Asko pozten gaitu jakinarazteal EVENTOPLUS taldeak Espazioen Gidaren 13. edizioan parte hartu dugula.

Gida autonomia erkidegoka eta probintzika antolatuta dago, hori dela eta, Gipuzkoan kokatutako espazioen atalean aurkituko gaituzue. Ficoba Gipuzkoako Erakusketazoka da eta guretzat garrantzitsua da gai eta formatu anitzetako ekimenei espazioa eskaini eta hauek ezagutzera ematea. Honen bidez, gure lurraldea balioan jarri daiteke eta bere sare sozial, kultural eta enpresariala babestu eta sustatu.
Gure inguru hurbilenarekin kolaboratzeaz gain, mugaz gaindiko balioa gure DNA-n dago. Kokaleku estrategikoari esker, mugaren bi aldeetako pertsona eta elkarteak hurbilarazi nahi dituzten nazioarteko ekitaldietarako agertoki paregabea gara.
Gidan aipatzen den bezala, Ficobak konpromiso estua du jasangarritasunarekin. 20 urte baino gehiago daramatzagu ekosistema eta gure planeta zaintzen. Gure azken apustuetako bat hiru pabilioien zoruen berrikuntza izan da. 2023an aurrera eraman genuen eta honek moketaren erabilera, eta ondorioz, CO₂ emisioak murriztea ahalbidetzen digu.