Hemendik aurrera, Ficobako aparkaleku publikoaren ordutegia zabalduko da, eta goizeko 07:00etan hasiko da erabiltzaileentzako zerbitzua, orain arteko 08:00ak beharrean. Ordutegi berria, beraz, 07:00etatik 22:00etara izango da, eta tarte horretan aparkatzea doakoa izaten jarraituko du.
Neurri hau inguruko herritarren eta kolektiboen eskaerei erantzuteko hartu da, euren lan edo joan etorri ordutegiengatik goizean goiz autoa Ficobako instalazioetan uzteko beharra adierazi baitute.
Ordutegi horretatik kanpo, hau da, 22:00etatik 07:00etara, aparkalekuan gelditzen diren ibilgailuek 15 euroko gaueko tarifa ordaindu beharko dute (BEZa barne).
Neurri honen bidez, Ficobak bere konpromisoa berresten du herritarrenganako, inguruko behar errealetara egokituz eta eguneroko mugikortasuna errazagoa eginez.