• Salmentak 2 milioi eurotik gorakoak izan dira

Ficoautok, Gipuzkoako Okasioko Ibilgailuen Azokak, 150 salmenta egin ditu, bi milioi eurotik gorako balioarekin. Zifra horiek agerian uzten dute azokak publikoaren artean duen erakarpen gaitasuna, oraingo honetan soilik Gipuzkoakoa baita, beste lurralde historikoekiko eta erkidego mugakideekiko mugikortasuna eragozten duten murrizketak direla eta.

Azoka denbora errekorrean antolatu da, abenduaren 12an Gipuzkoako udalerrien arteko mugikortasuna berrezarri ondoren. Oraingo honetan, hogei bat enpresen ordezkaritza izan du, besteak beste, Gipuzkoako konzerionario nagusiek eta salerosketan espezializatutako enpresek.

Haren proposamenek Ficobako hiru pabiloiak bete dituzte, askotariko gama eta modelo egokiekin poltsiko guztietan, hiri-tresnerietatik hasi eta gama altuko modeloetaraino, Km0 unitateak, demo ibilgailuak, SUV eta gama altuko berlinekin…

Ikusleak modu mailakatuan joan dira Ficobara, eta ez dute edukieraren % 10 gainditu. Azokara hurbildu diren 5.000 lagunek aurreko edizioetan baino ordutegi zabalagoan egin ahal izan dute, eta hiru egunez; horri esker, uneoro bermatu ahal izan da osasun eta segurtasun neurriak betetzen direla.

Ficoba: ekitaldi presentzialak, hibridoak eta online

Ficoautorekin, Ficobak irailean hasi zuen zikloa ixten du, publiko handiarentzako aurrez aurreko jarduerari berrekinez, ekitaldietan parte hartu duten pertsona guztiei (langileei, erakusketariei, bisitariei, hornitzaileei) prebentzio  eta segurtasun bermerik handienak eskaintzea ahalbidetu duten neurriak diseinatu eta zabaldu ondoren.

Lau hilabete hauetan, Ficobak ekitaldi presentzialak, hibridoak eta online ekitaldiak antolatu ditu. Lehen hitzordua Caravanturren eskutik iritsi zen (urriak 2-4). Hiru egunetan, autokarabanak eta kanpalekuak saltzeko 20 operazio baino gehiago sinatu ziren, milioi bat euro inguruko balioarekin.

Ondoren, Ficobako feria dekanoaren txanda izan zen, Bioterra. Beste behin ere, erakusketariek eta bisitariek fideltasuna erakutsi zuten Euskadiko produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azokarekin, urriaren 9tik 12ra bitartean.

Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko Biltzarraren laugarren edizioa, Uhinak, formatu hibridoan egin zen, hizlariekin Ficobako auditorioan eta biltzarkideekin, euren etxe, lan edo nahi zuten lekutik parte hartuz.

Pandemiaren ondorioz mugikortasuna murrizten duten neurriek Be Veggie jaialdi beganoaren bigarren edizioa aurrez aurreko formatuan egitea eragotzi zuten aurten. Baina, beste behin ere, malgutasun ariketa bat eginez, erakusketarien eta bisitarien eskaerari erantzun ahal izan zaio, jaialdia sare sozialetara eramanez.

Ficoba bezalako azoka esparruetako espazio diafano handiak, zorrotzak higiene eta osasun neurriekin zorrotzak izanik , aukera bideragarri bat eskaintzen jarraitzen dute bilerak, biltzarrak eta azokak egiteko. Proposamen horiek beste formatu batzuetara zabaldu dira, hala nola hibridora edo online formatura. Lehendik ere aztertzen ari ziren, eta hilabete hauetan Ficobaren jarduera gauzatzea ahalbidetu dute.

www.ficoba.org