan