Instalazioaren ordezkaritza sektorialak estatu mailako erakusketa eta hitzaldi garrantzitsuen azoka bat antolatu eta sustatzen du, Gipuzkoako Erakustazokako instalazioetan.

 

Urriaren 18, 19 eta 20an, FERIAD’IP egingo da, eraikuntza berria eta birgaikuntza berritzeko topagune bat: eraikuntzan konforta hobetzeko sistema eta soluzioak, espazio osasungarriagoak sortzen dituztenak, birziklatzea kontuan hartzen dutenak eta kontsumo energetikoa zuzenean murrizten dutenak.

Honako hauek izango dira FERIAD’IP azokan: eraikuntza lehorreko sistemak; sabai aizunak; isolamendu termikoa; isolamendu eta egokitzapen akustikoa; suaren kontrako babes pasiboa; iragazgaizteko estaldurak eta estaldura apaingarriak (barneetakoak eta inguratzaileetan erabiltzekoak, hala nola kanpoko isolamendu termikoko sistemak); birgaikuntzarako eta obra berrirako soluzioak; instalaziorako erreminta egokiak, hala nola finkapen, nibelazio, ebaketa, proiekzio, lainoztatze, jasotze eta garraio sistemak; eta laneko arriskuen prebentzioa.

Banaketa kanal profesionalaren zabalpen lan handiak eta azokan parte hartuko dutela baieztatu duten erakusketari garrantzitsuek itzulera garbia, negozio aukera handiak eta sektoreari buruzko informazio eta trebakuntza handiagoa bermatzen dituzte. Gainera, ekitaldiak iraungo duen hiru egunetan, hitzaldi eta aurkezpen esanguratsuak izango dira.

FERIAD’IP aurrerapenak ezagutarazteko eta produktu eta sistema berriak aurkezteko aurrez aurreko topagune bat da, non sektoreko enpresa nagusiek (Espainiakoek zein nazioartekoek) parte hartzen duten, eta, dudarik gabe, 2022ko edizioan finkatu eta urteroko erreferentzia bihurtuko da.

Donostiako aireportutik bost minutura, FERIAD’IP azoka 3.700 m2-ko eremu batean egingo da, hainbat neurritako standetan eta zuzen-zuzenean eraikitzeko espazio handi batean. Era berean, hitzaldiak emateko erabilera anitzeko areto bat izango da, eta FICOBA erakustazokak ematen dituen aukerak baliatu ahalko dira, hala nola erakusketariek eta bisitariek doan aparkatzeko eremu handi bat.

AD’IP Asociación Española, instalazioaren profil profesionalaren ordezkaritza sektoriala ez ezik, topagune honen sustatzaile eta antolatzailea ere bada. Irabazi asmorik gabeko enpresa elkarte gisa, sektorea profesionalizatzeko konpromisoari jarraikiz, erakundeen, elkargo profesionalen eta Lanbide Heziketako ikastetxeen parte hartzea sustatuko du, eta erakusketarien materialak instalatzeko aukera emango die ikasle eta irakasleei.

Nahi duen oro etorri ahalko da ekitaldira, doan, baina, horretarako, izena eman beharko da, www.feriadip.com webgunean  edo aplikazioaren bitartez, aurrez, edo erakustazokako sarreran bertan.

FERIAD’IP profesionalentzat eta profesionalak ez direnentzat izango da interesgarria, Europako funtsek ekarriko dituzten baliabide berriei esker eraikuntzaren baldintzak nola hobetu, nola birgaitu eta konforta eta osasungarritasuna nola areagotu jakiteko aukera emango baitu.

FERIAD’IP: bertan egon behar.