Ficoban egindako ekitaldien kopurua handituz joan da pixkanaka 2022aren hasieratik, 2021ean hasitako pandemiaren osteko susperraldiaren bidea berretsiz. Guztira 154 ekitaldi izan dira (131 2021ean), azoka esparruaren ibilbideko kopururik altuena, eta maiatza izan da jarduera bizi horren isla, 40 ekitaldi egin baitira, 20 egun okupatuta.
Susperraldia Ficobako jarduera eremu guztietan gertatzen bada ere (Azokak eta Erakusketak, Bilerak eta Ekitaldiak), ekitaldiak atala da hazkunderik handiena izan duena, 2021ean 17 izan baitziren eta ekitaldi honetan 53. Urteko lehen seihilekoan egindako jarduera aipagarrienen artean daude, besteak beste, Euskadiko lehenengo azoka nautikoa, Ababor, mugikortasun jasangarriaren azokaren hirugarren edizioa, Go Mobility by MUBIL, Caravantur azokaren seigarren edizioa, Bioterraren 19. edicioa, Ipardis ostalaritza sektoreko azoka pribatua, HABEren azterketak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Uliazpiren eta Irungo udalen LEPak.
Urteko bigarren seihilekorako jardueraren gailurra iragarri da. Erreserbak baieztatuta eta gaur egungo datuekin, Ficobak urtea 250 ekitaldi ingururekin eta 324 eguneko okupazioarekin itxiko duela iragarri dute. Orain arte erregistratutako zifrarik altuena. Egia esan, urrian eta azaroan ia egun guztietarako erreserbak daude.
Ekitaldi nagusiak urtea amaitu arte
– Expogrow, kalamuaren azoka. Irailak 9-10
– Mugaz gaindiko enpresa lankidetzarako topaketa. Irailak 27
– Exfilna, Filateliako Erakusketa Nazionala. Irailak 21-25
– Irun Zuzenean Festibala. Irailak 30 – Urriak 1
– HABE azterketak. Urriak 8
– Los Muñecos de la Tarta, ezkongaien azoka. Urriak 15-16
– FERIAd ‘IP, Eraikuntza lehorreko sistemen, sabai faltsuen, isolamendu termikoen, isolamendu eta egokitze akustikoen, suaren aurkako babes pasiboaren, estaldura iragazkorren eta dekorazio-estalduren azoka. Urriak 18-20
– Uretako kirol-azterketak
– Katuen Nazioarteko Erakusketa. Urriak 29-30
– Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa. Azaroak 5
– Basquisite, elikagaien sektoreko enpresentzako aretoa. Azaroak 7-9
– Uhinak, klima aldaketari eta itsasertzari buruzko mugaz gaindiko kongresua. Azaroak 16-17
– Ficoauto, aukerako ibilgailuaren azoka
– Basque Circular Summit, industriarako eredu ekonomiko zirkular baterako trantsizioari buruzko nazioarteko topaketa. Azaroaren 23tik 25era
– Be Veggie, azoka beganoa. Abenduak 3-4