• Ekitaldia apirilaren 1etik 3ra izango da

  Ficobak publiko handiko azoka berri bat estreinatuz emango dio hasiera ikastaroari, oraingo honetan, nautika protagonista dela. Horretarako, portu estali bihurtuko da, eta erakusketariek ingurune eroso batean aurkeztuko dizkiete beren proposamen nautikoak eta ezagutza teknikoak bisitariei, bai jarduera horiek egitera ohituta daudenei, bai esparru horretan sartzen hasi diren pertsonei.

Egia esan, aisialdi mota horrekiko interesa eta zaletasuna etengabe hazten ari da. Euskadin ere joera horretatik ez gaude kanpo. Enpresa Nautikoen Elkarte Nazionalaren (ANEN) datuen arabera, aisialdirako ontzien matrikulazioak % 13 igo dira 2021ean.

Zalantzarik gabe, nautika eta uretako jarduerak gero eta gehiago baloratzen dira aisialdirako, eta sektorearen hazkundea bizkortzen ari dira. Eta gure inguruko azoka panoraman lekua egiteko, Ficobak Ababor Azoka Nautikoa abiarazi du.

Euskadiko lehenengo azoka nautiko hau apirilaren 1etik 3ra bitartean izango da Ficoban. Publiko zabalari zuzenduta, aisialdiko nautikarekin eta uretako jarduerekin zerikusia duten sektore guztiak erakarri nahi ditu, publiko horren eskura jartzeko nabigatzeko soluzioak, itsasontzi bat erosi beharrik gabe, jarduera nautikoez, itsas eta ibai ontziak alokatzeko enpresez, kamarotek alokatzeko eskaintzez, azken batean, itsas aisiaren sektorean dauden zerbitzu ugariez gozatzeko aukera ematen dutenak.

Zergatik Ficoban?
Ficoba aisia ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko azterketen egoitza da Euskadin. Beraz, kirol nabigazioko titulazioak dituzten pertsonek ezagutzen dute Ficoba, ohituta daude beren instalazioetara gerturatzen. 2021ean 2.100 pertsonak egin dute azterketa Ficoban.

Nautikaren mundutik hurbil egoteak, Ficobak azoka berriak, profesionalak zein publiko zabalekoak, antolatzen duen esperientziarekin batera, eta erakusketa eta bisitari enpresen interesa ikusteak Ababor sustatzera bultzatu du azoka esparrua.

Sektorearen babesa

Ababor merkaturatzeko, ANEN, Enpresa Nautikoen Elkarte Nazionala, Espainiako sektore nautikoko patronalaren laguntza du. Gaur egun, aisiako nautikaren industria eta enpresa sarearen ehuneko laurogeita hamar baino gehiago osatzen du, bai eta hainbat elkarte autonomiko ere.

Ficoba eta ANEN indarrak batu dituzte azoka bultzatzeko, bai eta Euskadiko enpresa sare nautikoaren negozio bolumena handitzen lagunduko duten euskal helmuga nautikoa sustatzeko proiektuak eta euskal ehun nautikoaren eta Kantauri isurialdearen lehiakortasuna hobetzen lagunduko duten proiektuak bultzatzeko ere.

Carlos Sanlorenzo ANENeko idazkari nagusiaren hitzetan, “benetan motibagarria da urtea Euskadiko lehen azoka nautikoa, Ababor, Ficobaren eskutik ospatuko dela iragarriz hastea. Aisialdirako nautikaren patronala garen aldetik, pozten gara sektorearen hazkundearen eta sustapenaren inguruko ekimenak gero eta ugariagoak direlako eta industria sektore handi gisa behar dugun lurralde kohesioari erantzuten diolako, enplegua eta aberastasuna sortzeko gaitasunarekin. ANENetik hainbat urte daramatzagu turismo nautikoaren jarduera bultzatzen, bereziki Kantauri isurialdean, eta azoka hau, zalantzarik gabe, jarduera horren bultzada erakusteko gune estrategikoetako bat izango da”.

www.ababor.eus