• 500 parte-hartzailek 4 egunez bazkaldu eta afalduko dute azoka-esparruan

2018ko ekainean gertatu zen bezala, Ficoba uztailaren 4tik (igandea) uztailaren 7ra (asteazkena) jangela handi bihurtuko da, egunero Donosti Cupeko 500 parte hartzaile bazkaldu eta afaltzeko.

Oraingo honetan, Ficobako 3. pabiloia egokitu da jantoki gisa, azoka esparruko handiena. Espazio zabal bat non higiene eta osasun neurri guztiak eta urruntze sozialekoak betetzen diren.

Ficoba Donosti CUPeko jantoki gisa gaituz gero, Irunen, Hondarribian eta Hendaian ostatu hartzen duten taldeek joan etorriak murriztu eta Bidasoako eskualdeko baliabide turistikoez gozatzeko denbora gehiago izango dute.

Txapelketa honen 29. edizioa uztailaren 2tik 10era bitartean egingo da, eta 7 herrialdetako 410 taldek parte hartuko dute, 1.500 partidatan, Gipuzkoako eta Nafarroako 30 egoitzatan.

www.ficoba.org